Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ekonomia

Euskara eta aisialdiko udal diru-laguntzak, behin betiko onartuak

By on 2017-09-21 in Aisia, Ekonomia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Euskara eta aisialdiko udal diru-laguntzak, behin betiko onartuak

Euskara eta aisialdiko diru-laguntzen inguruko behin betiko ebazpena onartu zuen irailaren 18ko bilkuran Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak. Ostegun honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakartza behin betiko ebazpenon inguruko xehetasunak. Euskarako diru-laguntza deialdira, 35 herritarrek aurkeztu zituzten eskabideak. Aisialdikoetara bakar batek ere ez. Honatx diru-laguntza deialdiok gaur arte jorraturiko bidea: -Ekainak 26-uztailak 7: aurrez Udalak finkaturiko epe honetan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kabienen urtebeteko egonaldia egiteko beka deialdia azken txanpan

By on 2017-09-20 in Ekonomia, Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Kabienen urtebeteko egonaldia egiteko beka deialdia azken txanpan

Ekainaren 27ko Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako, ekintzaileei zuzenduriko Hasiz Hasi Beka deialdiko oinarriak onartu zituen. Interesdunek eskabideak aurkezteko irailaren 30era arteko epea dute. 10 bat eguneko tartea baino ez beraz. Xehetasunak Xedea: “Proiektu berri bat duen ekin­tzaileari, urtebeteko egonaldia diruz ordainduko zaio Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean, lanerako espazio bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Lokal huts batean jarduera ekonomiko berriak abiatzeko udal diru-laguntza deialdia

By on 2017-09-20 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Lokal huts batean jarduera ekonomiko berriak abiatzeko udal diru-laguntza deialdia

Ekintzailea izan eta Usurbilen hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat jarri nahi duenak, udal diru-laguntza deialdi honetara aurkeztu daiteke urriaren 31ra arte: Diru-laguntza deialdia Xedea: “Usurbilgo Udalaren diru-lagun­tzen oinarri erregula­tzaileak ezar­tzea, norgehiagoka erregimenean, 2017. urtean jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekin­tzaileei lagun­tzeko”. Usurbilen ­hutsik dagoen merkatari­tza lokal batean jarduera ekonomiko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegia eraikitzen ari diren eremuan, klima-aldaketarako institutua kokatu nahi du Aldundiak

By on 2017-09-19 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Aurrera begira aurreikusiak dituen proiektu estrategikoen artean txertatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zubieta gainean, erraustegia eraikitzen ari diren eremuan (Aldundiak Gipuzkoako Ingurumen Gune deitzen dion gunean) klima-aldaketarako institutua eraiki nahi du Diputazioak. Proiektu hau “Etorkizuna Eraikiz” izeneko egitasmo handiago baten baitan dago. “Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak identifikatu eta horiei erantzuna ematen dien proiektua, irtenbide zehatz, benetako […]

Jarraitu Irakurtzen »

2017ko lehen seihilekoan, hondakinen %84,08 gaika bildu dira Usurbilen

By on 2017-09-18 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
2017ko lehen seihilekoan, hondakinen %84,08 gaika bildu dira Usurbilen

Usurbilgo Udalak 2017ko lehen seihileko hondakinen bilketa datuak ezagutzera eman ditu. Bataz beste, hondakinen %84,08 gaika bildu dira udalerri honetan, urtarriletik ekainerako tartean. Ehuneko hau hobetu duen hilabeterik egon da ordea. Esaterako, maiatzean %86,73raino igo zen gaikako bilketaren zenbatekoa. Iaz garai berean erregistraturiko datuak hobetu ditu Usurbilek. Hondakinen %83,76 bildu ziren gaika udalerri honetan, 2016ko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Akordioa Ingemarren

By on 2017-09-15 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Akordioa Ingemarren

Ingemarren akordioa erdietsi dutela berri eman du ELA sindikatuak ohar bidez. Honenbestez, enpresako zuzendaritzak Usurbilgo lantegia ez du itxiko, nahiz bertan lan egingo dutenen kopurua jaitsiko den. 34 lanpostu mantenduko ditu Ingemarrek, orain artekoaren erdia. “Akordioaren arabera plantillako erdiari baja pizgarridunak, ez-traumatikoak, emango zaizkio (30 egun lan egindako urte bakoitzeko), eta pertsonaleko gainerakoentzat, lan-baldintzak aldatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ugartondoko etxebizitzen zozketarako behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak ikusgai gaurtik

By on 2017-09-15 in Ekonomia, Hirigintza, Jendartea with 0 iruzkin
Ugartondoko etxebizitzen zozketarako behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak ikusgai gaurtik

Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo)  Eremuan eraikiko diren 46 etxebizitza tasatu eta babes ofizialeko 46 etxebizitza, bere garaje eta trastelekuekin, esleipen prozesua aurrerabidean da. Uztailaren 27ra arte herritarrek aurkezturiko eskaerak aztertu ditu Udalak. Alkatetzak 2017ko irailaren 11n emandako dekretuen bidez onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak onartu zituen.  Zerrendok gaurtik, irailaren 15etik ikusgai izango dituzue […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiko lanen 2. faserako ingurumen baimen bateratua, alegazio epean

By on 2017-09-14 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Erraustegiko lanen 2. faserako ingurumen baimen bateratua, alegazio epean

Erraustegiko lanen bigarren fasearen tramitazioan urrats berri bat eman du, oraingoan Eusko Jaurlaritzak. Bigarren fase honetarako Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eskatutako ingurumen baimen bateratua eskuratzeko dokumentazioa jendaurrean jarri du ikusgai. Ostegun honetatik hasita, 30 eguneko epea finkatu dute alegazioak aurkezteko. Dokumentazioa bideotatik kontsulta dezakezue: -Eusko Jaurlari­tzako Ingurumen, Lurralde Plangin­tza eta Etxe­bizi­tza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendari­tzan: Donostia […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.