Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ekonomia

Autobus zerbitzuetarako Aldundiak iragarritako murrizketen aurka, alegazioak aurkezteko deia Udaletik

By on 2017-10-04 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Autobus zerbitzuetarako Aldundiak iragarritako murrizketen aurka, alegazioak aurkezteko deia Udaletik

Usurbilgo Udalak berak egingo duen moduan, herritarrak ere Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzuetan aplikatu asmo dituen murrizketen aurka alegazioak aurkeztera deitzen ditu. Urriaren 9ra arteko epea dago. Alegazio orriak Usurbilgo Udalean (baita usurbil.eus udal atarian ere) dituzue eskuragarri. Bestela hemen ondoan duzue baita. Inprimatu, zuen datu pertsonalekin bete eta udaletxean aurkeztu. Gogoan izan, Aldundiko Mugikortasuneko eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kataluniako greba babesteko lan uztea egin dute udaletxe aurrean

By on 2017-10-03 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Estelada izan du aldarri nagusi Usurbilgo udaletxe aurreko plazan deitua zegoen hitzorduak. Estelada baten atzean bildu dira hainbat udal ordezkari, langile eta herritar eguerdiko 12:00ak jo dituenean.  Euskal gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde) Katalunian gaurkoa deitua duten greba eguna babestu eta urriaren 1ean katalanek pairatutako indarkeria salatzeko deitu zuen lan uztearekin […]

Jarraitu Irakurtzen »

Herriko jubilatuek dagozkien eskubideak zaintzea eskatu diete agintari politikoei

By on 2017-10-03 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Herriko jubilatuek dagozkien eskubideak zaintzea eskatu diete agintari politikoei

“Kezkaz ikusten dugu, nola gure politikoek-guk uste ez genuen bezala-gure asmoak eta eskubideak ez dituztela zaintzen, ezta ere babesten, agian esan daiteke, gutaz ahaztu egin direla”. Hala adierazi zuten herriko jubilatuek, atzo arratsaldean udaletxe aurreko plazan egin zuten agerraldian.  Urriaren 1a Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna izanik, biharamunean, jubilatuok beste hainbat herrietako adinekoekin batera biltzen dituen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kabienen urtebeteko egonaldia egiteko beka deialdia azken txanpan

By on 2017-09-29 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Kabienen urtebeteko egonaldia egiteko beka deialdia azken txanpan

Ekainaren 27ko Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako, ekintzaileei zuzenduriko Hasiz Hasi Beka deialdiko oinarriak onartu zituen. Interesdunek eskabideak aurkezteko irailaren 30era arteko epea dute.  Xehetasunak Xedea: “Proiektu berri bat duen ekin­tzaileari, urtebeteko egonaldia diruz ordainduko zaio Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperien­tziak parteka­tzeko leku […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bakoitzak bere baratzea egiteko gida-liburua

By on 2017-09-28 in Ekonomia, Ingurumena, Kultura with 0 iruzkin

[Bideoa] Gaur aurkeztu dute Landareak lantzen, 2018ko gida-liburua (Argia). Donostiako Bretxa azokan egin dute agerraldia, baserritar postuen artean. Antton Olariagak ilustratu du Jakoba Errekondoren argitalpen berria eta bera ere aurkezpen ekitaldian izan da. Bi usurbildarrek Itxaro Borda idazlea izan dute bidelagun. Aurkezpenaren aurretik, pintxoak eta edatekoa zerbitzatu dute. Larraitz eta Mikel Alkorta trikitilariek giro ederra […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskara eta aisialdiko udal diru-laguntzak, behin betiko onartuak

By on 2017-09-21 in Aisia, Ekonomia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Euskara eta aisialdiko udal diru-laguntzak, behin betiko onartuak

Euskara eta aisialdiko diru-laguntzen inguruko behin betiko ebazpena onartu zuen irailaren 18ko bilkuran Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak. Ostegun honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakartza behin betiko ebazpenon inguruko xehetasunak. Euskarako diru-laguntza deialdira, 35 herritarrek aurkeztu zituzten eskabideak. Aisialdikoetara bakar batek ere ez. Honatx diru-laguntza deialdiok gaur arte jorraturiko bidea: -Ekainak 26-uztailak 7: aurrez Udalak finkaturiko epe honetan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kabienen urtebeteko egonaldia egiteko beka deialdia azken txanpan

By on 2017-09-20 in Ekonomia, Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Kabienen urtebeteko egonaldia egiteko beka deialdia azken txanpan

Ekainaren 27ko Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako, ekintzaileei zuzenduriko Hasiz Hasi Beka deialdiko oinarriak onartu zituen. Interesdunek eskabideak aurkezteko irailaren 30era arteko epea dute. 10 bat eguneko tartea baino ez beraz. Xehetasunak Xedea: “Proiektu berri bat duen ekin­tzaileari, urtebeteko egonaldia diruz ordainduko zaio Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean, lanerako espazio bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Lokal huts batean jarduera ekonomiko berriak abiatzeko udal diru-laguntza deialdia

By on 2017-09-20 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Lokal huts batean jarduera ekonomiko berriak abiatzeko udal diru-laguntza deialdia

Ekintzailea izan eta Usurbilen hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat jarri nahi duenak, udal diru-laguntza deialdi honetara aurkeztu daiteke urriaren 31ra arte: Diru-laguntza deialdia Xedea: “Usurbilgo Udalaren diru-lagun­tzen oinarri erregula­tzaileak ezar­tzea, norgehiagoka erregimenean, 2017. urtean jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekin­tzaileei lagun­tzeko”. Usurbilen ­hutsik dagoen merkatari­tza lokal batean jarduera ekonomiko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.