Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbil Gure Esku Dago

Usurbil Gure Esku Dago

Hitz emandako bideoa

By on 2014-05-15 in

Hemen da, azkenean, ‘Gu ere han izango gara’ bideoa! Ikusi nahi?

Jarraitu Irakurtzen »

Adi hurrengo hitzorduei!

By on 2014-05-11 in
Adi hurrengo hitzorduei!

Hasteko, jakinarazi nahi dugu gaur zortzi, Sagardo Egunean, kaxkoan izango garela, metroak edo kamixetak erosi nahi dituztenentzat. Azken asteetan kamixetagatik hurbildutako asko joan dira esku hutsik neurri oso gutxi genituelako. Eta azkenean, berriak jaso ditugu: neurri berriak eta kolore berriekin! Hurbildu zaitez guregana igandean, 11:00etatik 14:00etara artean! Dakizuenez, hilabete baino gutxiago gelditzen da dagoeneko ekainaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Giza katerako entrenatu nahi?

By on 2014-05-07 in
Giza katerako entrenatu nahi?

Albiste freskoekin gatoz! Hilabete eskas geratzen da dagoeneko giza katerako eta ekainaren 8ra itxaron beharrean, lehenengo proba larunbat honetan, hilak 10, egingo dugu Donostian! Antiguako tuneletik, Bilbo plazatik eta Saguesetik hiru giza kate abiatuko dira, guztiak 12:30ean, eta Bulebarrean elkartuko dira. Usurbilgo Gure Esku Dagoko kideok han izango gara, eta bertan parte hartu nahi duen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hurrengo mahaia, maiatzaren 4 igandean

By on 2014-04-30 in

400 Baietz! erronka osatu genuenetik isil antzera ibili gara Usurbilgo Gure Esku Dagoko taldea, baina ez pentsa lokartuta gaudenik! Orduek, egunek, azkar egiten dute aurrera, eta gero eta gutxiago falta da ekainaren 8rako, eta gu ere martxan gaude! Igande eguerdian kaxkoan izango garela jakinarazteko doa mezu hau; 12:00etatik aurrera jarriko dugu mahaia. Metroak erosteko, edozein […]

Jarraitu Irakurtzen »

400 esan al genuen? Baietz 500!

By on 2014-04-07 in
400 esan al genuen? Baietz 500!

Ekainak 8a gerturatzen ari da, eta ai! Bakoitzak bere erara kudeatzen ditu nerbioak, baina gero eta gutxiago gelditzen da egun handirako! Handia, bai, handia, jada bete baitugu hasierako erronka: igandean saldu genuen 400.metroa! Eta ez, ez gara hor geratuko! Erronka berria jarri diogu gure buruari: baietz 500 lagun elkartu Usurbilen!ala sinistuta gaude! Besteak beste, hasieran jarritako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eskerrik asko guztioi

By on 2014-03-24 in
Eskerrik asko guztioi

Usurbilgo Gure Esku Dago taldetik eskerrak eman beharrean gaude jende askori, eta horretarako baliatu nahi ditugu lerrook. Mila esker Gure Esku Dago Eguna hain borobila izaten lagundu zeniguten guztiei: Batukada feministari, Usurbilgo eta Akerra gaztetxeei, afari goxoa egin zuten Aldapa, Ximio eta Romani eta sukaldaritza eskolako irakasle eta ikasleei, afaria ematen lagundutakoei eta afalostea girotu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.