Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

noaua

noaua

Indarkeria sexistaren aurkako udal protokoloa aurkeztu dute

By on 2018-06-20 in with 0 iruzkin
Indarkeria sexistaren aurkako udal protokoloa aurkeztu dute

Indarkeria sexistaren aurkako erantzun publiko instituzionalerako udalerrientzako lehen protokoloa aurkeztu da gaur. Prokolo honek ekintza esparrua eta erantzun harmonizatu eta estandarizatu komuna eskaintzen du Gipuzkoa osorako, emakumeen kontrak oindarkeriaren aurkako batasuna adierazteko eta berdintasunaren aldeko irudia bateratua emateko helburua duena. Foru jauregian aurkeztu dute gaur goizean dokumentua, lurralde osoko 51 alkatek eta hainbat udal hautetsik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo jaietako jubilatuen bazkaritarako txartelak gaurtik salgai

By on 2018-06-20 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Herriko jubilatuen bilgunea izaten da Usurbilgo jaietan, Atxega Jauregian egin ohi duten bazkaria. Igandez ospatuko da aurten, uztailaren 1ean 14:00etan, leku berean, Atxega Jauregian. Txartelak gaurtik (ekainak 20) aurrera salgai izango dituzue Gizarte Zerbitzuetan eta herriko hiru jubilatu elkarteen egoitzetan: Aginagako Arraten, Santueneko Gure Elkartean eta Usurbilgo Gure Pakean. Lehenago agortzen ez badira, txartelak eskuratzeko, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mendi bizikleta martxa gauez Andatzara, Kalezarko jaien baitan

By on 2018-06-20 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Mendi bizikleta martxa gauez Andatzara, Kalezarko jaien baitan

Kalezarko jaietarako bi egun baino ez! Proposamen berri bat dakarkigu Jai Batzordeak asteburuko San Juanei begira. Bizikleta zaletu ororentzako benetan erakargarria den hitzordua. Gauez Andatzari itzulia emateko gonbita. Ostiral iluntzeko 21:00etan Kalezarko jaietako plazara gerturatzera deitzen dute. Handik abiatuko dira Santueneara, gero Txokoaldera eta Guardetxetik gora Andatzarantz. Handik jaitsi eta Kalezarrera itzuliko dira, jai giroaz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kirol taldeek modu bateratuan agurtuko dute denboraldia

By on 2018-06-20 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Aurreko denboraldira arte, kirol elkarte bakoitzak bere aldetik agurtzen zuen denboraldia urte garai honetan. Oraingoan ordea, estreinakoz eguna modu bateratuan ospatuko dute, Usurbil Futbol Taldeak, Usurbil Kirol Elkarteak eta Pagazpe Pilota Elkarteak. 2017-18 denboraldia elkarrekin agurtuko dute larunbatean (ekainak 23). Goizez, 11:00-13:00 artean jokoak iragarri dituzte herrian, “eguraldi txarra egiten badu Kiroldegian” ohartarazi dute. Eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aitor Arangurenek Asegarce enpresarekin debutatuko du larunbatean Tolosan

By on 2018-06-20 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Aitor Arangurenek Asegarce enpresarekin debutatuko du larunbatean Tolosan

Asegarce enpresak Aitor Aranguren pilotari aginagarra fitxatu du. Ekainaren 23an debutatuko du Tolosako Beotibarren 18:00etan. “Bertara joatera eta bide berri honetan animoak ematera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako autobusa antolatu dugu”.  Aranguren animatzera joateko autobus zerbitzua antolatu dute 16:00etan Aginagatik (Usurbilen ere geldialdia egingo du), 6 euroren truke. Partidarako sarrerak ere aurrez eskuratzeko aukera dago, 15 eurotan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Joan Mari Torrealdairen liburu berriaren aurkezpena gaur Sutegin

By on 2018-06-20 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Joan Mari Torrealdairen liburu berriaren aurkezpena gaur Sutegin

Joan Mari Torrealdaik bere azken lana aurkeztuko du asteazken honetan, ekainaren 20an arratsaldeko 18:30ean Sutegin. Usurbilgo Udalak antolaturiko ekitaldian, Idoia Torregaraik eta Mertxe Aizpurua kazetari usurbildarrek Torrealdai elkarrizketatuko dute. Xabier Arregi alkateak emango dio ongi-etorria ekitaldiari. “Asedio al euskera” (Txertoa) liburuan, euskararen kontra hartu diren neurriak eta egin diren adierazpenak batu ditu. Joera horren atzean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Etorkizuneko herri hondakinen kudeaketarako planaren nondik norakoak aurkeztu ditu GuraSOSek

By on 2018-06-19 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Gipuzkoarrei hondakinen kudeaketaren inguruan hitz egin, eztabaidatzea ahalbidetuko dien Hitzartu parte hartze prozesua abian da. Urte bukaeran borobilduko da, prozesu honetan landuko den hiri hondakinen kudeaketaren plana gizarteratu eta agintarien esku uztearekin batera. Plan honen gaineko xehetasunak aurreratu ditu gaur GuraSOSek, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin duen agerraldian. “Gipuzkoako Herri Hondakinen Kudeaketa Demokratikoaren Plan Bateratzailea […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kalezarren jai datorren asteburuan

By on 2018-06-19 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

3 egun baino ez inguruotako festen errondari hasiera emateko. Lehen geltokia, ohi bezala Kalezarren. San Juan jaiak ekainaren 22tik 24ra. Dantzariak, jolasak, musika, oilasko biltzaileak… Jai Batzordeak lotua du asteburura begira josi duen egitaraua: KALEZARKO SAN JUAN JAIAK Ekainak 22, ostirala 16:00 Buruhandiak. 17:00 Herriko dantzariak. Ondoren, auzotarren arteko jokoak. 21:00 Kalezar-Andatza-Kalezar BTT gauez. 22:30 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.