Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

noaua

noaua

Kantuzaleen hitzordua, bihar 19:00etan Mikel Laboa plazan

By on 2012-05-25 in

Maiatzeko azken larunbata bihar, hilak 26, kantu zaleen eguna dugu. Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak kantu-jira antolatu du. Bihar 19:00etan abiatuko dira, Mikel Laboa plazatik. Ohi bezala, afalordura arte luzatuko den ekitaldira, kantu-liburuxka eramatea ez ahazteko ohartarazten dute antolakuntzatik. Ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzearekin batera noski. Hitzordu bereziak ekaineanAurreko urteetan bezala, Euskal Kantu Taldeak ekainean borobilduko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kontzertu gaua larunbatean, Akerra Gaztetxean

By on 2012-05-25 in

Hiru musika talderen parte hartzearekin kontzertu gaua antolatu du Akerra Gaztetxeak, oraingoan, larunbat gauerako, maiatzaren 25erako. Gaueko 23:00etatik aurrera, thras eta hardcore estiloko hiru taldeek emanaldi bana eskainiko dute Txokoalden; 3797, Nessun Dorma eta Lion Head taldeek hain zuzen. Bertaratzeko gonbita luzatzen dute antolatzaileek.

Jarraitu Irakurtzen »

Zortzi eskaera jaso ditu Udalak, Maixu etxeko alokairuko pisuan bizitzeko

By on 2012-05-25 in

Herenegun, maiatzaren 23an itxi zen, Maixu etxeko alokairu sozialeko pisuetako batean bizitzeko izen emateko epea. Guztira, apuntatzeko tartea hilaren 4an ireki zutenetik, zortzi eskabide jaso ditu Udalak. Izen emateko azken eguna igaro ostean, atzo jada eskabideokin behin behineko zerrenda onartu zuen Udalak. Zerrenda hau jendaurrean hamar egunez egongo da orain, herritarrek erreklamazioak aurkezteko aukera izan […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Herri bat, gaztetxe bat”, Itayaren eskaera

By on 2012-05-24 in

Usurbilgo ITAYA gazte asanbladak “herriko bizi-eredua eraldatzeko burutzen ari den lanean, tresna berri baten beharra atzeman du, gaztetxe baten beharra hain zuzen ere”, hala dio sarean eskegi duen bideo honetan.

Jarraitu Irakurtzen »

Etzi, hilabeteko azken larunbata denez, kantu-jirarekin hitzordu berria. Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoek deialdia egina dute jada, hilaren 25erako, 19:00etan Mikel Laboa plazan. Ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea.

By on 2012-05-24 in
Etzi, hilabeteko azken larunbata denez, kantu-jirarekin hitzordu berria. Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoek deialdia egina dute jada, hilaren 25erako, 19:00etan Mikel Laboa plazan. Ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea.

Etzi, hilabeteko azken larunbata denez, kantu-jirarekin hitzordu berria. Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoek deialdia egina dute jada, hilaren 25erako, 19:00etan Mikel Laboa plazan. Ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea.

Jarraitu Irakurtzen »

Hondakinen errausketa galarazteko eskaera, Europako Parlamentutik

By on 2012-05-24 in

Zabortegiak pixkanaka desagerrarazi eta 2020tik aurrera birzikla daitezkeen gaiak erraustea galazteko eskaera egin dio Europako Parlamentuak Europako Batzordeari, gaur bozkatu eta onartu duten txosten baten bidez. Bertan, ingurumena kaltetu dezaketen jarduerak diruz ez laguntzeko eskaera ere egiten da, 2020rako finkatuak dauden birziklatze helburuak berriz aztertzea galdegitearekin batera. 479 parlamentarioren babesa jaso du txostenak, 66k aurka […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udalak eta lau herri eragileek hitzarmena sinatu dute

By on 2012-05-24 in

Kultur arlotik bideratu diren hitzarmenekin egin bezala, Ongizate alorretik ere herriko lau bilguneek laguntza hitzartua jasoko dute; Usurbilen Nahi Ditugu, Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak, DYA Gipuzkoak eta Herrira bilguneak. Lau eragileotako ordezkariek eta Usurbilgo Udalaren izenean, alkate Mertxe Aizpurua eta ongizate alorreko zinegotzi Jone Urdanpilleta bertan zirela, hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian Potxoenea kultur etxeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zumarte Musika Eskolan matrikulatzeko aukera, astelehenetik aurrera

By on 2012-05-24 in

2012-2013 ikasturteari begirako matrikulazio epea, astelehenean zabalduko du Zumarte Musika Eskolak. Zehazkiago esanda, maiatzaren 28tik ekainaren 1era apuntatu ahalko dute 4 urtetik gorakoek. Hauxe, Musika Eskolatik eman dituzten zehaztasunak; Egunak: maiatzak 28-ekainak 1.Ordutegia: 11:00-13:00 (egunero, astelehena ezik) edo 16:30-19:30 (egunero).Ikasgaiak: Musika-Txokoa, musika mintzaira, helduentzako musika mintzaira, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, saxofoia, biolina, biola, perkusioa, klarinetea, abesbatza, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.