Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

noaua

noaua

Udajolasen izen emateko aukera gaurtik, NOAUA! K.E.-ren egoitzan

By on 2018-04-20 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Udajolasen izen emateko aukera gaurtik, NOAUA! K.E.-ren egoitzan

Ostiral goiz honetan, 10:00etatik aurrera zabalik izango da NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak uztailerako 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzat antolaturiko aisialdiko ekimenean izen emateko epea, NOAUA!ren egoitzan. Izen ematea bideratzeko bi asteko epea izango duzue aurten; gaur hasi (apirilak 20) eta maiatzaren 3ra arte. Ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, goizez 10:00-11:00 artean, edo arratsaldez, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegia geratu eta osasuna bermatzea eskatu zuten atzo Gipuzkoako anbulatorioetan

By on 2018-04-19 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Pasai Antxo, Oiartzun, Donostia, Legazpia, Zarautz, Zumaia, Bergara, Arrasate, Legazpi, Irura, Villabona… eta noski, Usurbil. Herri guztiotako anbulatorio atarietan plazaratu zen atzo, errausketaren aurkako eta gipuzkoarron osasuna bermatua izateko eskaera, Errausketaren Aurkako Mugimenduak osasun etxeen parean deituak zituen elkarretaratzeetan. “650 pertsona baino gehiago batu ziren anbulategi aurreetan osasunaren alde. Azken asteetako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ainhoa Intxaurrandietaren eta Iñaki Errazkinen epaiketari lotutako EHBilduren mozioa, datorren plenoko gai zerrendan

By on 2018-04-19 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Ainhoa Intxaurrandietaren eta Iñaki Errazkinen epaiketari lotutako EHBilduren mozioa, datorren plenoko gai zerrendan

Usurbilgo Udaletik helarazi berri dute, apirilaren 24rako deitua dagoen udalbatzaren osoko ohiko bilkuran ahotan hartuko duten gai zerrenda. Hurrengo urterako, 2019rako jai eguna izendatuko dute. Eta ingurumen gaiei ere helduko diete. Batetik, Garbitania Zero Zabor SM-ren objetu soziala handitu eta helbide soziala aldatzeko proposamenaz ariko dira. Gaurkotasun handiko gai bat ere eramango dute plenora; Zubietako erraustegiko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo 6. Dantza Egunerako bi egun

By on 2018-04-19 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Usurbilgo 6. Dantza Egunerako bi egun baino ez jada! Albiste honi atxikitako bideoan duzue, Ttipika Dantza Gidatuak taldekoekin iazko edizioan bizi izan zen giro ederra. Bueltan datoz aurten ere. Ttipikakoen saioa, “Euskal Genesia” ikuskizunaren estreinaldia, dantzarien topaketa, haur eta gaztetxoen emanaldia… Osagai erakargarriez josi du apirilaren 21eko egitaraua Orbeldi Dantza Taldeak: USURBILGO 6. DANTZA EGUNA […]

Jarraitu Irakurtzen »

Joxan Artzeren omenezko ekitaldirako gonbidapenak San Telmo Museoan eskura daitezke

By on 2018-04-19 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin

San Telmo Museoak eta Donostiako Udalak Joxan Artze omenduko dute datorren astean. Kultur ekitaldi baten bitartez egingo dute, apirilaren 24an asteazkena, San Telmo Museoan bertan arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldi honetara bertaratzeko, gonbidapena eskuratu behar da aldez aurretik. Gaur goizeko 10:00etatik aurrera hartu ahal izango da emanaldirako txartela. Apirilaren 24ko ikuskizunak musika, dantza, poesia eta ikusentzunezko proiekzioak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Tosta Bandaren kontzertuak abiatuko du, Jexux Artze K.E.-ren udaberriko ekitaldien zikloa

By on 2018-04-19 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Jexux Artze K.E.-ren eskutik, herrialde ezberdinetako (Euskal Herria, Galiza, Eskozia, Irlanda…) 10 musikari eta abeslariz osaturiko Tosta Bandak apirilaren 25ean 19:30etan Sutegin eskainiko duten entsegu moduko kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute usurbildarrek. Emanaldirako gonbidapenak aurrez eskuratu ahalko dira Lizardi liburu dendan. Edo kontzertu egun berean Sutegin. Emanaldi honekin abiatuko du Jexux Artze Kultur Elkarteak, udaberri […]

Jarraitu Irakurtzen »

Lan poltsak osatzeko deialdiak NOAUA!tik eta bazkideontzako sari gehiago

By on 2018-04-19 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Lan poltsak osatzeko deialdiak NOAUA!tik eta bazkideontzako sari gehiago

Noizbehinka egokitzen den moduan, etxeko berri lerrootan. NOAUA! Kultur Elkarteak bi lan poltsa osatzeko deia Regina du. Batetik, Usurbilgo Udalarekin batera uztailerako antolatu dugun Udajolas ekimenean aritzeko zuzendari eta begiraleen lan poltsak. Horrekin batera, kazetarien lan poltsa ere osatu nahi dugu. Albiste honetan beherago dituzue deialdion gaineko xehetasunak. Bazkideentzako datozen sariak Adi bestalde NOAUA! Kultur […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abizenak euskalduntzeko kanpaina martxan berriz Buruntzaldeko udalek

By on 2018-04-19 in Euskara, Jendartea with 0 iruzkin
Abizenak euskalduntzeko kanpaina martxan berriz Buruntzaldeko udalek

Duela urte batzuk martxan jarritako “Apelliduak abizendu” kanpaina berraktibatu dute Buruntzaldeko udaletako euskara batzordeek, tartean Usurbilgoak, eskualdeko bake epaitegiekin elkarlanean. Egitasmo honek, jatorriz euskarazkoak izan baina agiri ofizialetan erdaraz idatziak dituzten abizenak euskalduntzeko aukera ematen zaie herritarrei. Aldaketa hau tramitatzeko, udaletxean eskuratu beharreko errolda-agiria, eta Bake Epaitegian eskatu beharreko jaiotagiri ofiziala eta nortasun agiriaren fotokopia […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.