Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aisia

Gabonetako Eskubaloi Txapelketak izandako harrerarekin pozik Usurbil K.E.

By on 2017-12-31 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Gabonetako Eskubaloi Txapelketak izandako harrerarekin pozik Usurbil K.E.

Mirotz Ullateren omeneko infantilen arteko Gabonetako Eskubaloi Txapelketaren hamargarren edizioa ospatu zuten larunbatean egun osoz Oiardo Kiroldegian. Eskubaloi jokalari neska-mutil mordoa bildu zuen, jada klasikoan bihurtu den topaketa honetan: Usurbil K.E., Tolosa CF, Indupime Basauri, Amenabar ZKE, Anaitasuna, Hernani ET, Aiala ZKE eta Anaitasuna klubeko kideak. Bisitariak eta etxekoak pozik eta gustura aritu ziren, erakustaldi ederrak egin […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urtarrila abendua baino bareago dator, kultur ekitaldiei dagokionean

By on 2017-12-29 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Urtarrila abendua baino bareago dator, kultur ekitaldiei dagokionean

2018ari begirako lehen kultur agenda argitaratu berri du Usurbilgo Udalak. Egunotan jasoko duzue etxean. Abenduko eta bereziki asteotako ekitaldi mordoaren ostean, barealdia dator urtarrilean. Urtezahar gaueko parranda, edota Errege Kabalgata ospatu ostean, zenbait kirol hitzordu proposatzen dizkigute datorren hilabeteko “aldapa gora” leuntzen laguntzeko.  Andatza M.K.T.-k urtarrilaren 14rako deitu du 2018ko lehen txangoa. Gipuzkoako Bira osatuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mirotzen omeneko infantilen arteko Gabonetako Eskubaloi Txapelketa larunbatean

By on 2017-12-29 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Infantil mailako Mirotz Ullateren omeneko gabonetako eskubaloi txapelketaren hamargarren edizioa antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak, larunbat honetarako, abenduaren 30erako Oiardo Kiroldegian. Goizeko 09:00etan abiatuko da jaialdia lehen neurketekin eta finalen ostean, iluntzeko 20:00etan amaituko da sari banaketarekin. Honatx egitaraua: Egitaraua Eguna: abenduak 30, larunbata. Tokia: Oiardo Kiroldegia. Mutilak: -A multzoan: Usurbil K.E.; Tolosa CF; Indupime […]

Jarraitu Irakurtzen »

Film proiekzioa Gaztelekuan eta Irrien Lagunak Aginagan larunbatean

By on 2017-12-29 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Film proiekzioa Gaztelekuan eta Irrien Lagunak Aginagan larunbatean

Haur eta gaztetxoei zuzenduta, gabon hauetarako antolatu diren ekitaldiek ez dute etenik. Gabonetako Haur Parkea itxi berritan, Hurbilagoren Askatasuna plazako izotz pistaz gozatzen segitzeko aukera eta bi hitzordu larunbatean; film proiekzioa Gaztelekuan DBH3koentzat eta Irrien Lagunak Aginagan!  GABONETAKO HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO AISIALDI EKIMENAK Urtarrilaren 7ra arte Izotz pista Askatasuna plazan. Sarrerak: 3 eurotan pistan bertan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urtea agurtzeko, 8. Hurbilago San Silvestre lasterketa eta Hurbilagoren Gabonetako Zozketa

By on 2017-12-29 in Aisia, Ekonomia, Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

2017a ere lasterka batean amaitu nahi baduzue, 8. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa ospatuko da gaur. 17:00etan abiatuko dira parte hartzaileak Mikel Laboa plazatik. Bi itzuli emango dizkiote, herri erdigunean kokaturiko eremu komertzialari. Hitzordurako aurrez doan eman dezakezue izena, Hurbilagoren saltokietan. Gabonetako zozketa, lasterketa amaieran Asteotan Hurbilago Elkarteko saltokietan erosketak egin badituzue, adi, saria jaso […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kataluniako prozesua, Errekaleor eta Peputzen emanaldia, 3. Gazte Topaketei lotutako gaurko hitzorduak

Kataluniako prozesua, Errekaleor eta Peputzen emanaldia, 3. Gazte Topaketei lotutako gaurko hitzorduak

Usurbilgo Ernai gazte erakundeak antolatutako 3. Gazte Topaketak abian dira. Ostegun honetan, Kataluniako prozesuaz hitz egitera etorri dira Kataluniako Arran Gazte Erakundeko kideak. Errekaleor izango dute hizpide nagusi arratsaldean.  2015az geroztik egin bezala, 3. Gazte Topaketak antolatu ditu Usurbilgo Ernai gazte erakundeak abenduaren 27tik 29ra. Oparo dator hirugarren edizioa. Antolatzaileek prest dute topaketon egitarau eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haurrentzako tailerrak Aginagan eta Gaztelekukoak Txuri Urdinera gaur

By on 2017-12-28 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Haurrentzako tailerrak Aginagan eta Gaztelekukoak Txuri Urdinera gaur

Opor giro betean diren haur eta gaztetxoentzako ekintza mordoa egunotan. Askatasuna plazan zabalik segitzen du izotz pistak, Gabonetako Haur Parkea ostegun honetan itxiko dute. Baina badira beste bi hitzordu ere gaurko; Gaztelekukoak Txuri Urdinera doaz. Aginagan haurrentzako tailerrak antolatu ditu Antxomolantxa Elkarteak:   GABONETARAKO HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO AISIALDI EKIMENAK Urtarrilaren 7ra arte Izotz pista Askatasuna […]

Jarraitu Irakurtzen »

Diskofestarekin itxiko dute gaur, Gabonetako Haur Parkea

By on 2017-12-28 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Usurbilgo Udalak Oiardo Kiroldegian egokitu duen Gabonetako Haur Parkeaz gozatzeko azken aukera ostegun honetan. 2-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako gunean denetarik aurki dezakezue; puzgarriak, tailerrak, ludoteka… Arratsalde partean ekitaldi ezberdinekin girotzen dute parkea. Apaxi ipuin kontalaria eta Salto pailazoren bisiten ostean, diskofesta batekin itxiko dute aurtengoz gaur, Gabonetako Haur Parkea.  GABONETAKO HAUR PARKEA Ordutegia: 11:00-13:00 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.