Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aisia

Erregeak Usurbilen: “Elkarrekin partekatuz opari guztiak guztiongana iristea da gure nahia”

By on 2018-01-05 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Usurbila heltzeko bidaia luze bezain gogorra egin dute, baina haien lan egun partikularra hasi baino ez dute egin. Gau luzea dute aurretik, gau euritsu eta hotza. Euri tanta artean heldu dira hain zuzen aurtengoan Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak frontoira, antortxero eta txistularien atzetik. Harrera beroa egin diete bertaraturikoek eta eskuzabal portatu da hirukotea. Frontoia […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil K.E.-ren 4 jokalari, Galizako Espainiako Txapelketan

By on 2018-01-05 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbil K.E.-ren 4 jokalari, Galizako Espainiako Txapelketan

Urtarrilaren 2tik 7ra Galizan, Vigon eta Pontevedran antolatu duten lurraldekako selekzioen arteko Espainiako Eskubaloi Txapelketan parte hartzen ari dira Usurbil Kirol Elkarteko lau jokalari. Maila ezberdinetan ari dira lehiatzen. Euskadiko selekzioarekin joana da honako laukote hau: Julen Nazabal (jubenil mutilak), Eneko Furundarena (kadete mutilak), Ekaitz Ibargoien (infantil mutilak) eta Udane Makazaga (infantil neskak). Lau jokalariona duzue […]

Jarraitu Irakurtzen »

Futbol neurketak asteburuan Haranen

By on 2018-01-05 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Urte berriko lehen neurketak asteburuan jokatuko dituzte usurbildar futbolariek. Haietako 3 taldek etxean jokatuko dute, Haranen. Hiru neurketa izango ditugu Kalezarko futbol zelaian, gaur hasi eta igandera arte: FUTBOLA HARANEN Urtarrilak 5, ostirala 09:00 Infantil neskak: Usurbil F.T.-S.A.N.S.E. Urtarrilak 6, larunbata 11:15 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Astigarragako Mundarro FKE Urtarrilak 7, igandea 16:00 Erregional mutilak: Usurbil […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Printze Txikia”, haurrentzako zinea igandean

By on 2018-01-05 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Azarotik martxora antolaturiko euskarazko zine zikloaren baitan, 2018ko lehen zine proiekzioa euskaraz haurrentzat, igande honetan, urtarrilaren 7an. Arratsaldeko 17:00etan hasita, Usurbilgo Udalaren eta Ziortza G.E.-ren eskutik, “Printze Txikia”.  “Neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa da. Bere amak helduen munduan bizi dadin prestatzen ari den neskatxa eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia protagonista dituen kontakizuna. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erregeen aurretik, postaria goizean frontoian gutunak biltzen

By on 2018-01-05 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ostiral arratsalde honetan helduko dira erregeak Usurbila. Aurrez ordea, ohiko moduan, erregeen postaria izango da goizeko 11:00etatik aurrera frontoian, haurren eskari eta gutunak biltzen: Urtarrilak 5, ostirala 11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen. 19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian. Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.  

Jarraitu Irakurtzen »

Haurren gurariak biltzera etorri dira erregeen postariak

By on 2018-01-05 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Erregeek bidean behar dute honez gero, ostiral arratsalde honetan egingo zaie harrera frontoian. Aurretik ohi bezala, postariak heldu dira frontoira haurren gutunak biltzera. Goizeko 11:00ak pasatxotik etxeko txikienen gurariak biltzen dabiltza pilotalekuan. Jende ilara luzea osatu da lehen unetik. Haur batek baino gehiagok eskuan zeraman erregeentzako gutuna, guztia prest dute jada, bihar jaiki eta ezustekoren […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Txantxariak” kale ikuskizuna 17:00etan frontoian

By on 2018-01-04 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
“Txantxariak” kale ikuskizuna 17:00etan frontoian

Haur eta gaztetxoek amaitzear dituzten opor hauetarako antolatu diren azken ekintzak egunotan. Ostegun honetan, “Txantxariak” kale ikuskizuna antolatu du Usurbilgo Udalak 17:00etan frontoian. “Jolasa bizitzen ikasteko erarik atseginena dela sinisten dugu. Jolasen bidez gure buruari helburuak jartzen ikasten dugu. Jolasa, pertsonen arteko harremanak errazteko edo olioztatzeko modua ere bada, taldeak osatu eta trinkotzekoa, lagundu eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Inauteri Festako gai nagusia hauxe izango da: ‘Ospetsuak’

By on 2018-01-03 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Inauteri Festako gai nagusia hauxe izango da: ‘Ospetsuak’

Famatuen alfonbra gorria osatu nahi genuke otsailaren 10erako antolatzen gabiltzan Inauteri Festan. Euskal Herriko pertsona ezagunak gonbidatu nahi genituzke mozorro festara; kirolariak, antzezleak, musikariak, aurkezleak, politikariak, herri eragile nahiz mugimenduetako aurpegi ezagunak… Erreferente edo bide urratzaile izan ditugun hamaika pertsona ezagun ditugu Euskal Herrian. Denek hona etortzea ezinezkoa izango dutenez, alfonbra gorrirako izarrak behar ditugu, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.