Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

noaua

noaua

Gure Pakea elkarteak antolaturiko bazkideen arteko txapelketak egunotan

By on 2019-02-12 in Aisia, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Gure Pakea elkarteak antolaturiko bazkideen arteko txapelketak egunotan

Aurtengoan, Jubilatu Astea eta bazkideen arteko txapelketak lotu ditu Gure Pakea Elkarteak. Jubilatu Asteko ekitaldiak amaitu berritan, bazkideen arteko txapelketei ekingo die astearte honetan (otsailak 12), aipatu elkarteak: BAZKIDEEN ARTEKO TXAPELKETAK Otsailak 12, asteartea 16:30 Karta jokoak Artzabalen. Otsailak 13, asteazkena 16:30 Toka eta igel jokoak Artzabalen. Oharra: ekintzetarako izen ematea aurrez, Gure Pakea Elkarteak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kataluniako auzipetuekiko elkartasun elkarretaratzea 19:30etan Mikel Laboa plazan

By on 2019-02-12 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Astearte honetan (otsailak 12) abiatuko da Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Gorenean. 2017ko urriaren 1ean erreferenduma antolatu eta Kataluniako independentzia aldarrikatzeagatik, akusatuen aulkian eserarazi eta epaituko dituzte; Oriol Junqueras presidenteorde ohia, Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohia, Raul Romeva, Jordi Turull, Joaquim Forn, Dolors Bassa, Meritxel Borras, Carles Mundo eta Santi Vila kontseilari ohiak, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskaraldiaren ondorena bideratzeko bilera asteazkenean

By on 2019-02-12 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Bilera deitu du Euskaraldia Usurbilen sustatzen aritu den taldeak asteazken honetarako (otsailak 13), arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Euskaraldiaren ondorena bideratu nahi dute eta martxorako Kike Amonarriz soziolinguista gonbidatu Usurbilera. Hitzordu hau prestatzeko egin dute asteazkenerako deialdia: “Kaixo lagun! Bi hilabete pasa dira Euskaraldiaren lehenengo ekitaldia amaitu zenetik. Une aproposa da Euskaraldian bizitutakoa gogora ekarri eta ondorenari […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaren aurkako taldeen eragina murrizteko enpresa eraikitzaileek diseinaturiko komunikazio-plana plazaratu du GuraSOSek

By on 2019-02-11 in Ekonomia, Hirigintza, Ingurumena with 0 iruzkin
Erraustegiaren aurkako taldeen eragina murrizteko enpresa eraikitzaileek diseinaturiko komunikazio-plana plazaratu du GuraSOSek

“Eskandalu hutsa da”, hitzokin laburbildu zuen Joseba Belaustegik GuraSOSek igandean (otsailak 10) Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean egin zuen ekitaldian plazaraturikoa. Dokumentu konfidentzial bat eman zuten argitara; erraustegiaren kontratua publiko egitearekin batera, orain arte ezkutuan egon den komunikazio-plan bat. Nork eta, Zubietako erraustegiaren enpresa eraikitzaileek (Urbaser eta Meridiam nagusiki, %45 eta %51ko parte hartzea dute hurrenez […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Iruzur eta gezur handi baten gainean eraikia dago erraustegia”

“Iruzur eta gezur handi baten gainean eraikia dago erraustegia”

Eraikitzen ari eta laster martxan jartzen hasi nahi duten Zubietako erraustegiaren kontratuaren xehetasunak argitara eman zituen GuraSOSek, igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean egin zuen ekitaldian. Gogoan izan Europan zenbait ekimen juridiko abiatu zituela iaz, “kontratazio arloan izandako arau-hausteagatik, eta ingurumenaren eta hondakinen arloan parte hartzeko eta justizian sarbidea izateko eskubideak urratzeagatik”. Horrekin batera, Europako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Otsailaren 23ko manifestaziorako adostasunaren aldeko olatua handitzen doa

GuraSOSek orain arte ezkutuan zen Zubietako erraustegiaren kontratua ezagutzera eman zuen igande eguerdian, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean egin zuen ekitaldian. Hitzordua bera, otsailaren 23rako adostasunaren alde Donostian (17:00, Antiguako tuneletik) deitua duten manifestazioarekin bat egiteko ere baliatu zuen GuraSOSek.  Gogoan izan, abian duela, bi aste barruko mobilizazio handiari babesa emateko atxikimendu bilketa kanpaina. Adostasunaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

GuraSOSen erronka berria: “Eskuratu bigarren babes-kutxa”

Haurrak, ingurumena, elkarbizitza, etorkizuna… Gipuzkoa babestuko duten babes-kutxak jarri zituen salgai GuraSOSek joan den udazkenean. Ordutik, “5.000 kutxa baino gehiago zabaldu dira”, GuraSOSek igandean Lasarten egindako ekitaldian, elkarteko lehendakari Joxe Mari Izetak zioenez. “Horrek esan nahi du jende askorengana heldu dela gu zabaldu nahian gabiltzan mezua”, gaineratu zuen. Hain zuzen, 2018an zehar, hondakinen kudeaketarekin dugun […]

Jarraitu Irakurtzen »

Elkarretaratzea asteartean, Kataluniako buruzagi sozial eta politikoen aurkako epaiketa hasiko den egun berean

By on 2019-02-11 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Asteartean (otsailak 12) abiatuko da Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Gorenean. 2017ko urriaren 1ean erreferenduma antolatu eta Kataluniako independentzia aldarrikatzeagatik, akusatuen aulkian eserarazi eta epaituko dituzte; Oriol Junqueras presidenteorde ohia, Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohia, Raul Romeva, Jordi Turull, Joaquim Forn, Dolors Bassa, Meritxel Borras, Carles Mundo eta Santi Vila kontseilari ohiak, Jordi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.