Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Sutegi Udal Liburutegia

Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia.
Tlf.: 943360692.
Whatsapp: 688625477
Irazu kalea 14, 20170 USURBIL

Sutegi Udal Liburutegian ere, ZUMETA BERRIKUSTEN!

By on 2016-09-16 in
Sutegi Udal Liburutegian ere, ZUMETA BERRIKUSTEN!

Uztailaren 15etik Urriaren 16ra bitarte, Irungo Menchu Gal galerian ikusgai dago ZUMETA BERRIKUSTEN erakusketa, bere ibilbide artistikoari errepaso bat emateko aukera ezin hobea. Aitzakia ona,Sutegi Liburutegian ere bere lanari buruz bildu dugun dokumentu multzoa erakusgai jartzeko (bide batez,bihotzez eskerrak,Usoa,emari ederrarengatik):  J.L. ZUMETA SUTEGI UDAL LIBURUTEGIAN

Jarraitu Irakurtzen »

VIII Euskarazko literatura topaketa: Atertu arte itxaron

By on 2016-09-05 in
VIII Euskarazko literatura topaketa: Atertu arte itxaron

URRIAK 19an (asteazkena), arratsaldeko 7etan, Liburutegian bertan, VIII. Euskarazko literatura topaketa: KATIXA AGIRREren Atertu arte itxaron komentatuko dugu eta YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA izango dugu elkarrizketa honetan gidari. Liburuak jada eskuragarri daude Liburutegian solasaldian parte hartzeko interesa duen ororentzat. Anima zaitez!

Jarraitu Irakurtzen »

Hemen da FRESKAGARRIAK 2016!!!

By on 2016-07-14 in
Hemen da FRESKAGARRIAK 2016!!!

Jada eskuragarri dago Buruntzaldeko Liburutegietan 2016. urteko FRESKAGARRIAK gida, liburu eta ikusentzunezko gomendioez betea. Eta nola ez, bertan aholkatzen diren dokumentu guztiak aurki daitezke Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Usurbilgo Liburutegietan. Ikus jarraian, edo hobeto, aipatu Liburutegietan!!!  

Jarraitu Irakurtzen »

J.A. ARTZERREN UNIBERTSOA…LIBURUTEGIAN ERE IKUSGAI

By on 2016-06-08 in
J.A. ARTZERREN UNIBERTSOA…LIBURUTEGIAN ERE IKUSGAI

    Ekaina guztian zehar, Usurbilgo Potxoenea Kultur Etxean, Ikimilikiliklik: J.A. Artzeren unibertsoa deituriko ikusentzunezko-erakusketa ikusgai egongo da; honekin bat eginez, Sutegi Udal Liburutegiak Artzeren lan guztia (eta Artzeri buruzkoa ere) erakutsi nahi izan du.  Jarraian, eduki osoa:

Jarraitu Irakurtzen »

V GAZTELERAZKO LITERATURA-TOPAKETA, NADA LIBURUAZ

By on 2016-04-28 in
V GAZTELERAZKO LITERATURA-TOPAKETA, NADA LIBURUAZ

Ekainaren 1ean (asteazkena), arratsaldeko 7etan, V Gaztelerazko literatura-topaketa izango dugu Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian.  Janne Tellerren NADA liburuaren inguruan jardungo dugu, eta gidaria, oraingo honetan ere, Ana Merino “usurbildarra” izango da. Parte hartzeko interesa duen edonorentzat, liburuak eskuragarri daude Liburutegian. Anima zaitez, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!

Jarraitu Irakurtzen »

Gazteentzako eleberri sentimentalaren booma: Sutegi Udal Liburutegia eta Udarregi Ikastola elkarlanean

By on 2016-03-18 in
Gazteentzako eleberri sentimentalaren booma: Sutegi Udal Liburutegia eta Udarregi Ikastola elkarlanean

Gaur, gazteentzako eleberri sentimentalak duen indarraz jardun dugu Udarreki ikastolako DBH 3. eta 4.go neska mutilekin; Sutegi Udal Liburutegiak antolatuta, Skolastikako Josune Muñoz izan dugu hizlari eta lagun. Luzea da eleberri sentimentalaren historia: XVIII.  mendera jo behar dugu bere jatorria ezagutzeko. Ordutik ona, eleberri sentimentala ez ezik, eleberri erromantikoa ere ezagutu dugu. Hona hemen bakoitzaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

VII. Euskarazko literatura topaketa: ERRAIAK

By on 2016-03-16 in
VII. Euskarazko literatura topaketa: ERRAIAK

APIRILAK 27an (asteazkena), arratsaldeko 7etan, Liburutegian bertan, VII. Euskarazko literatura topaketa: DANELE SARRIUGARTEren ERRAIAK komentatuko dugu, eta idazlea bera gurekin izango da. Liburuak jada eskuragarri daude Liburutegian solasaldian parte hartzeko interesa duen ororentzat. Anima zaitez!

Jarraitu Irakurtzen »

Mailegatuenak 2015 (eta III): Ikus (2), Ele eta beste

By on 2016-03-05 in
Mailegatuenak 2015 (eta III):  Ikus (2), Ele eta beste

Mailegatuenen azken zerrenda! Jarraian,  2015. urtean zehar zehazki Liburutegi Orokorrean   gehien  mailegatu diren dokumentuen  lagina  ikus dezakezu, IKUSENTZUNEZKO, ELEBERRI  eta abarrez osatua. Zerrenda  osoa(k) ikusteko, berriz, klika hemen. Begiratu, aukeratu nahi duzuna, eta eskatu Liburutegian!!!

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.