Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aisia

Masaildun Tipi-Tapa, igande goiz honetan

By on 2015-02-01 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin
Masaildun Tipi-Tapa, igande goiz honetan

Hurbilago Elkarteak eta tabernek prest dute datorren Tipi-Tapako menua; era desberdinetara prestaturiko masailak edo “karrillerak” dastatzeko aukera izango dugu otsailaren lehenengo egun honetan. Ohi bezala, Aitzaga, Artzabal, Bordatxo, Txapeldun, Txiriboga, Txirristra eta Xarma tabernetan. Ez ahaztu pintxoak dastatzen joan ahala, Tipi-Tapa txarteleko zigiluak biltzeaz. Zazpi zigiluak lortu ostean, sartu txartela, tabernetan egongo diren kaxetan. Bi […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Freddy Igeldegi”, haurrentzako zinea euskaraz 17:00etan Sutegin

By on 2015-02-01 in Aisia, Euskara with 0 iruzkin
“Freddy Igeldegi”, haurrentzako zinea euskaraz 17:00etan Sutegin

Negu parte honetarako haurrentzako zinea programatu du Usurbilgo Udalak; euskaraz noski. Proiekzioak hilabeteko lehen igandetan izaten dira. Datorren hitzordua, igande honetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan, “Freddy Igeldegi”. Sarrerak egunean bertan salgai 3 eurotan, Sutegin. “Freddy Igeldegi” filmak, txikia izanik inguruko jende guztia handia dirudien mundu bat deskribatzen du. Bullyinga eragoztearen garrantzia erakusten du. Baina […]

Jarraitu Irakurtzen »

Inauteri Festako afaritarako txartelak salgai, asteburutik aurrera

By on 2015-01-30 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Inauteri Festako afaritarako txartelak salgai, asteburutik aurrera

NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan, Irratin eta Bordatxon eskuratu ahalko dituzue, 14 eurotan. Sarrerak otsailaren 11ra arte egongo dira salgai. Jakin dezazuen, afaritarako menua prest dago jada. Patatak errioxar erara, oilaskoa eutxorrei saltsan eta profiterolak dastatu ahalko ditugu, otsailaren 14ko Inauteri Festako afarian. Bi aste baino ez mozorro jaialdirako; gogoan izan, ipuinak aurtengo ediziorako gaia. Hasi prestatzen! […]

Jarraitu Irakurtzen »

Santa Ageda bezperako eskea prestatzeko entsegua 19:00etan, Zubietako Kaxkapen

By on 2015-01-30 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Santa Ageda bezperako eskea prestatzeko entsegua 19:00etan, Zubietako Kaxkapen

Bost bat egun baino ez Santa Ageda bezperarako. Otsailaren 4ko ekitaldiak prestatzeko lanak martxan dituzte Zubietan. Ostiral honetarako entsegu saioa deitu dute, iluntzeko 19:00etan Kaxkapen. Bertatik, Kaxkapetik abiatuko da, Santa Ageda bezperako eskea otsailaren 4an, 18:30etan. Zubieta Lantzen taldekoek antolatu dituzte deialdiok eta baita, eskea amaitu osterako afaria ere. Zubietako Elkartean ospatuko dute otordua. Ikasleen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Masaildun Tipi-Tapa, igandean

By on 2015-01-30 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin
Masaildun Tipi-Tapa, igandean

Hurbilago Elkarteak eta tabernek prest dute datorren Tipi-Tapako menua; era desberdinetara prestaturiko masailak edo “karrillerak” dastatzeko aukera izango dugu igandean, otsailaren 1ean. Ohi bezala, Aitzaga, Artzabal, Bordatxo, Txapeldun, Txiriboga, Txirristra eta Xarma tabernetan. Ez ahaztu pintxoak dastatzen joan ahala, Tipi-Tapa txarteleko zigiluak biltzeaz. Zazpi zigiluak lortu ostean, sartu txartela, tabernetan egongo diren kaxetan. Bi sariren […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Milesker, martxa polit hau egiten lagundu gaituzuen guztioi!”

By on 2015-01-28 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin

Pozik dira Irisasi BTT “Hotzak Akabatzen” 2015 probako antolatzaileak, ekimenak aurtengoan izan duen harrerarekin. 350 mendi bizikleta zale bildu ditu laugarren edizioak. Antolatzaileek esker hitzok zabaldu dituzte andatzamendizale.info  web orrialdearen bidez. “Milesker martxa polit hau egiten lagundu gaituzuen guztioi! Eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei! Egun bikaina pasa genuen”, diote martxako antolatzaileek. Balantze baikor honekin, nola […]

Jarraitu Irakurtzen »

30 urte bete ditu, Ziortza Gazte Elkarteak

By on 2015-01-28 in Aisia with 0 iruzkin
30 urte bete ditu, Ziortza Gazte Elkarteak

2015a ospakizun urtea izango da Ziortza Gazte Elkartekoentzat. Hiru hamarkada bete berri dituzte, ehunka gazteei aisialdi tarte bat eskaintzen. Sare sozialen bidez, urteurreneko mezu berezi hau zabaldu dute azken egunotan. “1985. urtean, gaur bezalako egun batean, Usurbilen gazte kuadrila bat bildu zen Ziortza Gazte Elkartea sortzeko asmoz. Ordutik, 30 urte pasa dira eta hementxe jarraitzen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Inauteri Festarako menua prest, sarrerak asteburutik aurrera salgai

By on 2015-01-27 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Inauteri Festarako menua prest, sarrerak asteburutik aurrera salgai

Mozorroa lantzen edo zertaz jantzi pentsatzen ariko zarete honez gero. Jakin dezazuen, afaritarako menua prest dago jada. Patatak errioxar erara, oilaskoa eutxorrei saltsan eta profiterolak dastatu ahalko ditugu, otsailaren 14ko Inauteri Festako afarian. Otordua, iaz bezala, Usurbilgo Gaztetxean ospatuko da. Sarrerak 14 eurotan egongo dira salgai NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Bordatxon. Oraindik ez daude eskuragarri. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.