Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

noaua

noaua

Euskarazko film laburren emanaldia igandean, NOAUA!-ren eskutik

By on 2012-03-16 in
Euskarazko film laburren emanaldia igandean, NOAUA!-ren eskutik

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, lekuan lekuko elkarte desberdinekin euskarazko film laburren emanaldiak antolatu dituzte, tartean Usurbilen, NOAUA! Kultur Elkartearen bidez. Laburbira izeneko saioaz gozatzeko aukera izango da aurten ere, igande honetan, martxoaren 18an, iluntzeko 19:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Sarrera doan. Apirilaren 3ra arte 30 saioko Euskal Herri mailako zirkuitua osatuko duen bederatzigarren edizio honetan, guztira, zortzi ikus-entzunezko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Iñaki Agirresaroberen diaporama emanaldia, bihar Sutegin

By on 2012-03-16 in
Iñaki Agirresaroberen diaporama emanaldia, bihar Sutegin

Euskal Herriko nortasuna islatzen duen “Sena zendu gabe” Iñaki Agirresarobe herritarraren diaporama saioa berriz ikusteko aukera egongo da, larunbat honetan, martxoaren 17an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Egileak berak aurreratu moduan, “herriko nortasunarenak izan daitezkeen 5 zutaberen inguruko argazki bilduma da (etxegintza, dantza, kirola, natura eta hizkuntza)”. Ondoko irudia, horren guztiaren adibide bat baino ez […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aginagako IV. Mendi Lasterketa, igande goizeko 11:00etatik aurrera

By on 2012-03-16 in
Aginagako IV. Mendi Lasterketa, igande goizeko 11:00etatik aurrera

Igande honetan, martxoaren 18an, Aginagan ospatuko den IV. Mendi Lasterketarako 80 lagunek izena emana zuten ostiral goiz honetan. Aldez aurretik apuntatzeko epea ixtear da jada, herrikrossa.com web orrialdean, 10 euroren truke. Halere, proba egunean bertan ere, igande goizeko 9:30-10:30 artean izena eman ahal izango da, 15 euro ordainduta. Lasterkariek 14 kilometrotako ibilbidea osatu beharko dute, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eskubaloia eta txirrindularitzari loturiko hitzorduak, asteburuan

By on 2012-03-16 in
Eskubaloia eta txirrindularitzari loturiko hitzorduak, asteburuan

Bazpi Txirrindularitza Eskolak urteroko gaztetxoen lasterketa antolatu du larunbat honetarako, martxoaren 17rako, Zumartegi industrialdean. Lasterketa, arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Gogotsu ekin berri diote denboraldiari, Bazpiko kideek. Oraingoan, aipatu moduan, etxean dute asteburuko hitzordu nagusia.  Bi usurbildar, Espainiako Duatloi Txapelketan Espainiako Duatloi Txapelketan ospatuko da larunbat arratsaldean Burgosen. Bertan izango dira bi usurbildar; Iñaki Añorga eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mendeku Itxuaren kontzertua bihar, Donostiako Guardetxe Aretoan

By on 2012-03-16 in
Mendeku Itxuaren kontzertua bihar, Donostiako Guardetxe Aretoan

Donostiako Urgull mendian joko du Mendeku Itxua talde usurbildarrak, larunbat honetan, martxoaren 17an. Centinela, Hiverland eta Ilungara taldeekin batera izango dira Ixak Arruti, Ander Aizpurua, Iñigo Roteta eta Martin Larrañaga, iluntzeko 19:30etatik aurrera. Guardetxe Aretoan eskainiko dute kontzertua. Sarrerak, 12 eurotan eskura daitezke aldez aurretik, honako lekuotan: Donostirock, Txiki, Zunbeltz, Minuto Y _, Pacha eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Soinurbil Musika Astearen baitan, Salbatore Elizako organoa ezagutzeko aukera berri bat egongo da, Joan Luis Atxegaren eskutik. Hitzordua, martxoaren 21ean, 18:30etan Salbatore Elizan. Argazkian, iazko bisitaldi bat.

By on 2012-03-15 in

M-29 greba orokorraren harira, Manifestazioa deitu LABek datorren asterako.

By on 2012-03-15 in

Martxoak 29rako Euskal Herrian greba orokorrerako deialdia egina dago. Testuinguru horretan, Lasarte-Oria eta Usurbilgo LABek manifestazioa deitu dute, datorren martxoaren 23rako, Lasarte-Oriako Okendo plazan,19:00etan.

Jarraitu Irakurtzen »

Musika Asterako kontzertuetarako sarrerak, salgai

By on 2012-03-15 in
Musika Asterako kontzertuetarako sarrerak, salgai

Martxoaren 20tik 25era ospatuko den Soinurbil ekimenaren zortzigarren edizio honetan, badira Sutegin eskainiko diren bi ikuskizun. Batetik, "De Mode Quartet” laukoteak (ondoko irudikoak), umorez betetako musika eta antzerki emanaldia eskainiko dute kultur etxeko auditorioan. Hilaren 23an izango den saioak, “A capella” abestutako bertsioak, koreografia atseginak eta elkarrizketa bitxiak tartekatuko ditu.  Soinurbil Musika Asteari beste ikuskizun […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.