Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Sutegi Udal Liburutegia

Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia.
Tlf.: 943360692.
Whatsapp: 688625477
Irazu kalea 14, 20170 USURBIL

Liburuak eta Liburuzainak literaturan eta zineman

By on 2015-10-24 in
Liburuak eta Liburuzainak literaturan eta zineman

Urriaren 24an, LIBURUTEGIAREN EGUNEAN, abian jarriko dugu Liburutegiak eta Liburuzainak (gora)aipatu, erakutsi, (erdi)gune…dituzten dokumentuen ERAKUSKETA. Hau, Azaroaren 7a bitarte luzatuko dugu, Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegiaren 10. urteurreneko ospakizunekin bat eginez. Oharra: aukera zabala izan arren,  Sutegi Liburutegian aurki ditzakegun dokumentuak jarri ditugu ikusgai soilik (hori bai, proposamen berriak onartzen dira!). Ikus jarraian gure eskaintza, eta klika, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zorionak (gure) Yolanda!

By on 2015-10-08 in
Zorionak (gure) Yolanda!

Gaur jakinarazi da, erabat usurbildartuta dugun Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak, Haur eta Gazte arloan Euskadi Literatura saria irabai duela, Bizenta Mogeli eskainitako Argiaren alaba liburuarengatik. Liburua eskuragarri duzue liburutegian!

Jarraitu Irakurtzen »

Liburutegiaren Egunaren aitzakian…

By on 2015-10-08 in
Liburutegiaren Egunaren aitzakian…

Urriak 24an, LIBURUTEGIEN EGUNA!: Liburutegiak (eta Liburuzainak) literaturan eta zinean Erakusketa abian jarriko dugu Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian (Azaroaren 7a arte iraungo du), eta egun seinalatu horretan Liburutegira gerturatzen direnentzat sorpresatxoren bat izango da. Zer ote? Urriak 28an, asteazkena, arratsaldeko 6etan, HH4ko haurrentzat, lehen ipuin kontaketa Sutegi Udal Liburutegian. Kontalari gonbidatua, Miriam Mendoza aparta izango […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jon Maiaren bidaia intimoa

By on 2015-09-24 in
Jon Maiaren bidaia intimoa

Irailak 16, asteazkena, arratsaldeko 7ak: Udazkeneko arratsalde beroa, kale giroa, eta 12 lagun, Jon Maiaren inguruan bilduta. Bere bizitza laburbildu zuen ordu batez: 1972an Urretxun jaioa Espainiako (e)migrante familia batean, umetan Zumaiara bizitzera joan zen eta euskal giroa ezagutu zuen bertan. Giro horretan integratu nahian, bere jatorriaz lotsatzen zen eta barne borroka latza bizi izan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jon Maiarekin solasean Sutegi Udal Liburutegian

By on 2015-09-10 in
Jon Maiarekin solasean Sutegi Udal Liburutegian

Usurbilgo Udaleko Berdintasun Sailak gonbidatuta, eta Usurbil, herri anitza! 2015 ekimenen baitan, Jon Maia bertsolari-idazle-zinegilea izango dugu Sutegi Udal Liburutegian datorren Irailaren 16an (asteazkena) , arrataldeko 7etan. Saioan zehar, migrazioaz, kultur aniztasunaz… jardungo du, eta migrazioaz diharduen Riomundo bere eleberria ere ahotan izango du. Jakizue, Riomundo liburuaren aleak, bai euskaraz, bai gazteleraz, eskuragarri dituzuela Liburutegian; baita ere, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Sutegi Udal Liburutegia: udan ere irekita!

By on 2015-06-30 in

Hala da, bai. Irakurgairen bat nahi duzula, oparrak antolatzeko ideiak hartu nahi dituzula, ikusentzunezkoren bat nahi duzula…guzti hori eta gehiago aurkituko duzu udan ere Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian; izan ere, zabalik izango baita Uztailean eta ia Abuztu osoan zehar, hori bai, ordutegian zenbait aldaketa tarteko. Irakurri arretaz ondorengo oharrak eta proposamenak: UDAKO ORDUTEGIA:Ekainaren 29tik Irailaren 4ra (biak barne) […]

Jarraitu Irakurtzen »

TRANSEXUALITATEA: ikusgai, ikasgai (Erakusketa Ekainaren 22tik 29ra, Sutegin)

By on 2015-06-18 in
TRANSEXUALITATEA: ikusgai, ikasgai (Erakusketa Ekainaren 22tik 29ra, Sutegin)

Ekainak 28an, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen (LGTB) kolektiboaren Askatasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Usurbilgo Berdintasun Saileko Sexu Aholkularitza Guneak eta Sutegi Udal Liburutegiak elkarlanean, Transexualitateari buruzko bi erakusketa osagarri antolatu dituzte: 1. Argazki eta dokumental erakusketa Sutegin. 2.Liburu eta pelikula erakusketa Sutegi Udal Liburutegian. Informazio guztia (eta gehiago: elkarteak, artikuluak…), gure Pinteresteko kontuan; ikusteko, klikatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Sutegi Udal Liburutegia: Udako ordutegia

By on 2015-06-10 in

Liburutegiak udako ordutegia Ekainaren 29an hasiko du (eta ez 22an, agendan datorren bezala), eta hau Irailaren 4a bitarte (bi egunak barne) luzatuko da. Udako ordutegia hauxe izango da: Astelehenetik Ostiralera 9:30etatik 14:00etara Larunbatetan Liburutegia itxita egongo da Ekainaren 19tik Irailaren 26a bitarte (bi egun hauetan ere ez da irekiko)

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.