Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aisia

Usurbilgo maskaradarako girotzen hasteko, Zuberoako Pagolakoa ikusteko irteera

By on 2019-01-22 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Usurbilgo maskaradarako girotzen hasteko, Zuberoako Pagolakoa ikusteko irteera

Urte hasieran iragarri bezala, Zuberoako maskaradaz gozatzeko aukera izango dugu ekainaren 16an, herritik mugitu gabe. Hego Euskal Herrian xiberotarrek eskainiko duten ikuskizun bakarra Usurbilen ikusi ahalko da. Maskaradak zer diren, hurbiletik ezagutu eta girotzen hasteko, Orbeldi Dantza Taldeak, maskaraden denboraldi betean den Xiberoara irteera antolatu du otsailaren 17an. Igande horretan Pagola herrian ospatuko dute apirilera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igandean “Dantza” ikusteko bi sarrera zozketatuko ditugu NOAUA!-ren bazkideon artean

By on 2019-01-22 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

“Dantza” ikusteko Usurbilgo estreinaldirarako bost egun baino ez dira falta. Telmo Esnalek zuzenduriko ikus-entzunezkoaren proiekziorako sarrera kopurua murrizten doa, mugi badaezpada agortu baino lehen. Emanaldia, igandean (urtarrilak 27) 19:00etan Sutegin.  Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldea filmean agertzen deneko unea galdu nahi ez baduzue, sarrerak 6 eurotan ditugu salgai NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan eta Lizardi liburu dendan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

“KalexarRock Jontxurekin!” jaialdiko bazkaritarako txartelak salgai

By on 2019-01-22 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
“KalexarRock Jontxurekin!” jaialdiko bazkaritarako txartelak salgai

5 urte bete ziren hilabete hasieran Jon Uribe “Jontxu” gure artetik joan zenetik, baina herria ez da Jontxutaz ahaztu. Ezta gutxiagorik ere. Aurkezpen handirik behar ez duen gaztea oroitzeko Kalezarko Jai Batzordeak egunpasa antolatu du otsailaren 2an. Herri kirolak goizez, bazkaria eguerdian Saizar Sagardotegian, eta kontzertuak Haraneko aparkalekuan. Hitzordura gonbidatuko dituzten talde zehatzen berri aurrerago […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal Herriko Mus Txapelketako saio bana Usurbilen eta Aginagan, datozen bi ostiraletan

By on 2019-01-22 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Abian da Euskal Herriko 11. Mus Txapelketa. Herriz herriko kanporaketa saioak jokatzen ari dira asteotan. Beste modu batera esanda, otsailaren 23an ospatuko diren herrialdeen finaletarako sailkapen probak dira jokoan daudenak. Gipuzkoako Zaldibia herrian ospatuko da. Hitzordu horri begira, bi saio iragarri dira gure inguruan; hitzordu bana datozen bi ostiraletan, Usurbilen eta Aginagan. Aginagakoa urtarrilaren 25ean jokatuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

600 partaide biltzeko bidean, igandeko Irisasi BTT “Hotzak Akabatzen” proba

By on 2019-01-22 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Gorantz segitzen du, igandean, urtarrilaren 27an ospatuko den Irisasi BTT  “Hotzak Akabatzen” probarako izen emate kopuruak. Arrakasta itzela izaten ari da deialdia. Astearte honetarako jada 563 lagunek baino gehiagok izena emana zuten. Usurbil, Donostialdea, Tolosaldea, Buruntzaldea, Oarsoaldea, Urola-Kostako lagunak bereziki. Bizkaia eta Nafarroa aldetik ere izen ematera animatu dira. Urtarrilaren 25era arte kirolprobak.com atarian bideratu ahalko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hurbilago Elkartea: “Esker oneko deiadar bat egiten dugu zure omenez, Xabier”

By on 2019-01-21 in Aisia, Ekonomia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Ostiralean zendu zen Xabier Iribar Amigorena eskertu eta omendu nahi izan du Hurbilago, Usurbilgo ostalarien eta merkatarien elkarteak. NOAUA!ra helarazitako mezuan aipatu dutenez, “herri ekimenean, elkartasun ekintzetan parte hartzen eta gure herria girotzen oroituko zaitugu beti. Esker oneko deiadar bat egiten dugu zure omenez, Xabier”. Astelehen honetan (urtarrilak 21) izan da usurbildarraren aldeko hileta-elizkizuna.  Iaz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Feroz Sarietan ikusi zen Aginaga eta “Oreina”, gaurtik Ipar Euskal Herriko zine aretoetan

By on 2019-01-21 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Astelehen honetatik, Ipar Euskal Herriko zine aretoetan ere ikusgai izango da, 2017ko udazkenean Aginagan, Usurbilen eta Zubietan grabatu zuten “Oreina”. Koldo Almandoz zuzendaria Baionan, Donibane Lohitzunen, Donapaleun, Hendaian, Maulen, Donibane Garazin edota Kanbon iragarri diren proiekzioetako aurkezpen eta solasaldietan parte hartzekoa da.  Gogoan izan bestalde, larunbat gauean estreinakoz, Espainiako zine informatzaileen elkarteak Bilbon, Bilbao Arena […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aginaga barrutik, igandeko ETB-ren “Herri Txiki, Infernu Handi” saioan

By on 2019-01-18 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Aginaga barrutik, igandeko ETB-ren “Herri Txiki, Infernu Handi” saioan

Iaz “Oreina” eta orain Euskal Telebistako “Herri Txiki, Infernu Handi” saioarekin, grabazio platoan bilakatu zen berriz Aginaga urte amaieran. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkezturiko saioa Aginagakoen hitz eta irudiak biltzen aritu zen. Pagadi ondorio argi batera heldu ze, abenduan NOAUA!ri eskaini zion ondoko elkarrizketa honetan nabarmendu duenez; “Aginaga potentzia bat da”. Heldu da grabatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.