Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aisia

Aginagako Eskolakoak etxez etxe aritu dira kantuan

By on 2018-12-21 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ikasturte berezia bizitzen ari dira Aginagako Eskolakoak. Gogoan izan, 2019ko ekainaren 9an Gipuzkoako Eskola Txikien Festa ospatuko dute bertan. Antolaketa lanetan erabat murgildua da eskolako komunitatea, eta oro har, Aginaga. Ostiral honetan, zereginok tartetxo batez alboratu eta neguko oporraldiari harrera egiteko abestera irten dira etxez etxe, trikitilari eta panderojoleekin. Gabon kantak abestuz, Aginagari itzulia eman […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietako Eskola errebote plazatik kantuan eta dantzan eguberriei

By on 2018-12-21 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Hitzordurako egoki jantzita, abesten eta dantzan borobildu dute 2018-19 ikasturteko lehen hiruhilekoa Zubietako Eskolan. Eguneroko ikastetxetik errebote plazara irten dira ostiral honetan, bertaratu diren guraso eta senideei abestu eta dantzatzera. Jai giroan egin diete harrera neguko oporrei. Errebote plazan eskainitako emanaldiaren ostean, gurasoek sukaldaturiko hamaiketako gozoa dastatu ahal izan dute. Ondoko irudietan bildu dugu urte […]

Jarraitu Irakurtzen »

Orbeldi D.T. plazatik pantaila handira gaur, “Dantza” filmari esker

By on 2018-12-21 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Orbeldi D.T. plazatik pantaila handira gaur, “Dantza” filmari esker

Usurbilgo dantza taldekoak plazan bakarrik ez, ostiral honetatik (abenduak 21) pantaila handian ikusi ahalko ditugu. Abenduaren 21 honetan estreinatuko dute Telmo Esnalen “Dantza” filmean hain zuzen. Iazko maiatzean Leitzan egin zen proiektu honetarako grabazioan parte hartu zuten Orbeldi D.T.-ko kideek. Lerrootan elkarrizketatu ditugu. Fima ikusi duzue jada. Ze inpresio izan duzue? Orbeldi Dantza Taldea:Berezia da. […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Dantza” eta Orbeldi D.T. zinema aretoetan gaurtik, urtarrilaren 27an Sutegin

By on 2018-12-21 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Aginaga, Usurbil edota herrikoak ageri ziren bi film izan ditugu aipagai azken hilabeteotan; iraila amaieran estreinatu eta Aginagan lehenik, Usurbilen gero proiektatu genuen Txintxua Films-ek ekoitzitako “Oreina”.  Eta ostiral honetan zinema aretoetan estreinatuko den ekoiztetxe beraren bigarren ikus-entzunezkoa; Telmo Esnal zarauztarrak zuzenduriko “Dantza”.  Film honek ere Usurbilekin lotura estua du. Usurbildarrak ageri dira eta, Orbeldi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Got Talent saioa larunbatean, Gaztelekuaren oporraldi honetarako lehen hitzordua

By on 2018-12-21 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Got Talent saioa larunbatean, Gaztelekuaren oporraldi honetarako lehen hitzordua

Zarautz-Zumaia ibilbidea osatzera, Donostiako Txuri Urdinera eta Zientzia Museora txangoak antolatu ditu Gaztelekuak, neguko oporraldian murgiltzear diren DBH-ko gazteentzat. Got Talent saioarekin batera, jai egunotarako osatu duten egitarauko eskaintza nagusia izango da txangoena. Baina adi, irteeretarako guraso baimenak Gaztelekuan bertan eskuratu beharko dira aldez aurretik. Segidan duzue Gaztelekuak asteotarako prestatu duen eskaintzaren berri. Argibide gehiagorako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kantuan plazaratuko dira gaur, neguko oporraldian murgiltzear diren ikastetxeak

By on 2018-12-21 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Neguko oporraldiaren atarian dira ikasleak. Ostiralean izango dute azken klase eguna, ohi bezala, berezia. Baserritar jantziekin kantuan kaleratuko dira eta, bai Udarregi Ikastola, Aginaga eta Zubietako Eskolako kideak. Hainbat kantu saio eta ospakizun deitu dituzte abenduaren 21erako. Segidan dituzue xehetasunak: IKASTETXEEN SAIOAK Abenduak 21, ostirala Aginagako Eskola: 10:00ak aldera, kantuan irtengo dira Aginagako Eskolako ikasle, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abenduaren 24ko hitzorduen aurretik, Olentzerori lehen harrera igandean Aginagan

By on 2018-12-21 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Abenduaren 24ko hitzorduen aurretik, Olentzerori lehen harrera igandean Aginagan

Gabon kantuez blaituko gaituzte hurrengo egunotan, Aginagan, Usurbilen, Santuenean edota Zubietan. Ikastetxeetako hezitzaile eta ikasleek abenduaren 21ean, eta hilaren 24an, Mari Domingini eta Olentzerori ongi etorria egiteko ere hainbat hitzordu finkatu dituzte herri eragileek. Hasteko, Aginagan. Igandean, abenduaren 23an 18:00etan Sekañatik behera etorriko da Olentzero. “Urte osoan zehar mendian gogor lanean ibili eta gero, menditik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietako abenduaren 24ko kantu eskea prestatzeko entsegu saioa 19:00etan Kaxkapen

By on 2018-12-20 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Gabon kantuez blaituko gaituzte hurrengo egunotan, Aginagan, Usurbilen, Santuenean edota Zubietan. Ikastetxeetako hezitzaile eta ikasleek abenduaren 21ean, eta hilaren 24an, Mari Domingini eta Olentzerori ongi etorria egiteko ere hainbat hitzordu finkatu dituzte herri eragileek. Tartean Zubietan. 16:00etan Artzabaleta baserritik abiatuko duten kantu eskea antolatu du Zubietako Eskolako Guraso Elkarteak. Itzulia prestatzeko entsegu saioa deitu dute […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.