Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

noaua

noaua

Soinurbil Musika Astearen baitan, Salbatore Elizako organoa ezagutzeko aukera berri bat egongo da, Joan Luis Atxegaren eskutik. Hitzordua, martxoaren 21ean, 18:30etan Salbatore Elizan. Argazkian, iazko bisitaldi bat.

By on 2012-03-15 in
Soinurbil Musika Astearen baitan, Salbatore Elizako organoa ezagutzeko aukera berri bat egongo da, Joan Luis Atxegaren eskutik. Hitzordua, martxoaren 21ean, 18:30etan Salbatore Elizan. Argazkian, iazko bisitaldi bat.

Soinurbil Musika Astearen baitan, Salbatore Elizako organoa ezagutzeko aukera berri bat egongo da, Joan Luis Atxegaren eskutik. Hitzordua, martxoaren 21ean, 18:30etan Salbatore Elizan. Argazkian, iazko bisitaldi bat.

Jarraitu Irakurtzen »

M-29 greba orokorraren harira, Manifestazioa deitu LABek datorren asterako.

By on 2012-03-15 in

Martxoak 29rako Euskal Herrian greba orokorrerako deialdia egina dago. Testuinguru horretan, Lasarte-Oria eta Usurbilgo LABek manifestazioa deitu dute, datorren martxoaren 23rako, Lasarte-Oriako Okendo plazan,19:00etan.

Jarraitu Irakurtzen »

Musika Asterako kontzertuetarako sarrerak, salgai

By on 2012-03-15 in
Musika Asterako kontzertuetarako sarrerak, salgai

Martxoaren 20tik 25era ospatuko den Soinurbil ekimenaren zortzigarren edizio honetan, badira Sutegin eskainiko diren bi ikuskizun. Batetik, "De Mode Quartet” laukoteak (ondoko irudikoak), umorez betetako musika eta antzerki emanaldia eskainiko dute kultur etxeko auditorioan. Hilaren 23an izango den saioak, “A capella” abestutako bertsioak, koreografia atseginak eta elkarrizketa bitxiak tartekatuko ditu.  Soinurbil Musika Asteari beste ikuskizun […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal Herriko txoko desberdinetako musikariak bilduko ditu Soinurbilek

By on 2012-03-15 in
Euskal Herriko txoko desberdinetako musikariak bilduko ditu Soinurbilek

Martxoaren 20an hasiko den Soinurbil Musika Astearen baitan, ekitaldietako batean Zumarte Musika Eskolako ikasleek parte hartuko dute. Hilaren 22an Sutegiko auditorioan eskainiko duten emanaldian hain zuzen. Baina ez dira bakarrik egongo kultur etxeko oholtza gainean. Zumartekoek urtero elkartruke bat egiten dute Euskal Herriko beste musika eskola batekin. Aurtengoan, Tolosaldeko musikariak izango ditugu bisitan. Zumartekoekin batera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mikel Markez, Kantu Taldekoen datorren entsegu saioan

By on 2012-03-15 in
Mikel Markez, Kantu Taldekoen datorren entsegu saioan

Asteartero moduan, martxoaren 20an Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoek entsegu saioa burutuko dute Udarregi Ikastolan. Hilaren 20ko hitzordua ordea, ezohikoa izango da, Mikel Markez abeslaria gonbidatu baitute. Markezek berak, NOAUA! bidez iragarri duenez, "zenbait kanturen inguruko testuingurua azaltzen saiatuko naiz. Kantuek beren garaia dute, beren egitura, hitzek esanahi bat. Askotan, edo ia beti esango nuke, ez […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kalitate Ziurtagiria eskuratu dute, Hurbilago Elkarteko sei saltokiek

By on 2012-03-15 in
Kalitate Ziurtagiria eskuratu dute, Hurbilago Elkarteko sei saltokiek

Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak, Lizardi liburu dendak, Lurdak, Otar-Goxok, Paumak eta Usurbil Optikak UNE 175001 Kalidenda ziurtagiria eskuratu dute. Bezeroei eskainitako zerbitzua kalitatezkoa dela bermatzen duten ziurtagiria hain zuzen. Modu honetan borobildu da, Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkarteak sustatu eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin saltokiok elkarlanean egin duten ibilbidea.  Hurbilagotik adierazi dutenez, “kalitate ziurtagiri hau, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Elkartasun Eguna antolatzen ari da ITAYA, martxoaren 31rako

By on 2012-03-15 in

Elkartasuna Eraikiz! Elkartasun Eguna antolatzen ari da ITAYA Gazte Asanblada, martxoaren 31rako. Bilgunetik iragarri dutenez, besteak beste, bertso-bazkaria ospatuko da frontoian, Unai Gaztelumendi eta Imanol Lizarazu "Habana" bertsolariekin. Adi, txartelen salmentari. "Hurrengo astetik aurrera izango dira salgai bazkarirako tiketak, martxoaren 28 arte. Langileek 15 eurotan eta ikasle eta langabetuek 12 eurotan eskuratu ahal izango dituzte, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Emanaldi eta askaria Bihurri haur ludotekan, martxoaren 23an

By on 2012-03-15 in
Emanaldi eta askaria Bihurri haur ludotekan, martxoaren 23an

Arratsalde pasa antolatu dute Bihurri haur ludotekako arduradunek, martxoaren 23rako. Ixabel Agirresarobek emanaldia eskainiko du arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ondoren, askaria antolatu dute. Arratsalde pasa, ludotekako bazkide direnei zuzendua egongo da.  Bazkidetza kanpaina, azken txanpan  Martxoaren 31n itxiko da bestalde, Bihurri Haur Ludotekan bazkidetza egiteko epea. Bazkide berriek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide izaten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.