Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ekonomia

Anna Ferrandiz Rabat: “Artisau bezala aitortua sentitzea oso pozgarria da”

By on 2017-10-31 in Aisia, Ekonomia, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Anna Ferrandiz Rabat: “Artisau bezala aitortua sentitzea oso pozgarria da”

Aitzaga Elkarteak azaroaren 1erako (11:00etan hasita frontoian) antolatu duen 22. Artisautza Azokak 30 bat postu bilduko ditu. 30 artisau. Anna Ferrandiz Rabat katalanarena esaterako. Usurbilen bizi da duela bi urtetik. “Koalita polita” (koalitapolita.com) marka sortu du, eskuz sortzen dituen jantziak ezagutzera emateko. Lerrootan elkarrizketatu dugu. Ezin genion eutsi eta Kataluniaz ere galdetu diogu noski. Koalita […]

Jarraitu Irakurtzen »

Garraio zerbitzu publikoetako murrizketak hizpide, gaurko udalbatzarraren osoko ohiko bilkuran

By on 2017-10-31 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Ia 2.000 alegazio aurkeztu dituzte usurbildarrek, Gipuzkoako Foru Aldundiak landua duen aurreproiektu batean iragarriak dituen garraio zerbitzu publikoetako murrizketen aurka. Alegaziook Usurbilgo Udalak bildu eta Diputazioari helarazi zizkioten urriaren 23an. Gai honi lotutako mozioa aurkeztuko du Usurbilgo EHBilduk, astearte honetarako, urriaren 31rako deitua dagoen udalbatzarraren osoko ohiko bilkuran. Garraio zerbitzuetan Aldundiak aplikatu asmo dituen murrizketen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errigoraren otarrak erosiz, Nafarroa hegoaldeko euskalgintza laguntzeko aukera

Martxan da jada “Zubigintza” aldarripean, Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuen ekoizpena eta euskalgintza sustatu ohi duen Errigora ekimena, ikasturte honetarako iragarriak dituen bi kanpainetako batekin. Udaberri partean, “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina bideratuko du, hau da, oliba olio eta kontserben salmenta kanpaina. Aurretik, joan den ostegunaz geroztik, ibilbide luzeena duen “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaren aurkako aldarria, eskualdeko errepideetan barrena zabaldu dute

By on 2017-10-26 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Arratsaldeko 18:00ak pasatxoan irten da Belartzatik, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, 2. Barraskilo Operazioa. Hondakinak erraustu ordez, alternatiba egingarria, osasuntsuagoa eta merkeagoa badela aldarrikatu duen autokarabana ekimena. Hamarnaka ibilgailuk bat egin dute abiapuntuan. Gero, Lasarte-Oria, Zizurkil, Villabona, Andoain, Urnieta, Hernani, Añorga eta Antiguo zeharkatzekoak ziren.  Lanak eteteko eskaera “Erraustegiaren obren berehalako lan uztea eskatzen dugu eta borondate […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errigoraren otarrak eska ditzakezue gaurtik NOAUA!n

Martxan da jada “Zubigintza” aldarripean, Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuen ekoizpena eta euskalgintza sustatu ohi duen Errigora ekimena, ikasturte honetarako iragarriak dituen bi kanpainetako batekin. Udaberri partean, “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina bideratuko du, hau da, oliba olio eta kontserben salmenta kanpaina. Aurretik, ostegun honetatik aurrera, ibilbide luzeena duen “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” izenekoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Fakturazio eta eraginkortasun energetikoari buruzko tailerra gaur Lanbide Eskolan

By on 2017-10-25 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Fakturazio eta eraginkortasun energetikoari buruzko tailerra gaur Lanbide Eskolan

“Fakturazio energetikoa eta eraginkortasuna etxebizitzetan eta jarduera ekonomikoetan” tailerra egingo da asteazken honetan, urriaren 25ean arratsaldeko 17:00etan hasita Lanbide Eskolan, Zubietako Herri Batzarrak, Usurbilgo Udalak, eta Donostiako Udalak antolatuta. “Zubietako Energia Planaren baitan sentsibilizazioa, trebakuntza eta informazioa trukatzea aurreikusten da. Burutu den energia diagnosiaren baitan, energia aurrezteko hainbat aukera antzeman dira, bai etxebizitzetan, bai jardueretan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaren aurkako 2. Barraskilo Operazioa ostegunean

By on 2017-10-24 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Alternatiba badagoelako, “egingarria dela eta gainera merkeagoa eta osasun bermeak errespetatzen dituela” ozen adierazteko, 2. Barraskilo Operazioa antolatu du Errausteagiren Aurkako Mugimenduak urriaren 26rako (osteguna). Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da autokarabana ekimen hau Belartzatik, Decahtloneko errotondatik. Eskualdetik barrena egingo duen biran, Lasarte, Zizurkil, Villabona, Andoain, Urnieta, Hernani, Añorga eta Antiguo zeharkatuko ditu. “Bigarren karabana honek badu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aldundiak garraio zerbitzu publikoetan iragarritako murrizketak etetea eskatu dute 2.000 usurbildarrek

By on 2017-10-24 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

6.000 biztanle pasatxo dituen herri batean, 2.000 herritar mobilizatzea ez da txantxetako kontua. Baina hala gertatu da Usurbilen. 2.000 alegazio inguru aurkeztu dituzte usurbildarrek, Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio zerbitzu publiko hainbatetan aplikatu asmo dituen murrizketen aurka. Besteak beste, gogoan izan, ospitalera doan zerbitzua kendu asmo dute eta Hernanira doan zerbitzuak egiten duen ibilbidetik kanpo geratuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.