Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ekonomia

Udal Finantziaziorako Foru Fondoa likidatzeko formula adostu da

By on 2014-04-30 in Ekonomia, Politika with 0 iruzkin
Udal Finantziaziorako Foru Fondoa likidatzeko formula adostu da

“Udalek 2014an hiru hilean behin egingo diren 4 konturako entregetan konpentsazioak eginez itzuli ahal izango dute likidazioaren emaitza”. Hala dio, atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran Usurbilgo EH Bilduk aurkeztu eta gehiengo osoz onartu zen mozioak. Hiru puntuko testuak bat egiten du, Udal Finantziaziorako Foru Fondoa likidatzeko Diputaziotik proposatu den irtenbidearekin:  1-Udaleko osoko bilkurak adierazten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Autobus zerbitzua Usurbildik, Ernaik larunbatean Bilbon antolatu duen manifestaziora

By on 2014-04-28 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Autobus zerbitzua Usurbildik, Ernaik larunbatean Bilbon antolatu duen manifestaziora

 “Larrutu sistema, eraldaketa gure baitan” lelopean lehen manifestakzio nazionala deitu du Ernai gazte erakundeak, larunbat honetarako, maiatzaren 3rako, Bilbon. 17:30etan abiatuko da, Deustuko zubitik. Hara joateko autobus zerbitzua antolatu du Usurbilgo Ernaik. Izen emateko zerrendak, Aitzaga, Irrati eta Txiriboga tabernetan jarri dituzte.  “Maiatzaren 3an Ernaiko gazteok gure lehen manifestakzio nazionala antolatu dugu Bilbon, ekintza eta aldarria […]

Jarraitu Irakurtzen »

LAB-ek deitutako eskualdeko manifestazioa Hernanin, maiatzaren lehenean

By on 2014-04-28 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
LAB-ek deitutako eskualdeko manifestazioa Hernanin, maiatzaren lehenean

Buruntzaldea mailako manifestazioa deitu dute Hernanin, ostegun honetarako, maiatzaren 1erako. Eguerdiko 12:00etan abiatuko da, Gudarien Plazatik, “Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan!” lemapean. Ondoren, ekitaldia egingo da Ezkiaga pasealekuan (Tilosetan). Bizi dugun egoera gainditzeko irtenbide propio bat proposatzen du LAB sindikatuak; burujabetza politiko, ekonomiko eta soziala. “Guri dagokigu erabakitzea nola sortu, banatu eta antolatu nahi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Burujabetza politiko, ekonomiko eta soziala aldarrikatuko du LAB sindikatuak, maiatzaren lehenean

By on 2014-04-24 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Burujabetza politiko, ekonomiko eta soziala aldarrikatuko du LAB sindikatuak, maiatzaren lehenean

Bizi dugun une historiko honi aurre egiteko irtenbide propio bat proposatzen du LAB sindikatuak, “gaurko egoera larriari buelta ematea ekarriko duen hautu politiko bakarra”; burujabetza politiko, ekonomiko eta soziala. “Guri dagokigu erabakitzea nola sortu, banatu eta antolatu nahi dugun aberastasuna Euskal Herrian. Hor dago irtenbidea”, adierazi du Buruntzaldeko LAB sindikatuak, ate joka dugun Langileen Nazioarteko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errenta Aitorpenari loturiko Buruntzaldeko lehiaketan parte hartzeko azken egunak

By on 2014-04-24 in Ekonomia, Euskara, Jendartea with 0 iruzkin
Errenta Aitorpenari loturiko Buruntzaldeko lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Buruntzaldeko udalek antolatu dute, martxan jarri berri duten kanpainaren baitan. Parte hartu nahi duzuenok, sartu Facebook-en, Buruntzaldea Euskaraz orrialdean. Galdera bati erantzutea proposatzen dute: “Errenta aitorpena egitea egokitzen zaigun honetan, ba al dakizu zer esan nahi duten sigla hauek? Deszifra itzazu: BEZ, JRZ, IFK, PFEZ, OHZ”. Ostiral hau, apirilaren 25a baino lehen, galdera zuzen erantzuten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ilargiak nekazaritzan duen eraginari buruzko ikastaroa

By on 2014-04-15 in Ekonomia, Hezkuntza, Ingurumena with 0 iruzkin
Ilargiak nekazaritzan duen eraginari buruzko ikastaroa

Alkartasuna kooperatibaren egutegian, biodinamikaren inguruko datuak Xabier Akizuk idazten ditu. Apirilaren 26an larunbata, ikastaroa eskainiko du Potxoenean. Ilargiaren eraginaz hitz egingo du eta, bide batez, egutegi biodinamikoa ondo erabiltzeko azalpen zehatzak eskainiko ditu. Ikastaroa Potxoenean izango da, ordutegi honetan: 9:00-14:00. Prezioa, 5 euro. Alkartasunako bazkideentzat ordea doan izango da. NOAUA! Ikastaro honetan aholku batzuk ere emango […]

Jarraitu Irakurtzen »

385etik 377ra jaitsi da martxoan, usurbildar langabetuen kopurua

By on 2014-04-10 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
385etik 377ra jaitsi da martxoan, usurbildar langabetuen kopurua

Otsailean krisia hasi zenetik inoiz izandako langabezia tasa altuena erregistratu ostean, egoerak hobera egin du joan berri zaigun hilabetean. Otsailean 385 langabetu zenbatu zituen Usurbilen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, martxoan 377. Urtarrileko datuetara itzuli gara. Kopuru bera, 377 langabetu zenbatu baitziren urte hasieran.  Beherakada, modu paretsuan eman da emakume eta gizonezkoen langabetuen artean. Adin tarteei erreparatuta, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kutxa eta Kutxabank hizpide, EH Bilduk 19:00etan Potxoenean antolaturiko solasaldian

By on 2014-04-10 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Kutxa eta Kutxabank hizpide, EH Bilduk 19:00etan Potxoenean antolaturiko solasaldian

Ino Galparsoro eta Ainhoa Beola arituko dira hizlari lanetan, Sutegiko auditorioan. Hitzaldiaren harira, ostegun honetako solasaldia testuinguruan kokatzeko honako idatzia kaleratu du Usurbilgo EH Bilduk: Kutxaren etorkizuna eta Kutxabank2011n Kutxabank sortzen denetik, Kutxaren norabidea aldatuz joan dela ikusi dugu. Lurraldearekiko eta herritarrekiko atxikimendua araudian jasota badago ere, zuzendaritzatik burutzen ari diren ekimenek kontrako norabidea hartu dute. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.