Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ekonomia

Ainhoa Intxaurrandieta: “Guztion garaipena da hau! Gipuzkoar gizarteak irabazi du”

Ainhoa Intxaurrandieta: “Guztion garaipena da hau! Gipuzkoar gizarteak irabazi du”

Zorion eta elkartasun mezuez gainezka dira sare sozialak azken orduetan, Espainiako Kontu Auzitegiak 2013an Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak eta ingurumen alorreko foru diputatu Iñaki Errazkinek Zubietako erraustegia geratu izana delitua ez zela izan ebatzi ostean.  Nabarmentzekoa, Ainhoa Intxaurrandietaren beraren hitzak. “Guztion garaipena da hau! Gipuzkoar gizarteak irabazi du. Herritar xumeok botere ekonomikoen kontra […]

Jarraitu Irakurtzen »

Espainiako Kontuen Auzitegia Ainhoa Intxaurrandietaren eta Iñaki Errazkinen alde agertu da

Espainiako Kontuen Auzitegia Ainhoa Intxaurrandietaren eta Iñaki Errazkinen alde agertu da

ARGIA-k ezagutzera eman duenez, epaitegiek arrazoia eman diete Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandietari eta ingurumeneko foru diputatu ohi Iñaki Errazkini. Erraustegia geratzeko hartu zuten erabakia ez zen delitua izan. Apirilaren 12an epaitu zituzten Intxaurrandieta eta Errazkin Madrilgo Kontu Auzitegian. Salaketa Jose Ignacio Asensio ingurumeneko foru diputatua buru duen GHK-k aurkeztu zuen. Milaka gipuzkoarrek […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegia geratzea ez zen delitua izan

Ondoko irudi historikoak bost urte betetzear ditu, 2013ko azaroaren 13koa. Garai hartako Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (GHK) eta Zubietako errauste planta eraiki asmo zuten enpresa taldea biltzen duen UTE Gipuzkoa CGR elkarri eskua emanda ageri dira ondoko irudian. Urte luzez milaka gipuzkoarrek eskatutakoari bidea ematea, erraustegiko lanak bertan behera uztea adostu zuten. Honatx akordio […]

Jarraitu Irakurtzen »

Epaitegiek Intxaurrandietari eta Errazkini arrazoia eman ostean, indartzen doa urriaren 27ko Donostiako manifestaziora joateko deialdia

Espainiako Kontu Auzitegiak 2013an Zubietako erraustegia geratzeko hartutako erabakia dela eta, arrazoia eman die asteazken honetan Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini. Erraustegia geratzeko obren kontratua etetean deliturik ez zela egon ebatzi du aipatu epaitegiak. Albistea ezagutzera eman ostean, sare sozialetan babes eta zorion mezuak ugaritzen doaz. Bereziki, norbanako nahiz erraustegiaren aurkako eragileen aldetik “Zorionak Iñaki eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Langabezia beherantz eta kontratazioa gorantz irailean Usurbilen

By on 2018-10-09 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Langabezia beherantz eta kontratazioa gorantz irailean Usurbilen

Usurbilek 228 langabetu zituen irailean Estatuko Enplegu Zerbitzuak, kaleratu berri dituen azken datuen arabera. Abuztuan baino lanik gabeko 8 lagun gutxiago. Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere beherantz egin du langabetu kopuruak. Baina bada datu bitxi bat; Gipuzkoa osoan baino gehiago murriztu da eskualdean. 77 langabetu gutxiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak Buruntzaldean (guztira 3.169), […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pentsio duinen aldeko larunbateko Donostiako manifestaziora joateko deia Usurbildik

By on 2018-10-05 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Gipuzkoako Pentsiodunen Birarekin bat eginez, pentsio duinen aldeko martxa egin zuten ostegun goizean Usurbildik Lasartera. Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deituta, Ingemarretik abiatu, Kaxkoa zeharkatu eta Kalezarretik Troiara jaitsi eta N-634 errepidea zeharkatuz, Lasarterantz jo zuten. Bidean, iragarria zuten moduan, hainbat geldialdi egin zituzten; lehenengoa Usurbilgo udaletxean. Bizi duin […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pentsio duinen aldeko martxak Usurbil zeharkatu du

By on 2018-10-04 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Gipuzkoako Pentsiodunen Birarekin bat eginez, pentsio duinen aldeko martxa egin dute goizean Usurbildik Lasartera. Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deituta, Ingemarretik abiatu, Kaxkoa zeharkatu eta Kalezarretik Troiara jaitsi eta N-634 errepidea zeharkatuz, Lasarterantz jo dute. Bidean, iragarria zuten moduan, hainbat geldialdi egin dituzte; lehenengoa Usurbilgo udaletxean. Bizi duin baten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pentsiodunen eskaerekin Udalak bat egiteko gutuna helarazi diote alkateari

By on 2018-10-04 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Bizi duin baten aldeko eskaera zerenda biltzen duen gutuna helarazi diete herritar pentsiodunek, gaur goizean herrian zehar egin duten martxaren baitan, Usurbilgo alkate Xabier Arregiri. Gutuna udalbatzak aztertu, bozkatu eta onartzea galdegin dute eta alkateari ahal bezain laster biltzea eskatu diote. Ondoko irudietan duzue, martxan parte hartu duten herritarrek udaletxe atarian egin duten geldialdia, gutuna […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.