Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

noaua

noaua

Zumartekoen opor aurreko azken kalejira eta kontzertua gaur

By on 2018-06-21 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Gaurkoarekin bai, oporretara doaz. 2017-18 denboraldia agurtzeko antolatu dituzten emanaldietan azkena eskainiko dute Zumarte Musika Eskolakoek ostegun honetan (ekainak 21). Kalejira lehenbizi, eta emanaldia Sutegi barruan segidan. Honatx egitaraua: Ekainak 21, osteguna 17:45 Trikititxa-pandero talde eta txarangaren kalejira. 18:30 Talde instrumental desberdinen emanaldia Sutegin. Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.

Jarraitu Irakurtzen »

Hobeki Elkartea aurkeztu dute, hondakinen kudeaketa ontzera datorren Euskal Herriko toki erakundeen bilgunea

By on 2018-06-20 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Hondakinen kudeaketaren eremuan, osasuna, ingurumena, ekonomia zirkularra… lehenesten ari diren toki-erakundeen arteko komunikazioa hobetu eta esperientzia, iritzi trukaketa sustatzeko, elkarlanerako eta koordinaziorako Euskal Herri mailako bilgunea aurkeztu dute asteazken goiz honetan, Hernaniko Oronan; Hobeki Elkartea. Elkartea Hernani, Larrabetzu, Gaintz-Gatzaga eta Donemiliagako udalek sortu dute, eta bilgune horretara batu dira beste hainbat udal; Segura, Zaldibia, Berriatua, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Irailean abiatuko den Eskola Kiroleko eskaintza eraberrituan parte hartzeko izen ematea zabalik

By on 2018-06-20 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin

Eskola Kirolerako proposamen eraberritua aurkeztu dute Udarregi Ikastolak eta egitasmo honetara batu diren Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak; “Zirimara, gelditu gabe jardunean”. Eredu berri bat sustatzeko beharrak batu ditu eragileok, “kirol ikuspegitik aisialdira jauzia emateko”. Bi urtez eginiko lanketaren emaitza, aurreko astean aurkeztu zuten, kultur etxeko auditorioa goraino bete zuten LH 1-4 maila arteko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Indarkeria sexistaren aurkako udal protokoloa aurkeztu dute

By on 2018-06-20 in with 0 iruzkin
Indarkeria sexistaren aurkako udal protokoloa aurkeztu dute

Indarkeria sexistaren aurkako erantzun publiko instituzionalerako udalerrientzako lehen protokoloa aurkeztu da gaur. Prokolo honek ekintza esparrua eta erantzun harmonizatu eta estandarizatu komuna eskaintzen du Gipuzkoa osorako, emakumeen kontrak oindarkeriaren aurkako batasuna adierazteko eta berdintasunaren aldeko irudia bateratua emateko helburua duena. Foru jauregian aurkeztu dute gaur goizean dokumentua, lurralde osoko 51 alkatek eta hainbat udal hautetsik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo jaietako jubilatuen bazkaritarako txartelak gaurtik salgai

By on 2018-06-20 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Herriko jubilatuen bilgunea izaten da Usurbilgo jaietan, Atxega Jauregian egin ohi duten bazkaria. Igandez ospatuko da aurten, uztailaren 1ean 14:00etan, leku berean, Atxega Jauregian. Txartelak gaurtik (ekainak 20) aurrera salgai izango dituzue Gizarte Zerbitzuetan eta herriko hiru jubilatu elkarteen egoitzetan: Aginagako Arraten, Santueneko Gure Elkartean eta Usurbilgo Gure Pakean. Lehenago agortzen ez badira, txartelak eskuratzeko, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mendi bizikleta martxa gauez Andatzara, Kalezarko jaien baitan

By on 2018-06-20 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Mendi bizikleta martxa gauez Andatzara, Kalezarko jaien baitan

Kalezarko jaietarako bi egun baino ez! Proposamen berri bat dakarkigu Jai Batzordeak asteburuko San Juanei begira. Bizikleta zaletu ororentzako benetan erakargarria den hitzordua. Gauez Andatzari itzulia emateko gonbita. Ostiral iluntzeko 21:00etan Kalezarko jaietako plazara gerturatzera deitzen dute. Handik abiatuko dira Santueneara, gero Txokoaldera eta Guardetxetik gora Andatzarantz. Handik jaitsi eta Kalezarrera itzuliko dira, jai giroaz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kirol taldeek modu bateratuan agurtuko dute denboraldia

By on 2018-06-20 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Aurreko denboraldira arte, kirol elkarte bakoitzak bere aldetik agurtzen zuen denboraldia urte garai honetan. Oraingoan ordea, estreinakoz eguna modu bateratuan ospatuko dute, Usurbil Futbol Taldeak, Usurbil Kirol Elkarteak eta Pagazpe Pilota Elkarteak. 2017-18 denboraldia elkarrekin agurtuko dute larunbatean (ekainak 23). Goizez, 11:00-13:00 artean jokoak iragarri dituzte herrian, “eguraldi txarra egiten badu Kiroldegian” ohartarazi dute. Eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aitor Arangurenek Asegarce enpresarekin debutatuko du larunbatean Tolosan

By on 2018-06-20 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Aitor Arangurenek Asegarce enpresarekin debutatuko du larunbatean Tolosan

Asegarce enpresak Aitor Aranguren pilotari aginagarra fitxatu du. Ekainaren 23an debutatuko du Tolosako Beotibarren 18:00etan. “Bertara joatera eta bide berri honetan animoak ematera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako autobusa antolatu dugu”.  Aranguren animatzera joateko autobus zerbitzua antolatu dute 16:00etan Aginagatik (Usurbilen ere geldialdia egingo du), 6 euroren truke. Partidarako sarrerak ere aurrez eskuratzeko aukera dago, 15 eurotan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.