Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ekonomia

Euskara ikasleei zuzenduriko diru-laguntza deialdiko eskabideak aurkezteko azken egunak

By on 2014-07-08 in Ekonomia, Euskara, Jendartea with 0 iruzkin
Euskara ikasleei zuzenduriko diru-laguntza deialdiko eskabideak aurkezteko azken egunak

2013-14 ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten usurbildarrek, udal diru-laguntzak eskatzeko aukera dute, asteazken honetara arte, uztailaren 9ra arte. Eskabideak udal erregistroan aurkeztu beharko dira. Horretarako, Usurbilen erroldatuak egon beharko dute, klaseen %80ko asistentzia izatea ere ezinbestekoa izango da eta gutxienezko aprobetxamendua ziurtatu beharra izango da. Ikaslearen lan egoera eta ikasketa mailak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Langabetuak kontratatzeko diru-laguntza deialdia enpresa eta profesionalentzat

By on 2014-07-01 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Langabetuak kontratatzeko diru-laguntza deialdia enpresa eta profesionalentzat

Lanbidek finantzaturiko 122.500 euroko laguntza bideratuko dute eskualdeko udalek, bailarako langabeak eta lan eskatzaile moduan Lanbiden inskribatutakoak kontratatzen dituzten tokiko enpresetara. Enplegua sustatzea da diru-laguntza lerro honen helburu nagusia. Kontratazioak egiteko epea zabalik dago. Diru-laguntzok jaso nahi dituzten enpresek, Lasarte-Oriako Lanbideko bulegoetan lan eskaintza zehatza aurkeztu eta Lanbidek proposaturiko izen gaien artean egin beharko dute […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udalbatza, Kutxabank pribatizatzearen aurka

By on 2014-06-25 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Udalbatza, Kutxabank pribatizatzearen aurka

Kutxabank pribatizatzea baztertu eta “bere jarduera gure lurraldeko herritar zein finantza beharrizanetara zuzendu dezatela”, hala eskatzen du Usurbilgo EH Bilduk, atzo buruturiko osoko ohiko bilkuran aurkeztu zuen gai honen inguruko mozioak. Koalizioak babestu zuen testua, Hamaikabat eta PSE-EE aurka agertu ziren.  Hona hemen, gehiengo osoz onarturiko mozioa, bere osotasunean: Euskal Kutxen etorkizunari buruzko mozioaJoan den […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udal diru-laguntzak eskatzeko aukera dute, ikasturte honetan euskara ikasten aritu direnek

By on 2014-06-25 in Ekonomia, Euskara with 0 iruzkin
Udal diru-laguntzak eskatzeko aukera dute, ikasturte honetan euskara ikasten aritu direnek

2013-14 ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten usurbildarrek, udal diru-laguntzak eskatzeko aukera dute, ekainaren 25etik uztailaren 9ra. Eskabideak udal erregistroan aurkeztu beharko dira. Horretarako, Usurbilen erroldatuak egon beharko dute, klaseen %80ko asistentzia izatea ere ezinbestekoa izango da eta gutxienezko aprobetxamendua ziurtatu beharra izango da. Ikaslearen lan egoera eta ikasketa mailak aintzakotzat hartuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aisialdiko udal diru-laguntzak eskatzeko epea, ostiralera arte

By on 2014-06-23 in Aisia, Ekonomia, Euskara, Jendartea with 0 iruzkin
Aisialdiko udal diru-laguntzak eskatzeko epea, ostiralera arte

2013-2014 ikasturtean zehar Eusko Jaurlaritzak homologaturiko aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin duten usurbildarrek, udal diru-laguntzak eskatzeko aukera dute gaurtik, ekainaren 16tik 27ra, bi egunok barne. Diru-laguntzon onuradun izateko baldintza hauek bete behar dira:-Ikastaroak irauten duen denboraren %80a Usurbilen erroldatua egotea.-Ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea.-Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo langabezia-tasa beherantz, hirugarren hilabetez jarraian

By on 2014-06-12 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Usurbilgo langabezia-tasa beherantz, hirugarren hilabetez jarraian

Krisialdian murgildu ginenetik, otsailean inoizko langabetu kopuru altuena erregistratu ostean (385), Usurbilgo langabezia-tasak beherantz egin du hirugarren hilabetez jarraian. Lanik gabeko 354 herritar zenbatu zituen maiatzean, Estatuko Enplegu Zerbitzuak. Ia 30 langabetu gutxiago beraz, hiru hilabeteren buruan. Otsailean 385 langabetu zituen Usurbilek, martxoan 377, apirilean 365 eta maiatzean diogunez, 354.  Kontratazioak zer ikusirik izan du noski, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Nork bere enpresa sortu eta kudeatzen ikasteko prestakuntza saioak antolatu dituzte

By on 2014-06-02 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Nork bere enpresa sortu eta kudeatzen ikasteko prestakuntza saioak antolatu dituzte

Ekintzaileei eta lan merkaturatzeko asmoz, autoenpleguan aukera ona ikusten dutenei zuzendurikoa da, eskualdeko udalek eta Lanbidek sustaturiko doako ikastaro hau. Saioak ekainaren 19an eta 20an, Lasarte-Oriako Villa-Mirentxun, Gertu Asesores, S.L. enpresaren eskutik. Bi ordutegi aukeran; goizeko taldeari zuzenduriko saioak, 9:00-13:00 artean. Arratsaldeko taldeari zuzendurikoak, 15:00-19:00 artean. Informazioa eta izen ematea, eskualdeko Lanbideko bulegoetan, 943 30 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Apirilean beherantz berriz, azken bi hileotan 385etik 365era jaitsi da Usurbilgo langabezia-tasa

By on 2014-05-14 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Apirilean beherantz berriz, azken bi hileotan 385etik 365era jaitsi da Usurbilgo langabezia-tasa

2013. urtean izandako joera errepikatzen ari da. Otsailean krisialdia hasi zenetik inoizko kopuru altuena erregistratu ostean, azken bi hilabeteotan beherantz egin du langabezia-tasak Usurbilen. Otsailean 385 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, martxoan 377. Azken datua, kaleratu berri dena, apirilekoa; 365 langabetu. Bi hilabeteko tartean beraz, 20 langabetu gutxiago zenbatu dituzte udalerri honetan.  Beherakada, bai gizonezko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.