Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbil Gure Esku Dago

Usurbil Gure Esku Dago

Azaroak 8, mosaiko erraldoia Zurriolan! [AZALPENAK]

By on 2014-10-18 in

ZER EGIN NAHI DUGU?Azaroaren 8an mosaiko erraldoi bat egin nahi dugu Donostiako Zurriola hondartzan. Erronka ere jarri diogu geure buruari: 5.000 pertsona batu nahi ditugu! MOSAIKO ERRALDOIA… ZERTARAKO?Kataluniako galdeketaren bezperatan eta Eskoziako erreferenduma pasata, gu ere erabakitzeko eskubidea noizbait egikaritzeko lanean ari garela adierazteko. Aurtengo ikasturtean egiteko ditugun lanei elkarrekin ekiteko. Berriz ere, Fikoban zabaldu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Galarreta, erabakitzeko eskubidearen elkargune

By on 2014-06-02 in

Igandean, ekainak 1, dakizuenez, Donostialdeko Gure Esku Dago Eguna ospatu genuen Galarretan! Zuetako askok ezin izango zenuten hara joan, Usurbilen ekainaren lehen igandean beti ospatzen baita ikastolaren eguna! Edozer dela ere joan ezin izan zutenentzako, Nens del Vendrell taldeko lagunek egindako bi giza gaztelu ekarri ditugu hona, bideo bakar batean. Ea gustuko duzuen!  

Jarraitu Irakurtzen »

Ekainaren 8rako oharrak

By on 2014-06-02 in
Ekainaren 8rako oharrak

Iritsi da aste handia! Gutxi, oso gutxi, gelditzen da elkarri eskua eman eta erabakitzeko eskubidea izan nahi dugula aldarrikatuko dugun ordua. Dena den, azken orduko ohar batzuen berri eman nahi dizuegu. Dakizuenez, giza katea Uharte-Arakilen osatuko dugu usurbildarrok. Goizekoari begira, kotxez zoaztenentzako ohar garrantzitsua daukagu: eman ezazue kartel bat kotxearen aurrealdean 90 zenbakiarekin, hau da, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Asteburuko hitzorduak

By on 2014-05-28 in
Asteburuko hitzorduak

Lau hilabete eskas izango dira lehenengoz mahai informatiboa jarri genuenetik, eta jada azkenekoen berri ematera gatoz! Asteburu honetan jarriko dugu azken aldiz, eta beti bezala, metroa edo kamisetak erosteko aukera izango da. Autobusean ere izena emateko epea abian da, gogoratu! Zubietako Barazarren, Aitzagan, Lizardin, Bordatxon eta mahaian bertan dituzue izen emateko orriak (bi zerrenda aurkituko […]

Jarraitu Irakurtzen »

M23: Giza katea Usurbilen

By on 2014-05-25 in

Tarte batean bederen, su eten txikia eman zuen eguraldiak eta ekainaren 8rako bilera informatiboaz gain, giza katea osatu genuen kaxkoan, musikarekin, giro ederrean! Noauako lagunek bi bideotan jaso zuten, eta hemen dituzue ikusgai!

Jarraitu Irakurtzen »

#GureEskuBidea spota sarean

By on 2014-05-25 in

Astebetean Euskal Herriko hamaika txokotan grabaketak egin ostean, sarean da dagoeneko #GureEskuBidea espota! Ekainaren 8ko giza katerako gonbita: bidea GURE ESKU dagoelako, gu garelako BIDEA, gurea delako ESKUBIDEA.

Jarraitu Irakurtzen »

Eskualdeko festa Galarretan

By on 2014-05-21 in
Eskualdeko festa Galarretan

 Beste deialdi baten berri eman behar dizuegu oraingoan. Ekainaren 1ean Gure Esku  Dagoren gure eskualdeko festa egingo dugu Galarretan, 11:00etan hasi eta 13:30 arte.  Denetik izango da bertan: bertsolariak, dantzariak, trikitilariak, haurren txokoa,  erremontistak… Eta, horrez gain, Kataluniatik etorritako Nens del Vendrell taldeko  120 castellersek bertan hain ohikoa den giza gaztelua egingo dute! Ikusgarria izango […]

Jarraitu Irakurtzen »

M23, ostirala: hitzordua dugu!

By on 2014-05-21 in
M23, ostirala: hitzordua dugu!

Ziur aski, dagoeneko irakurria izango duzue, bai Noauan, edo bai komunitate honetan, bilera garrantzitsua dugula ostiral honetan. Aldaketa txiki bat egon da, ordea: ez da Sutegin izango, baina bai inguruan, Mikel Laboa plazan bertan, 19:00etan. Bilera garrantzitsua da, ekainaren 8an Uharte-Arakilera joateko plana aurkeztuko baitizuegu. Horrez gain, eta ekainaren 1era bitartean, autobusez joateko izena emateko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.