Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aisia

“Gatz basatia” ikuskizuna igandean Sutegin

By on 2018-04-13 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
“Gatz basatia” ikuskizuna igandean Sutegin

Maitena Illarramendiren “Gatz basatia” ikuskizuna igande arratsalde honetan, apirilaren 15ean, 17:00etan Sutegiko auditorioan. Usurbilgo Udalak antolaturiko emanaldirako sarrera 2 eurotan eskuratu ahalko da. “Gatz Basatia titiritorto bat da. Bertizeko oihanaren sakonean bizi diren izaki bitxiak dira titiritortoak. 40 zentimetro neurtzen dituzte gutxi gora behera, begi bakarrak, berdeak eta horiak, isats luze batekin. Basoan kamuflatzen dira, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bizikleten konponketa, emakumeen ahalduntzea sustatzeko tailerra larunbatean

By on 2018-04-13 in Aisia, Hezkuntza, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Bizikleten konponketa, emakumeen ahalduntzea sustatzeko tailerra larunbatean

Emakumeei zuzendutako ahalduntze ikastaro berria antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak, apirilaren 14rako; bizikletak konpontzeko tailerra. “Ikastaro honen helburuak hauek dira: bizikletan ibiltzen diren emakumeek mekanika oinarrizko ezagutzak izatea eta beraien autonomia lantzea”. Gurpileko atalak ezagutzea eta zulaketak konpontzea; balaztak aldatzea eta egokitzea; kate ateratzeak eta apurketak konpontzea eta oinarrizko bizikleta mantenimendua ezagutzeko aukera izango […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udarregi Ikastolaren 50. urtemugako bertso-bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna

By on 2018-04-12 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Bertsolaritzari eskainitako hitzordua hilabete honetan, Udarregi Ikastolak betetzear dituen 50 urteen testuinguruan antolatzen ari diren ospakizunen baitan. Ikastolak, Bota Punttuba bertso eskolarekin elkarlanean, bertso-bazkaria antolatu dute punta puntako bi lagun ezagunekin; Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin.  Larunbat honetan, apirilaren 14an ospatuko da bertso-bazkaria, 14:30etatik aurrera, Udarregi Ikastolako jangelan. Sarrerak aurrez eskuratu beharko dira, hilaren 12a […]

Jarraitu Irakurtzen »

Adi udako aisialdi ekimenetarako lan poltsa eta izen emate deialdiei

By on 2018-04-11 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Adi udako aisialdi ekimenetarako lan poltsa eta izen emate deialdiei

Udaberri parteko atseden egunak amaituta egunerokora itzuli dira ikasleak. Baina apirila erdialdera heltzen ari garen honetan, hurrengo oporraldia antolatzen hasteko ordua da. Pixkanaka jasotzen goaz, uda partera begira antolatzen hasiak diren aisialdi ekimenen gaineko xehetasunak. Zubietan udako txokoetan izen emateko epea zabaldu dute jada. Udarregi Ikastolan, ingeles udalekuetarako inskripzio epea ixtear dute. Eta laster, apirilaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udarregi Ikastolaren 50. urtemugako bertso-bazkarirako txartelak eskuratzeko azken egunak

By on 2018-04-10 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Bertsolaritzari eskainitako hitzordua hilabete honetan, Udarregi Ikastolak betetzear dituen 50 hurten testuinguruan. Ikastolak, Bota Punttuba bertso eskolarekin elkarlanean, bertso-bazkaria antolatu dute punta puntako bi lagun ezagunekin; Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin.  Larunbat honetan, apirilaren 14an ospatuko da bertso-bazkaria, 14:30etatik aurrera, Udarregi Ikastolako jangelan. Sarrerak aurrez eskuratu beharko dira, hilaren 12a baino lehen,  Bordatxo eta Aitzaga […]

Jarraitu Irakurtzen »

Primeran pasa dute Usurbil F.T.-ren kirol txokoetako partaideek

By on 2018-04-10 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Primeran pasa dute Usurbil F.T.-ren kirol txokoetako partaideek

Oporretatik itzuli dira ikasleak, baina primeran pasa ostean. Erreparatu bestela Usurbil Futbol Taldetik helarazi dizkiguten ondoko argazkiei. Aurreko asterako kirol txokoak antolatu zizkieten Lehen Hezkuntzako haur eta gaztetxoei. Futbol kluba izan arren, denetariko kirol jarduerez gozatzeko aukera izan zuten. Horixe baitzen helburua; oporraldian, bizi ohitura osasuntsuak sustatuz, kirola eginez primeran pasatzea. Ondoko irudiak, apirilaren 3tik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eibar-Arrasate arteko bidea osatu ostean, maiatzean Senperera Andatzakoekin

By on 2018-04-10 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Eibar-Arrasate arteko bidea osatu ostean, maiatzean Senperera Andatzakoekin

Tipi-tapa, Gipuzkoari bira ematen ari dira Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoak urte hasieratik. Usurbildik abiatu ziren urtarrilean eta Zumaiarantz abiatu ziren lehenik. Otsailean Zumaiatik Saturraran arteko bidea osatu zuten. Joan den hilabetean, Saturraran-Eibar artekoa. Eta joan den igandean egin zuten txangoak, Eibar Udalarekin (Arrasate) lotu zuen. Apirilaren 8koa da hain zuzen, Andatzakoek ateratako ondoko argazkia. Usurbildar […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ingeles udalekuetan eta Zubietako txokoetan izen emateko aukera

By on 2018-04-09 in Aisia, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Ingeles udalekuetan eta Zubietako txokoetan izen emateko aukera

Bi asteko oporraldia amaituta, ikasturteko azken txanpari heltzeko klasera bueltatzeko eguna dute gaur ikasleek. Baina datorren udan zer egin pentsatu eta erabakitzeko garaia dute baita. “Enjoy English” ingeles udalekuak antolatu ditu Udarregi Ikastolak uda parterako. Interesdunek ostiral honetara arteko, apirilaren 13ra arteko epea dute izen emateko, ikastolatik berri eman dutenez. “Berrikuntzaz beterik datorren udalekua. Aurten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.