Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbil Gure Esku Dago

Usurbil Gure Esku Dago

400 herritar frontoian, Maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

By on 2017-02-08 in
400 herritar frontoian, Maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

Abenduan sortu zen Usurbilgo HERRITZARTU plataforma, erabakitzeko eskubidearen aldeko olatura batu eta  maiatzare 7an Usurbilen Herri Galdeketa antolatzeko helburuarekin. Orain arte ekimen honen aldeko babesa biltzen aritu gara, 600 herritar baino gehiagoren sinadura eta herriko 29 eragile ezberdinen(alderdi politikoak, eragile kulturalak, komertzio elkartea, kirol taldeak, elkarte gastronomikoak, auzoetako jai batzordeak, guraso elkarteak, etab.)  atxikimendua jaso […]

Jarraitu Irakurtzen »

OTSAILAK 5: Argazki Erraldoia maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

By on 2017-01-31 in
OTSAILAK 5: Argazki Erraldoia maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 550 sinaduratik gora bildu ditugu dagoeneko eta herriko hainbat eragileren babesa ere ari da jasotzen herri galdeketa: Gazte Asanblada, AEK, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Kantu Taldea, Aginagako Guraso Elkartea, Baxurde Txiki Taldea, Ernai, Atxegaldeko Jai Batzordea, Sanestebango Jai Batzordea, Aitzaga Kultur Elkartea, Peña Pagola, Andazpe Elkartea, Sortu, EHBildu, Herriko Musika Taldeak, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Herri Galdeketaren alde, 500 sinadura dagoeneko!!

By on 2017-01-23 in
Herri Galdeketaren alde, 500 sinadura dagoeneko!!

Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 500 sinadura bildu ditugu iada, baina atxikimendu kanpainak aurrera darrai. Herri Galdeketari atxikimendua emateko, bidali selfie bat 634 44 55 12 zenbakira edota hurbildu zaitez frontoi inguruan jarri ohi dugun sinadura mahaira, urtarrilak 29an (eguerdian) nahiz otsailak 4an (arratsaldean). Banakako herritarren sinadurak biltzeaz gain, herriko eragile ezberdinekin biltzen hasi gara eta asko […]

Jarraitu Irakurtzen »

2017: HERRI GALDEKETA USURBILEN?

By on 2016-11-21 in
2017: HERRI GALDEKETA USURBILEN?

Erabakitzeko Eskubidearen aldeko olatu indartsu bat sortzen ari da Euskal Herrian eta dagoeneko luzea da 2017an herri galdeketa antolatzeko asmoa azaldu duten herrien zerrenda; Sopela, Elorrio, Goizueta, Lekunberri, Oiartzun, Hernani, Lasarte-Oria, Zarautz, Orio… Azken urte hauetako ibilbidearen ondoren, olatu indartsu horretara batu eta Usurbilen ere Herri Galdeketa egiteko garaia iritsi dela uste dugu Gure Esku Dago taldeko kideok. […]

Jarraitu Irakurtzen »

MARTXOAK 11, Argitu Erabakia. Lortu zure kriseilua!!

By on 2016-03-03 in
MARTXOAK 11, Argitu Erabakia. Lortu zure kriseilua!!

​Kaixo lagun, Martxoak 11ean, ostirala, ilunabarrean elkartuta, desio bana eskatu eta kriseiluak zerura jaurtitzeko deia luzatzen dizuegu herritarroi. Puntuz puntu, kriseiluz kriseilu, argiz bete nahi dugu zerua, ezberdinen artean eta elkarlanean, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean. KRISEILUAK ESKURATZEKO: Gure Esku Dagoren mahaia: Martxoak 4, ostirala, 19:00tatik aurrera Sutegi inguruan. Lizardi liburudendan. Saldu gabeko kriseilurik geratzen bada, egunean […]

Jarraitu Irakurtzen »

BORONDATEEN KRISEILUAK ekimena, ATZERATUA

By on 2015-12-28 in
BORONDATEEN KRISEILUAK ekimena, ATZERATUA

Kaixo lagun, Mezu honen bidez Abenduaren 31an ospatzekoa genuen kriseiluen ekimena atzeratzeko erabakia jakinarazi nahi dizugu. Azken egun hauetan ekimena ez gauzatzeko gomendioa iritxi zaigu suhiltzaile nahiz instituzio ezberdinen partetik eta gomendio hauei kasu egitea iruditu zaigu egokiena. Izan ere, egun hauetan bizi dugun eguraldi lehorra ezagututa, antolatutako ekimena aurrera eramateak segurtasun arazo ugari sortu […]

Jarraitu Irakurtzen »

ALDARRIKAPENETIK GAUZATZERA, ERABAKIAREN AROAN SARTZERA GOAZ.

By on 2015-12-09 in

2013ko Ekainean sortu zen Gure Esku Dago ekimen herritarra, erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida lokatzetatik atera eta gizarteratzeko asmoarekin. Oinarrizko hiru printzipio lematzat hartuta (Herri bat gara. Erabakitzeko eskubidea dugu. Herritarron garaia da.), ilusioz eta era positibo batean aritu gara lanean, berandu baino lehen, erabakitzeko eskubidea herritar guztion topalekua bihurtzeko helburuarekin. Azken bi urte hauetan ekitaldi […]

Jarraitu Irakurtzen »

EKAINAK 21: sarrera erosteko azken aukerak eta azken oharrak.

By on 2015-06-19 in
EKAINAK 21: sarrera erosteko azken aukerak eta azken oharrak.

Kaixo lagun! Dagoeneko gainean dugu ekainaren 21a eta egunaren inguruko xehetasun gehiagoren berri dugu. Egunean zehar egongo den giroaz gain (kale animazioa, musika, taloak, edariak, haurrentzako gunea, etab.) ekitaldi nagusian parte hartuko duten aurkezle eta musika taldeen berri ere izan dugu . Bestalde antolakuntzatik ohar garrantzitsu bat eman digute: saiatu garraio publikoa erabiltzen. Autobus eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.