Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aisia

Jende ilara gaur Aginagan, Akelarreren agurreko kontzerturako sarrerak erosten

By on 2018-09-08 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Aginaga jai giroan murgiltzeko atzera kontaketa martxan da gaurtik. Ikusi bestela, aginagar batek Eliza Zaharrean atera eta NOAUA!-ri helarazi dizkion argazkiak. Jende ilara, iragarri bezala, Akelarre  musika taldeak San Praixkuetan, urriaren 6an eskainiko duen kontzerturako sarrerak hartzen.  Jende ilara egon den arren, txartelak ez dira agortu. Honenbestez, bestelako aldaketarik ez bada, kontzertu egunean bertan eskuragarri […]

Jarraitu Irakurtzen »

Masusta zaletuek kantu giro ederrean ospatu zuten bart kofradiaren eguna

By on 2018-09-08 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

“…horregatik, guk, zaleok, izan dugu ausardia, Usurbilen eratzeko, masustaren kofradia”. Hala dio, Masustaren Kofradiaren ereserkiak. Bart entzun genuen Artzabalen. Aipatu jatetxean bildu ziren hamaikagarren urtez, edizioz edizio hazten doan bilgunearen gaualdian. Kofrade kide berri batek zin egin zuen hain zuen, Mila Furundarenak. Eta 2019rako kide berriaren izendapena iragarri zuten; Gurutze Gorriti izan da hautatua.  Masustak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gogoan izan, 11. Baxurde Krosseko izen emateak helbide berrian bideratu behar dira

By on 2018-09-07 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Irailaren 16an ospatuko da Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko herri lasterketa ezaguna. Ehunka kirolari biltzen dituen hitzordurako izen ematea zabalik dago, baina adi, helbide berrian bideratu beharko dira inskripzioak, https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/xibaxurdekrossa helbidean. Bestela, Oiardo Kiroldegira hurbilduta. Aurrez izen emateko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik, 12 euroren truke. Dortsalak eta txipak lasterketa egunean bertan banatuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errebotea, Usurbil Cup, Andatzakoen irteera eta estropadak, asteburuko kirol agendan

By on 2018-09-07 in Aisia, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Errebotea, Usurbil Cup, Andatzakoen irteera eta estropadak, asteburuko kirol agendan

Kirol hitzorduz josia datorkigu asteburua. Denetarik izango dugu. Igandean Donostian, hainbat usurbildar Kontxako Bandera etxeratzeko lehiatzen ariko diren artean, Zubietan Endika Abril Errebote Txapelketako edizio berria abiatuko da. Andatzakoak, Gipuzkoako Biraren 6. etapa osatzera joango dira, Arlaban-Arantzazu arteko bidea osatzera. Haur eta gaztetxo hainbat ikusiko ditugu bestalde Haranen, lagun arteko Usurbil Cup ekimenaren 3. jardunaldia jokatzen. […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Sagarrondotik Sagardora” ikastaro zikloko azken saioa larunbatean

Otsailaz geroztik abian izan den ikastaroko azken saioa larunbaterako (irailak 8) dago iragarria, 9:00-13:00 artean Potxoenean. “Sagarraren heldutasun analisia. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”, saioa eskainiko dute Aitor Etxeandiak eta Egoitz Zapiainek. Izen ematea eta informazio gehiago: 943 361 114 alkartasuna@usurbil.com Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala. “Usurbil, sagarraren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Masusta Kofradiaren festa egun handia gaur

By on 2018-09-07 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Masusta Kofradiaren festa egun handia gaur

Masusta eta haren propietateak goraipatzen dituen kofradiaren ospakizun egun handia ospatuko dute ostiral honetan, irailaren 7an. 21:00etan bildu dira Artzabal jatetxean. Produktu honekin sukaldaturiko afaria dastatu, ereserkia abestu edota kofradekide berri bat izendatuko dute. Afaritarako izena aurrez eman beharko da Artzabalen bertan. Hamaikagarrenez Jaki honi gorazarre egiteko bilgunea 2007an eratu zuen lagun talde batek Txirristran. Masustak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Akelarreren Aginagako azken kontzerturako sarrerak, larunbatean salgai

By on 2018-09-07 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Aginagakoa bai, azkena izango dela iragarri dute egunotan. 2017an itzuli ziren eta adostuak zituzten kontzertuak eskainita, zaletuei agurtzear da berriz Akelarre musika taldea. Agurrerako, Aginagako oholtza hautatu du taldeak. Datozen jaien baitan, urriaren 6an eskainiko du emanaldia. Sarrerak larunbat honetan (irailak 8) eskuratu ahalko dira.”Azken data urriak 6! Akelarre azkeneko aldiz ikusteko aukera Aginako jaietan […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Usurbil, sagarraren bihotza, sagardoaren kultura” egitasmo bateratzailea aurkeztu dute

By on 2018-09-06 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Marka berri bat baino gehiago da ostegun honetan Potxoenean aurkeztu dutena. “Usurbil, sagarraren bihotza, sagardoaren kultura”, orain arte eremu honetan herrian egin den lana, sektoreko eragile eta ekintza solteak josi, bateratu, eragileak bateratu, koordinatu eta indarberritzera datorren egitasmoa dugu. Sektore honetako lankidetza indartu nahi dute hartara, eta dagoen eskaintza “ondo egituratu eta antolatuz gero, kanpora […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.