Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aisia

Lau bikote saritu, Santixabeletako Pala Txapelketan

By on 2014-06-30 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Lau bikote saritu, Santixabeletako Pala Txapelketan

Saritu talde handi batekin amaitu berri da hastear ditugun jaien atarian, azken asteotan jokatu den Santixabeletako Pala Txapelketa herrikoia: Emakumezkoen Pala TxapelketaTxapeldunak: Miren eta Mirian.Txapeldun ordeak: Alaitz eta Leire. Gizonezkoen Pala TxapelketaTxapeldunak: Enrike eta Jon.Txapeldun ordeak: Xabier eta Haritz. Zorionak denoi!                

Jarraitu Irakurtzen »

Kaxkoa itxuraldatzen hasia, Santixabelak hasteko 24 ordu falta diren honetan

By on 2014-06-30 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin

Gure Aste Nagusi partikularra hasteko egun bat baino ez da geratzen, eta prestaketa lanek abiada bizia hartuko dute datozen orduotan. Adi, Kaxkoa jada, jaietarako apaintzen hasia baita. Anbulatorioko aparkalekua itxita dago, eta laster batean, bertara igotzeko bide bazterrean ere ezingo da aparkatu. Atrakzio parke gunea izango da aurten ere, osasun etxe ataria. Dagoeneko jolas parkeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pala txapelketako finalak, 17:30etatik aurrera frontoian

By on 2014-06-30 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Pala txapelketako finalak, 17:30etatik aurrera frontoian

Nortzuk izango ote dira aurtengo txapeldunak? Ordu batzuetan argituko da dena. Santixabelen astea girotzen hasteko, pala txapelketako finalak astelehen honetan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera frontoian, ezinduen erakustaldiarekin batera. Memoria freskatzeko, hona hemen iazko pala txapelketako irabazleak, emakumezko zein gizonezkoen mailan:              Kirol agenda zabalaAbiatzear ditugun Santixabeletarako kirol hitzordu ugari igandera arte. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Uztailaren 1a, Santixabeletako XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketako lanak aurkezteko azken eguna

By on 2014-06-30 in Aisia with 0 iruzkin

Interesdunek astearte hau, uztailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak, Usurbilgo Udal erregistroan. Ekimenean parte hartzeko baldintzak, aurreko urteetakoak dira:-Epea: uztailak 1, asteartea.-Usurbildarra izatea.-6-10 bertso artean idaztea.-Gaia librea.-Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute.-Lanak helbide honetara bidali: XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketa, Joxe Martin Sagardia Enparantza, 20170 Usurbil. Epaimahaikoen erabakiaren  berri, larunbatean Parte hartzaileen artean, epaimahaiak hautaturiko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Santixabeletako Haurren Eguneko ginkanarako izen ematea, 19:00etan Kiroldegian

By on 2014-06-30 in Aisia with 0 iruzkin

Umeen Eguneko ginkanarako izena eman ez dutenek, horretarako aukera dute oraindik. Astelehen honetan, ekainaren 30ean arratsaldeko 19:00etan Oiardo kiroldegian. Horra hurbildu behar dute 6 eta 12 urte arteko haurren gurasoek. Izen-ematea doan da, nola ez. Uztailaren 3an da Umeen EgunaIkastolatik antolatu dira uztailaren 3ko Umeen Egunerako ginkana taldeak. Baina izango da Udarregi ikastolan ikasten ez […]

Jarraitu Irakurtzen »

Badatoz Santixabelak, badator Usurbilgo Aste Nagusia

By on 2014-06-27 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin

Herriko festen atarian gaude, hartu arnasa sakon, atseden hartu asteburu honetan, datorrena ospakizunez beteriko astea izango baita. Usurbilek bere Aste Nagusi partikularra biziko du ekainaren 30etik uztailaren 6ra. Hitzordu handien bezperatan gertatu ohi den moduan, kalera atera eta ireki begiak, herria jaietarako itxuraltzen hastear da. Beste ezer baino lehen, ireki zuen postontzia eta aurtengoan Zaloa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zirriborro Tailerrekoen eta Labore Taldekoen erakusketa zabalik, larunbatetik jaiak amaitu arte

By on 2014-06-27 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Zirriborro Tailerrekoen eta Labore Taldekoen erakusketa zabalik, larunbatetik jaiak amaitu arte

Jaietan ere herriko arteaz, artisten sormen lanak ezagutzeko aukera paregabea. Larunbat honetan, ekainaren 28an zabalduko dute Zirriborro tailerreko ikasleek urtean zehar egin dituzten lanen erakusketa. Ohi bezala, Santixabel jaietan bisitatzeko aukera izango duzue, uztailaren 8ra arte irekita egongo baita. Ordutegi honetan; egunero, goizez, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, Sutegiko aretoan. Zirriborro tailerrekoekin batera, erakusketa berean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Peñaloscintosera larunbatean, Ziortzako kanpaldirako azpiegitura muntatzera

By on 2014-06-27 in Aisia with 0 iruzkin
Peñaloscintosera larunbatean, Ziortzako kanpaldirako azpiegitura muntatzera

Larunbat honetan, ekainaren 28an Peñaloscintosera (Errioxa) joateko hitzordua jarri dute Ziortza Gazte Elkartekoek, urteroko muntaketa lanetara. Desmuntaketa, abuztuaren 10ean egingo da. Egun batean zein bestean, “bertara etorri nahi duten herritar orori deialdia egiten diegu animatzeko eta azaltzeko. Izena emateko ziortzage@gmail.com helbidera idatz dezakete edo 943 361 239 telefono zenbakira deitu”. Kanpaldiko lehen gazte taldea, uztailaren 8an helduko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.