Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ekonomia

Berme Batzordeko kide Esther Larrañagarekin batera aurkeztuko dute gaur Hitzartu Donostian

Gutxieneko finantziazioa eskuratuta gipuzkoarren txanda da orain; Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketarekin dugun arazoa adostasunez eta elkarlanean konpontzeko hitza hartzen hasteko garaia. Ostiralean abiatu zuten Hitzartu esku hartze prozesua Donostian, osasuna eta errausketa hizpide zuen CSICeko bi zientzialariek Zubietako erraustegiari buruz eginiko txostenaren aurkezpenarekin. Egunotarako deialdi gehiago egin dituzte. Hurrengo asteotan, hitzaldi eta eztabaida publiko ugari antolatuko dira, antolatzaileen […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Angula ustelak” hitzaldia asteazkenean, erraustegiaren atzean ezkutatzen denaz

2013ko azaroan erraustegia geratzeagatik apirilaren 12an epaituko dituzte garai hartako Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatu Iñaki Errazkin. Testuinguru honetan, kasu benetan larritzat jotzen dutena ezagutzera eman, jokoan dagoenaz ohartarazi eta epaituak izango direnei babesa adierazteko “Angula ustelak” elkartasun eta hitzaldi bira antolatu du Gipuzkoa Zutik mugimenduak herriz herri. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ainhoa Intxaurrandieta: “Erraustegiaren atzetik negozio borobila dago”

By on 2018-03-02 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

2013ko azaroan erraustegia geratzeagatik apirilaren 12an epaituko dituzte garai hartako Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatu Iñaki Errazkin. Testuinguru honetan, kasu benetan larritzat jotzen dutena ezagutzera eman, jokoan dagoenaz ohartarazi eta epaituak izango direnei babesa adierazteko “Angula ustelak” elkartasun eta hitzaldi bira antolatu du Gipuzkoa Zutik mugimenduak herriz herri. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udal langileak egitekoak ziren lau orduko lan uztea bertan behera elurragatik

By on 2018-02-28 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Udal langileak egitekoak ziren lau orduko lan uztea bertan behera elurragatik

Lau orduko lan uztea deitua dute asteazken honetarako (otsailak 28) ELA eta LAB sindikatuek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal eta foru aldundietan. Deialdi honekin bat egitea erabaki zuten Usurbilgo Udaleko langileek astelehenean eginiko batzarrean. Honenbestez, asteazken goizeko 11:00etatik arratsaldeko 15:00etara, lau orduko lan uztea egitekoak ziren enplegu eta lan-baldintzen defentsan eta zerbitzu publikoak indartzea galdegiteko.  […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo turismo ereduaz hausnartzeko saioak egunotan

By on 2018-02-28 in Ekonomia, Euskara, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Usurbilen turismoari bultzada eman asmo dio Udalak, baina aurrez, sustatu beharreko turismo ereduaz hausnartu nahi dute herritar eta eragileekin. Aste honetarako bi bilkura deitu dituzte. Horrez gain, gai honi buruzko iritzia emateko galdetegi bat ere zintzilikatu dute usurbil.eus atarian. “Animatu eta parte hartu!”, luzatu du gonbita Usurbilgo Udalak. Helbide honetan sartuta bete dezakezue: Galdetegia HAUSNARKETA PROZESUKO EKIMENAK […]

Jarraitu Irakurtzen »

Martxoaren 8a, GHK-ren tarifak eta merkatalgune handiak izan dituzte hizpide, udalbatza plenoan

By on 2018-02-27 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Martxoaren 8a, GHK-ren tarifak eta merkatalgune handiak izan dituzte hizpide, udalbatza plenoan

Denetariko gaiak hartu dituzte ahotan udal ordezkariek, astearte arratsalde honetan egin duten osoko ohiko bilkuran. Ate joka dugun martxoaren 8ari begira, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu eta euskal gehiengo sindikalak bat egin duen greba feministari atxikimendua adierazi dio udalbatzak, EHBilduk aurkeztu eta gainerako udal taldeek ere aho batez onartu duten mozioaren bidez. Udal gobernu taldetik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gaur aurkeztu ostean, ostiralean abiatuko dute Hitzartu

Gaur aurkeztu ostean, ostiralean abiatuko dute Hitzartu

Gutxieneko finantziazioa eskuratuta, (10.000 euro behar zituzten, eta 17.000 euro bildu dituzte) gipuzkoarren txanda da orain; hitza hartu eta adosten hastekoa. Abiatzera doa, abenduan Donostiako Eureka Zientzia Museoan lehenik, eta azken asteotan, herriz herri aurkezten aritu diren Hitzartu prozesua; ostiralean, martxoaren 2an izango da. Hurrengo asteotan, hitzaldi eta eztabaida publiko ugari antolatuko dira, antolatzaileen esanetan, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Garraio zerbitzu publikoen murrizketen aurkako 7.000 sinadura erregistratu dituzte Aldundian

By on 2018-02-27 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Azken aldian, garraio zerbitzu publikoetako murrizketen aurka, Murrizketarik Ez! plataformak Buruntzaldean eta Tolosaldean bildutako 7.000 sinadura erregistratu ditu astearte honetan Gipuzkoako Foru Aldundian. Ibaetako EHU-ren kanpus ondoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamenduaren egoitza atarian, Julio Caro Baroja plazatik abiatu duten martxaren amaieran izan da. Agerraldia egin dute bertan plataformako kideek; nagusiki, udal […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.