Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ekonomia

Prekarietateari ateak ixteko elkarretaratzea deitu du Aztarrikak ostegunerako

By on 2019-02-05 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Prekarietateari ateak ixteko elkarretaratzea deitu du Aztarrikak ostegunerako

Hasi berri dugun hilabete honetan, Usurbilgo Aztarrika gazte mugimenduak “lan eta bizi prekarietatearen inguruko lanketari” ekin dio. Testuinguru honetan, “Gazte ta prekario” tailerra antolatu zuten joan den otsailaren lehenean Potxoenean. Eta ostegun honetarako (otsailak 7), prekarietatearen aurkako elkarretaratzea deitu dute 19:30etan Mikel Laboa plazan.  Ernaik otsailaren 16rako gai honi lotuta Bilbon deitu duen mobilizazio nazionalarekin bat egingo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pentsio duinen aldarria bizirik Usurbilen

By on 2019-02-01 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Hala iragarri dute, giro euritsua tarteko, Mikel Laboa plazan egin beharrean, ostegun iluntze honetan pentsio publiko eta bizi duinen alde frontoian egin duten elkarretaratzean. Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deitutako mobilizazio amaieran adierazi dutenez, maiatzaren 26an ospatuko diren hauteskundeak arte, pentsio eta bizi duinen alde mobilizatzen segiko dute hilero […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aztarrikak antolatuta, “Gazte ta prekario” tailerra 17:00etan Potxoenean

By on 2019-02-01 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Aztarrikak antolatuta, “Gazte ta prekario” tailerra 17:00etan Potxoenean

Mugimendu betean segitzen du Usurbilgo Aztarrikak. Ostiral honetan estreinatu berri dugun hilabetera begira, “lan eta bizi prekarietatearen inguruko lanketari ekingo diogu”, iragarri dute sare sozialen bidez. Ernaik otsailaren 16rako gai honi lotuta Bilbon deitu duen manifestazio nazionalarekin bat egin dute, eta hitzordu horri begira, tailer eta elkarretaratze baterako hitzartu dituzte gazteak. Hasteko, “Gazte ta prekario” […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Erabiltzaileak eta sarrera baldintzak”, Txirikorda proiektua definitzeko larunbateko bigarren saioko hizpideak

Gazteak eta adinekoak elkarlanean jarri dituen prozesu parte hartzailea abiatu zuten urtarrilaren 26an Potxoenean. Astebete lehenago aurkeztu eta etorkizunean Ugartondoko garapen urbanistiko berrian kokatuko den Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa definitzen hasi ziren joan den larunbatean, egitasmo honek zuzenean inplikarazi dituen bi kolektiboak; aipatu moduan, gazteak eta adinduak. Udalaren jabegoko 16 bat apartamentu izango ditu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pentsio duinen aldeko 2019ko lehen elkarretaratzea gaur 19:00etan Mikel Laboa plazan

By on 2019-01-31 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Pentsio duinen aldeko 2019ko lehen elkarretaratzea gaur 19:00etan Mikel Laboa plazan

“2019ko urte honetan berriro ekin diegu kontzentrazioei eta iaz bezalaxe kalean jarraituko dugu, ziur gaudelako borroka hau irabazi egingo dugula, ez bakarrik gure pentsioak defendatzeko, baita ondorengo belaunaldienak ere”, dio Pentsionistak Aurrera mugimendutik NOAUA! heralazi duten gutunean.  Azken urtean astez aste eginiko borrokak “hobekuntza txiki batzuk lortzea” ekarri duela nabarmentzen dute, baina “ez da nahikoa” […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kiroldegiko igerilekua, sakoneko berritze lan betean

Oiardo Kiroldegira sartzean, igerilekura ematen duen aldea horma batek estaltzen du joan den urritik. Hormas bestalde, etenik gabe lanean dabiltza, igerilekuen eremua sakonetik eraberritzen. Egunerokoan ezin da bertan egiten ari diren lanen gaineko jarraipena egin. Asteazken honetan salbuspentxo bat egin digute. Horma hau zeharkatzeko aukera izan dugu asteazken honetan Usurbilgo Udalak antolatu duen bisita gidatuari […]

Jarraitu Irakurtzen »

%10eko konpentsazioa Kiroldegiko 2019ko abonuetan, berritzen ari diren igerileku itxiagatik

By on 2019-01-30 in Aisia, Ekonomia, Hirigintza, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
%10eko konpentsazioa Kiroldegiko 2019ko abonuetan, berritzen ari diren igerileku itxiagatik

Oiardo Kiroldegiko igerilekuan abian diren lanen eraginez, %10eko konpentsazioa iragarria du Usurbilgo Udalak, urte honen hasiera baldintzatuko duten igerilekuko obrek “eragindako kaltea nolabait arintzeko”. Hortxe 2019rako datorren berrikuntza; egun itxita dagoen igerileku berriaren irekiera. Apirilerako erabilgarri izatea aurreikusten dute. “Lanak martxa onean doaz, eta dena ondo bidean, martxoan amaitzea aurreikusten da. Horregatik, azken orduko gorabeherarik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pentsio duinen aldeko 2019ko lehen elkarretaratzea ostegunean

By on 2019-01-29 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Pentsio duinen aldeko 2019ko lehen elkarretaratzea ostegunean

“2019ko urte honetan berriro ekin diegu kontzentrazioei eta iaz bezalaxe kalean jarraituko dugu, ziur gaudelako borroka hau irabazi egingo dugula, ez bakarrik gure pentsioak defendatzeko, baita ondorengo belaunaldienak ere”, dio Pentsionistak Aurrera mugimendutik NOAUA! heralazi duten gutunean.  Azken urtean astez aste eginiko borrokak “hobekuntza txiki batzuk lortzea” ekarri duela nabarmentzen dute, baina “ez da nahikoa” […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.