Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aisia

Txango, bazkari eta proiekzioak Andatza M.K.T.-ren eskutik, ate joka dugun Mendi Aste honetan

By on 2017-11-21 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Ostegunetik larunbatera ospatuko duten Mendi Astera begira dira jada Andatza M.K.T.-ko kideak. Usurbil-Zarautz irteera, bazkaria eta zenbait proiekzio antolatu dituzte Sutegin. Adi, Sutegiko ekitaldiak hasi aurretik hurrengo urterako federatu txartela berritzeko aukera egongo baita. Mendi Asteko hitzorduak Azaroak 23, osteguna 19:30 “K2. Zerua ukitzen” dokumentala Sutegiko auditorioan. Sarrera doan. “2015eko Bilbao Mendifilm Festibalean aurkeztutakoa eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo “Negu” taldea, Buruntzaldeko Euskararen Ginkanaren finalerako sailkatua

By on 2017-11-21 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Euskararekin eta euskaraz gogotik jolastu dute asteotan Buruntzaldeko udaletako euskara batzordeek eta Kutxa Ekoguneak estreinakoz antolatu duten Buruntzaldeko Euskararen Ginkanako 31 talde parte hartzaileek. Eskualde mailan, Usurbilek izan du ordezkaritza zabalena 9 talderekin. Lehen fasean egin behar zituzten lau probak amaituta, puntuazio altuena jaso duten lau taldeen artean sailkatu da usurbildar talde bat, “Negu” izeneko […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Borobilean” ikuskizun berriarekin itzuliko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots abenduaren 2an Oiardo Kiroldegira

By on 2017-11-20 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ohi baino goizago datoz aurten, abenduaren 2an, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, “Borobilean” labetik atera berria duten ikuskizunarekin, Argiaren eskutik. Bi saio eskainiko dituzte hurrengo asteko larunabatean, Oiardo Kiroldegian; 16:00etan eta 18:30etan. Sarrerak aurrez eskuratu ahalko dituzue Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan. Euskararen Eguna “Borobilean” ikuskizun berria Euskararen Egunaren bezperarako iragarri dute Argiaren Usurbilgo lagunek. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Koadrila handia abiatu da Haimar Zubeldiarekin Andatzara bizikleta gainean

By on 2017-11-18 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Usurbilgo herriak larunbat honetan Haimar Zubeldiari egingo dion omenaldi eguna ezinhobeto abiatu dute. Goizeko 08:30etarako frontoian zuen jarria hitzordua antolakuntzak. Haimar Zubeldiarekin Andatzara bizikleta gainean joateko deialdia egina zegoen eta begira txangorako zer nolako koadrila osatu duten. Primerako giroa zuten gainera biderako. Bi ordu eta erdi inguruko txangoa osatuko dute. Partaideek bi ibilbide izango dituzte […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gazte Egunak Kaxkoa dantza batean jarri du

By on 2017-11-18 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Eonian elektrotxarangakoei esker afalaurreko giroa gogotik bizitu du orduotan ospatzen dabiltzan Gazte Egunak herri erdigunean. Euskal abesti ezagunak erritmo dantzagarrietan, eskaintza ezin erakargarriagoa hitzordura bertaratu den gazte mordoa jauzika hasteko.  Gazte Eguneko partaideak herri afari baten bueltan bilduko dira larunbat gau honetan. Bertan indarberrituko dira, parranda luze gauari ekin aurretik. Kezka, Pavloven Zakurrak eta DJ X2R […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haimar Zubeldia, herri omenaldi handiaren atarian: “Errekonozimendu handia da”

By on 2017-11-17 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Haimar Zubeldia, herri omenaldi handiaren atarian: “Errekonozimendu handia da”

Hamaika bizipen, hamarnaka itzuli handi, saiakera itzela eta bidean izerdi ugari utzi ostean, abiapuntura itzuliko da larunbatean. Txirrindulari gisa hazi eta hezten ikusi zuen sorterrira. Herriak goratuko duen podiumera igo eta merezitako errekonozimendua jasoko du Haimar Zubeldiak hilaren 18an. Hedabide hau berarekin bildu da bezperatan. Zer moduz, udan erretiroa hartu eta gero, bizimodu berrira egokitzen? […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gazteriaren kezkei buruzko mahai-ingurua gaur, Gazte Eguna abiatzeko

By on 2017-11-17 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Badator 2017ko Usurbilgo Gazte Eguna. Mahai-ingurua, elektrotxaranga, kontzertuak eta afaria iragarri dituzte azaroaren 17ko asteburu honetarako. Hasteko, gazteriaren kezken inguruko mahai-ingurua ostiral gau honetan Sutegin. Adi bestalde, afaritarako txartelak salgai baitituzte jada Aitzagan: USURBILGO GAZTE EGUNA Azaroak 17, ostirala 22:30 Mahai-ingurua Sutegin: Usurbilgo gazteen kezken inguruko mahai-ingurua Sutegin. Azaroak 18, larunbata 19:00 Eonian Elektrotxaranga. 21:30 Afaria. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eskubaloia eta futbola, asteburuko kirol agendan

By on 2017-11-17 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Eskubaloia eta futbola, asteburuko kirol agendan

Eskubaloi eta futbol neurketak iragarri dituzte astebururako, Oiardo Kiroldegian eta Haranen hurrenez hurren. Honatx partiduen ordutegiak: Eskubaloia Kiroldegian Azaroak 18, larunbata 11:00 Infantil neskak, Gipuzkoa: Udarregi A-Egia 15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zarautz 17:15 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zarautz 19:00 Senior mutilak, 1. nazionala: Usurbil K.E.-Dominicos Futbola Haranen Azaroak 18, larunbata 09:30-11:30 Benjaminak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.