Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aisia

Udarregi Ikastolaren 50. urtemugako argazki bilduma historikoa ikusgai Sutegin

By on 2018-03-20 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Udarregi Ikastolaren 50. urtemugako argazki bilduma historikoa ikusgai Sutegin

Orain noiznahi eta nahi adina argazki ateratzen ditugun garai honetan, askoz errazagoa zaigu une bat erretratatu eta argazki hori zabaltzea. Garai batean ordea, lan askoz neketsuagoa zen. Kamera zaharrekin ezin nahi adina argazki atera, errebelatu egin behar… Lehen ez zen orain adina argazkilaririk. Eta argazki gutxiago egiten ziren noski. Nabarmentzekoa da horregatik, 50 urte betetzear […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jai Batzordea gaur bilduko da berriz, 18:00etan Potxoenean

By on 2018-03-20 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Jai Batzordea gaur bilduko da berriz, 18:00etan Potxoenean

Datozen Usurbilgo jaiak antolatzen segitzeko hirugarren bilera deitu dute gaurko, martxoak 20, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean.  Gogoan izan, bost jai egun izango ditugu aurtengoan; ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira Usurbilgo jaiak. Hala erabaki zuen hilabete hasieran Jai Batzordeak Potxoenean egin zuen lehen bileran. Ekaineko azken ostegunean hasi eta uztaileko lehen astelehenean amaituko dira honenbestez festak; […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jubilatu Astean sartu gara

By on 2018-03-19 in Aisia, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Jubilatu Astean sartu gara

Gure Pakea Elkarteak antolatuta, Jubilatu Astea abiatuko dute gaur, diru aurrezkien inguruko ekitaldi batekin Artzabalen. Astelehen honetatik aurrera, antzerki, kantu, irteera, bazkari eta osagai gehiago izango ditu, igandera arte luzatuko den Jubilatu Astean: JUBILATU ASTEA Martxoak 19, astelehena 16:00 Hitzaldia Artzabalgo areto nagusian: “Diru aurrezkiak nola kudeatu”. Hizlaria: Rural Kutxako ordezkari bat. Martxoak 20, astelehena […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zaparra taldearen disko aurkezpena 22:30etan Aitzagan

By on 2018-03-16 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Zaparra taldeak estreinako diskoa aurkeztuko du ostiral gau honetan (martxoak 16) gaueko 22:30etan Aitzagan eskainiko duen kontzertuan. Ondoren, diska eta kamiseten zozketa iragarri dute. Martxoaren 24rako Aginagako Eliza Zaharrean antolatu den kontzertu gaua girotzeko baliatuko da. Martxoaren 24an, 23:30etan hasita, Odolaren Mintzoa, NAO eta DJ Seymar Aginagan. Musika gau horretarako sarrerak 5 eurotan Aitzagan izango […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskorleans taldeak afalaurreko poteoa girotuko du gaur, Soinurbil ekimenaren baitan

By on 2018-03-16 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Soinurbil Musika Astearen hamalaugarren edizioa azken txanpan da jada. Astebururako bi hitzordu iragarri dituzte; ostiral honetarako, afalaurreko poteoa girotuko duen kalejira, Euskorleans taldearekin. Igandean Getariako musika bandako kideak datoz: 14. SOINURBIL MUSIKA ASTEA Martxoak 16, ostirala 19:30 Euskorleans taldearen kalejira.   Zehaztasunak: Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pausoka Elkartearen aldeko azoka solidarioa gaur frontoian

By on 2018-03-16 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Pausoka Elkartearen aldeko azoka solidarioa gaur frontoian

Solidarioa izateak duen garrantzia ikasten aritu dira azken aldian EKI proiektuaren baitan, Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak. Eta ikasitakoa inguruan, gizartean eragiteko baliatu dezaketela. Ikasitakoa praktikara eraman eta klase barruko lanketa plazara aterako dute, ostiralean, martxoaren 16an. Pausoka Elkartearen aldeko azoka solidarioa antolatu dute frontoian. Zer berezitasun izango ditu azoka solidarioak? LH 6-ko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietarren arteko Joko Garbiko finala, eskubaloia eta futbola, asteburuko kirol agendan

By on 2018-03-16 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Zubietarren arteko Joko Garbiko finala, eskubaloia eta futbola, asteburuko kirol agendan

Asteburuko kirol agendan nabarmentzekoen artean, Haranen jokatuko diren futbol neurketekin eta Oiardo Kiroldegian iragarri dituzten eskubaloi partidekin batera, Zubietan ospatuko den Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen Joko Garbiko finala. Iaz bezala, aurten ere etxekoen artean jokatuko da finala, zubietarren artean. Eta Zubietan bertan.  JOKO GARBIKO GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO FINALA Eguna: martxoak 17, larunbata. Ordua: 18:00. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ikastaro ugari asteburuan

By on 2018-03-16 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin
Ikastaro ugari asteburuan

Zer ikasia izango da asteburuan. DYAk, Alkartasuna Kooperatibak eta Usurbilgo Udalak ikastaro bana antolatu dute egunotarako. Segidan dituzue xehetasunak. “Bihotz biriken suspertzea” DYA Gipuzkoak, larunbat honetarako, martxoaren 17rako “Bihotz biriken suspertzea” saioa antolatu du Munalurra 26an duen egoitzan, arratsaldez, 17:00-19:00 artean. “Ongizatea eta Osasuna sustatzearen alde egiten duen lanaren barruan, DYAko Irakaskuntza Eskolak jarduera berri […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.