Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Sutegi Udal Liburutegia

Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia.
Tlf.: 943360692.
Whatsapp: 688625477
Irazu kalea 14, 20170 USURBIL

III. Gaztelerazko literatura-topaketa: EL JUEGO DE LAS SILLAS

By on 2015-05-14 in
III. Gaztelerazko literatura-topaketa: EL JUEGO DE LAS SILLAS

Maiatzaren 27an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7etan, III. Gaztelerazko literatura-topaketa. Uxue Alberdiren El juego de las sillas liburuaren inguruan jardungo dugu, eta gidaria, oraingo honetan ere, Ana Merino “usurbildarra” izango da. Parte hartzeko interesa duen edonorentzat, liburuak eskuragarri daude Liburutegian. Anima zaitez, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!

Jarraitu Irakurtzen »

Liburuaren hamabostaldia (eta II), Sutegi Udal Liburutegian: Maiatza

By on 2015-04-30 in
Liburuaren hamabostaldia (eta II), Sutegi Udal Liburutegian: Maiatza

Aipatu genizuen bezala, Liburuaren inguruko ospakizunek jarraipena izango dute maiatzean ere Usurbilgo Sutegi Liburutegian. Ikus jarraian egitaraua: 3. Maiatzaren 13an, asteazkenarekin, arratsaldeko 6etan, Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren eskutik, Haur poesia, zer da hori? hitzaldi-tailer praktiko eta dinamikoa. Saioa 0-7 urte bitarteko haurren guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago. 4. Maiatzaren 27an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7etan, III. Gaztelerako literatura […]

Jarraitu Irakurtzen »

V. Euskarazko literatura topaketa: ALKASOROKO BENTA

By on 2015-04-21 in
V. Euskarazko literatura topaketa: ALKASOROKO BENTA

Euskarazko beste irakurketa-topaketa bat prestatu dugu Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian. Gidaria, oraingo honetan ere, Pako Aristi izango da, eta komentatuko dugun liburua Mikel Tabernaren Alkasoroko benta. Eleberri honen aleak oraindik ere eskuragarri daude Liburutegian. Saioa, Apirilaren 24an, ostiralarekin, arratsaldeko 19,00etan, Liburutegian bertan izango da. Anima zaitez parte hartzera, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!

Jarraitu Irakurtzen »

Txan fantasma Sutegin, argi mozketa eta guzti!

By on 2015-04-19 in
Txan fantasma Sutegin, argi mozketa eta guzti!

Hala da, bai! Apirilaren 16an, Mariasun Landaren ipuinetik salto egin zuten Usurbilgo Sutegi aretora Karmentxu umezurtzak eta bere ametsezko lagun Txan fantasmak, txotxongilo bihurturik. Bertan, biak izeba Edurne eta Don Felipe medikuarengandik ihesi ikusi ahal izan genituen, festa giroan murgilduta, lagun giro ederrean. Baita ere, nola Edurnek eta Felipek aurkitu zituzten, eta Karmentxu berriro Arraroen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Liburuaren Hamabostaldia (I), Sutegi Udal Liburutegian: Apirila

By on 2015-04-01 in
Liburuaren Hamabostaldia (I), Sutegi Udal Liburutegian: Apirila

Gogoratzen?: Apirilaren 2an, Haur eta Gazte Liburuaren Eguna; Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna. Arrazoi ezin hobeak, Liburua aitzakia hartuta, Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian zenbait ekitaldi prestatzeko. Begira, begira lehenengo sorta! 1. Apirilaren 16an (ostegunarekin), arratsaldeko 6etan, Sutegi aretoan, Pantzart Teatrok eta Bihar Taldeak, txotxongilo bidez Mariasun Landaren Txan Fantasma lan entzutetsua aurkeztuko digute; saioa 5-9 urteko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Artzeren lanaren berrargitarapena jada Liburutegian!

By on 2015-03-30 in
Artzeren lanaren berrargitarapena jada Liburutegian!

“Ediciones 3e-k berrargitaratu ditu euskal poesia garaikidean oinarrizkoak diren bi liburu: Laino guzien azpitik… Eta sasi guztien gainetik…, Joxan Artzeren poemez eta Jose Luis Zumetaren irudiez osatuak. Joxan Artzek orraztu egin du liburuen edizio berria (…)” Iturria: http://uberan.org/?kaia/category/berria/item/joxan-artzeren-bi-liburu-berrargitaratu-dituzte

Jarraitu Irakurtzen »

Euskarazko literatura topaketa: ALKASOROKO BENTA

By on 2015-03-10 in
Euskarazko literatura topaketa: ALKASOROKO BENTA

Irakurle lagun, Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian, euskarazko irakurketa-topaketa berri bat prestatzen ari gara. Gidaria, oraingo honetan ere, Pako Aristi izango da, eta komentatuko dugun liburua, Mikel Tabernaren Alkasoroko benta. Liburuaren ale ezberdinak jada Liburutegian daude eskuragarri; izan ere, liburua aldez aurretik irakurriz gero, etekin handiagoa aterako baitiogu topaketari. Saioa Apirilaren 24an, ostiralarekin, arratsaldeko 19,00etan izango da. Parte hartzera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Emakumearen egunaren inguruan, Matraka taldea eta Sutegi Udal Liburutegia elkarlanean: Martxoko egutegia

By on 2015-02-21 in
Emakumearen egunaren inguruan, Matraka taldea eta Sutegi Udal Liburutegia elkarlanean: Martxoko egutegia

Martxoak 1, IGANDEA: Lilatoia Donostian,  “Usurbilgo emakumeok batera egin dezagun lilatoia!” Martxoak 5, OSTEGUNA: Bertsoafaria, 20:30etan, Artzabalen. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal.  Gai jartzailea: Ane Labaka. Tikeak 15€-tan salgai: Artzabalen, Txiribogan eta Irratin. Martxoak 6, OSTIRALA:Tailer-hitzaldia, 19:00-20:, Sutegi Liburutegian. Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazleak, “Bizenta Mogel (1782-1854): XIX.mendeko andre  argi baten ikurrak” izango du  mintzagai. Hitzaldi-tailer honetan, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.