Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbil Gure Esku Dago

Usurbil Gure Esku Dago

MAIATZAK 9: EHUNTZE EGUNA USURBILEN

By on 2015-04-27 in
MAIATZAK 9: EHUNTZE EGUNA USURBILEN

Ekainaren 21eko ekintza masiboa geroz eta gertuago dagoen honetan, Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan Erabakitzeko Eskubidearen alde josten ari garen sarea azaleratzeko ordua iritsi da. Horretan aritu dira aurreko asteburuan hainbat tokitan antolatutako Joste Egunetan, orain arteko lana azaleratuta, ekainak 21erako indarra hartzeko asmoz. Helburu berdinarekin antolatu dugu Usurbilgo Ehuntze Eguna, maiatzaren 9an Mikel […]

Jarraitu Irakurtzen »

GURE ESKU DAGO, MOTORRAK BEROTZEN HASTEKO ORDUA

By on 2015-04-23 in

Gure Esku Dago dinamika gizartea saretzeko jaio zen, lehen harresiak zeuden tokian zubiak eraiki eta guztion artean gure herriaren etorkizuna ehuntzeko helburuarekin. Iazko ekainaren 8an eskuz-esku lotu genituen Durango eta Iruñea eta ondoren etorri zen Zurriolako mosaiko erraldoia. Aurtengo ekitaldi nagusia Ekainak 21ean burutuko da, herrialde bakoitzeko hiriburuan, guri Donostiara hurbiltzea tokatuko zaigularik. Azken hilabeteotan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Martxoak 27, ostirala: hitzaldia eta mahai ibiltaria

By on 2015-03-23 in
Martxoak 27, ostirala: hitzaldia eta mahai ibiltaria

Kaixo lagun! Ostiral honetan ,Martxoak 27, hitzaldia antolatu dugu Sutegi-n arratsaldeko 19:00etan. Bertan Erabakitzeko Eskubidea eta Gure Esku Dago ekimena izango ditugu hizpide; zer egoeratan gaude gaur egun? zein dira gure ahuldade eta puntu indartsuak? zer egin hemendik aurrera? Hizlari izango ditugu Zelai Nikolas bizkaitarra eta Gaizka Aranguren nafarra. Moderatzaile lanetan berriz, Pello Zubiria. Oso […]

Jarraitu Irakurtzen »

ERRIFA: zenbaki sarituak

By on 2015-03-23 in

Ausazko konbinazio txartelen zozketaren emaitza honakoa izan da: Lehenengo saria (Eskoziara bidaia): 2216 Bigarren saria (Kataluniara bidaia): 10724 Hirugarren saria (Goierriko -Gipuzkoa- landetxe batean egonaldia): 16685 Zenbaki hori duen txartela baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: karmele@gureeskudago.eus helbidean. Gogoratu saria eskatzeko epea apirilaren 30ean amaitzen dela.

Jarraitu Irakurtzen »

Otsailak 27, 2015eko ekintzen aurkezpena Potxoenean

By on 2015-02-25 in
Otsailak 27, 2015eko ekintzen aurkezpena Potxoenean

Kaixo lagun! Mezu honen bidez otsailaren 27an arratsaldeko 19:00tan Potxoenean egingo dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan Gure Esku Dago ekimenak 2015. urterako duen erronka nagusia eta urtean zehar egingo ditugun ekintzak aurkeztuko ditugu. Harro gaude Usurbildarrok erabakitzeko eskubidearen aldeko ekintzetan orain arte erakutsitako grina eta gogoarekin. Oraingo honetan, beste behin ere, zure laguntza beharko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urtarrilak 16: JOSTUNAK dokumentalaren emanaldia

By on 2015-01-12 in

Kaixo lagun! Mezu honen bidez Urtarrilak 16an arratsaldeko 19:00tan Sutegin egingo dugun “Jostunak” dokumentalaren emanaldira gonbidatu nahi zaitugu. Dokumental honek Gure Esku Dago ekimenaren sorrera eta garapena ditu ardatz, ekainaren 8ko giza katea barne, eta Euskal Herriko kolore desberdinetako pertsona esanguratsuen bitartez, erabakitzeko eskubidearen korapilo nagusien inguruko hausnarketa dakar. Herritarron borondateak jositako istorio bat kontatzen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mosaiko Erraldoia: AZKEN AZALPENAK

By on 2014-11-06 in
Mosaiko Erraldoia: AZKEN AZALPENAK

Kaixo lagun! Zinez hunkituta gaude; iadanik 195 usurbildarrek eman dugu izena larunbat honetan Zurriolan egingo den Mosaiko Erraldoirako! Oraindik izena eman ez baduzu, ostiral arte izango duzu aukera Lizardi liburudendan eta baita ostiralean (Azaroak 7) 19:00-21:00 bitartean kaxkoan jarriko dugun mahai ibiltarian ere. Hortaz gain, egunean bertan ere eman ahalko da izena Zurriolan bertan, hortarako […]

Jarraitu Irakurtzen »

[BIDEOA] Azaroak 8an mosaiko erraldoia! Kataluniarekiko elkartasuna!

By on 2014-10-29 in

 Eskoziarrek ERABAKI dute beraien etorkizuna eta katalanek ere BOZKATU nahi dute. Baina EZ diete utzi nahi.Zer egin dezakegu aginarrok, zubietarrok, usurbildarrok… euskaldunok, horren aurrean? Azaroak 8an, MOSAIKO ERRALDOIA Donostiako Zurriola hondartzan!Kataluniarekiko ELKARTASUNA!! DEMOKRAZIAren defentsa!!Izen emateko mahaia kaxkoan:– Urriak 31, ostirala, 19:00-21:00 bitartean.– Azaroak 1, larunbata, 12:00-14:00 bitartean.– Azaroak 2, igandea, 12:00-14:00 bitartean. Gainontzeko egunetan apuntatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.