Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

noaua

noaua

Pilota jaialdia 19:00etan frontoian

By on 2018-05-25 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Pilota jaialdia 19:00etan frontoian

Pilotarietako baten lesio bat tarteko, maiatzaren 11rako Usurbilgo frontoian Garfe pilota enpresak iragarria izan eta bi astez atzeraturiko jaialdia, ostiral honetan, maiatzaren 25ean ospatuko da, aurreikusia zegoen ordu eta toki berean (19:00etan Usurbilgo frontoian). Sarrerei lotutako oharrak. Maiatzaren 11rako sarrera erosia zenutenok, ondo gorde; maiatzaren 25eko jaialdirako erabili ahalko duzue eta. Aldiz sarrera erosia izan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erromeria igandean Artzabal gunean

By on 2018-05-25 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Erromeria giroak bereganatuko du igandean Artzabal gunea. Trikiti doinuen erritmora, dantza egiteko aukera ezinhobea izango da maiatzaren 27an, Artzabal jatetxeak, Guria tabernak eta Laukote kafetegiak antolatuta. Igande arratsaldeko 18:30ean hasita, Ttipika Dantza Gidatuak taldeko bi kide ariko dira dantza giroa sustatzen, aipatu hiru ostalaritza guneok biltzen dituen ingurunean. Manex Torrealdai trikitilariarekin eta Maitane Arteaga pandero […]

Jarraitu Irakurtzen »

Larunbat honetan kantu-jira eta hurrengoan, Iruñeko Euskal Herria Kantuz Egunera

By on 2018-05-25 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Larunbat honetan kantu-jira eta hurrengoan, Iruñeko Euskal Herria Kantuz Egunera

Kantu zaletuen txanda larunbat honetan; maiatzaren 26an kantu jira 19:00etan Mikel Laboa plazatik. Baita astebete barru ere. Autobus zerbitzua antolatu du Usurbilgo Kantu Taldeak ekainaren 2an Iruñean, “Zazpietan lehena” aldarripean Nafarroako hiriburuan, Iruñean ospatuko den Euskal Herria Kantuz Egunera. Herri askotan kantuz girotzen dituzten taldeentzat, Kantu Jira Nazionala izango dena, ekainaren 2rako iragarri dute. Orreaga Fundazioak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haur eta gaztetxoen aisialdiari begirako hitzordu ugari asteburuan

By on 2018-05-25 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Haur eta gaztetxoen aisialdiari begirako hitzordu ugari asteburuan

Ospakizun aste betean dira Zubietako Eskolakoak; Udaberri Festa betean. Ekintza mordoa izan dute egunotan, baina oraindik badute zer egina.  Honatx Zubietako Eskolako Guraso Elkarteak asteburu parterako antolatu dituen ekintzak: Maiatzak 25, ostirala 17:00 Zubieta antzerki eta dantza taldeko ikuskizunak. 18:00 Altxorraren bila. 19:00 Afari-merienda, eta ondoren, disko festa. Maiatzak 26, larunbata 10:00 Eguneko irteera: orientazio […]

Jarraitu Irakurtzen »

2018-19 ikasturterako matrikulatzeko azken eguna ostiral hau, Zumarte Musika Eskolan

By on 2018-05-25 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
2018-19 ikasturterako matrikulatzeko azken eguna ostiral hau, Zumarte Musika Eskolan

Aste hasieratik zabalik da 2018-19 ikasturterako izen-ematea Zumarte Musika Eskolan eta maiatzaren 25era arte egongo da bertan matrikulatzeko aukera. Aurten bi modutara egin ahal izango da. On-line, musika eskolaren web orriaren bitartez edota Zumarte Musika Eskolaren bulegora bertaratuz: Online: -Inprimakia zumarte.eus helbidean on-line bete eta bidali. Bulegoan: Inprimakia bulegoan jaso, eskuz bete eta musika eskolako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bizitza Da Handienak jasandako errepresioa salatu eta biharko manifestaziora joateko deia egin dute

By on 2018-05-24 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Turismoaren Mundu Erakundearen goi-bileraren aurka asteazken arratsaldean Donostiako Tabakalera atarian Bizitza Da Handiena mugimenduak eginiko protesta baketsuan tentsio uneak bizi izan ziren. Ertzaintzak ekintza grabatzen ari ziren kazetariak eremutik kanporatu eta indarra baliatu zuen bertaraturikoen aurka. Bi lagun atxilotu zituen. Atzo jasandako errepresioa salatzeko agerraldia egin dute ostegun eguerdi honetan Donostiako Alderdi Ederren, Bizitza Da […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gizarte ongizate eremuko gaiak hartuko dituzte ahotan, udalbatzaren datorren osoko ohiko bilkuran

By on 2018-05-24 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Gizarte ongizate eremuko gaiak hartuko dituzte ahotan, udalbatzaren datorren osoko ohiko bilkuran

Usurbilgo Udalak helarazi berri digun zerrendaren arabera, maiatzaren 29rako iragarri duten udalbatzaren osoko ohiko bilkuran gizarte ongizateko gaiak jorratuko dituzte nagusiki. Horien artean, aipatzekoak, Aginagako Arrate, Santueneko Gure Elkartea eta Usurbilgo Gure Pakea elkarteekin Udalak sinatu asmo dituen hitzarmenak. Beste hitzarmen bat ere ahotan hartuko dute, kasu honetan, Udalaren eta Aldundiaren artekoa, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzea […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jaietako txupinazoa gaztaingileek jaurtiko dute eta egitaraua Ibai Arrietak diseinaturikoa izango da

By on 2018-05-24 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin
Jaietako txupinazoa gaztaingileek jaurtiko dute eta egitaraua Ibai Arrietak diseinaturikoa izango da

Jai Batzordeak festei begirako bi erabaki garrantzitsu hartu ditu. Aurreko ostiralera arte, martxan ziren egitarau diseinu lehiaketako irabazlea eta txupinazoa nork jaurtiko duen hautatu dituzte jada. Usurbilgo Udalak zabaldu duen ondoko irudian duzue datozen jaietako egitarauaren azalak izango duen itxura. Besteak beste, bi buruhandien irudiak biltzen dituen diseinuak irabazi du txapelketa. Egilea, txapelduna honenbestez, Ibai […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.