Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

noaua

noaua

Berdintasunerako tokiko politikak lantzeko konpromezua hartu du Udalak

By on 2012-04-25 in

Foru Aldunditik zetorren eskari bati erantzunez, martxan den legealdi honetan “berdintasunerako tokiko politikak lantzeko konpromezu irmoa” hartu du Usurbilgo Udaleko udalbatzak aho batez. Konpromezua modu honetan gauzatuko da udalerri honetan: “Usurbilgo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planean (2010-2014) jasotzen diren helburuak lortzeko eta planak jasotzen dituen ekintzak jorratzen jarraitzeko beharrezkoak diren baliabideak eta bitartekoak” ezarriz. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Maixu etxeko pisu bat gehiago orain, alokairu sozialean

By on 2012-04-25 in

Gernika ibilbidea 13an, Agerialde parean kokatua dagoen Usurbilgo Udalaren jabetzako eraikinean, Maixu etxe izenez ezaguturikoan, alokairu sozialera bideraturiko pisu bat gehiago egongo da aurrerantzean. Orain arte, larrialdi egoeretarako zeuden bizilekuetako bat da hain zuzen, Udalak etorkizunean alokairu sozialerako baliatu asmo duena. Alokairuan esleitzeko oinarriak behin betiko onartu ziren atzo hain zuzen, osoko ohiko bilkuran.  Bildu, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Xabier Mantecon Marin, Kirol Patronatuko abonatuen ordezkari berria

By on 2012-04-25 in

Bi urterik behin burutzen den eta neguan zehar garatu den hautaketa prozesu baten ostean, Xabier Mantecon Marin da Kirol Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak aukeratu duen kide abonatuen ordezkari berria. Izendapena Kirol Patronatuak berak proposatu zion udalbatzari, atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran eta udalbatzak, izendapena aho batez onartu zuen. 2011ko aurrekontuen likidazioak, onartuakBestalde, Kirol Patronatuko eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gipuzkoako Aldundiak, Zero Zabor politikekin jarraitzeko asmoa du

By on 2012-04-25 in

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok atzo iragarri zuenez, aipatu erakundeak ez du Gipuzkoarekin hondakinen inguruko hitzarmena luzatzeko asmorik. Ekainaren 12an amaitzen da hain zuzen, herrialde honetako hondakinak Bizkaiko zabortegietara garraiatzeko azken urteotan indarrean egon den lankidetza akordioa. Albisteak ez diola harritu adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen alorreko diputatu Juan Karlos Alduntzinek. Hedabideen aurrean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Auto eta auzo konpostatzeari loturiko ikastaro bana, egunotan

By on 2012-04-25 in

Autokonpostatzeari eta auzokonpostatzeari loturiko ikastaro bana antolatu du Usurbilgo Udalak asteazken eta ostegun honetarako. Lehen saioa, gaur arratsaldeko 19:00etan hasita burutuko da Artzabalen. Autokonpostatzearen ingurukoa hain zuzen, eta Udaletik zehaztu dutenez, “usurbildar orori zuzenduta dago, eta egun konpostatzen ari diren bizilagunen zalantzak argitzeko ere izango da. Bertan, konpostazearen oinarriak azaldu eta ikastaroa eman ostean, autokonpostagailuak […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Altxorraren bila” arituko dira gaur, Zubietako Aste Kulturalean

By on 2012-04-25 in

Goizean bideko heziketari loturiko saioa jaso ostean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, altxorraren bila jokoan murgilduko dira, Zubietako Eskola Txikikoak. Hauexek dira, asteazken honetarako, antolatu dituzten hitzorduak. Ostiralera arte ordea, oraindik badute bestelako ekitaldirik. Tartean, bisita berezi bat; Largabista pertsonaiarena, bihar arratsaldean: Apirilak 26, osteguna17:00ak aldera, Largabistaren antzerkia eta txokolatada. Apirilak 27, ostirala17:00ak aldera, puzgarriak eta apar jaia, buruhandiak. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ate irekien eguna ostiralean, Hasierako Lanbide Prestakuntzan

By on 2012-04-25 in

Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskola gertutik eta barrutik ezagutzeko aukera izango da, ostiral honetarako, apirilaren 27rako goizeko 11:30etatik aurrera antolatu duten Ate Irekien Egunaren bidez. Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskola Atallun kokatua dago, Zanpiura kalea, 3. zenbakian. Informazio gehiago jaso nahi duenak, 943 360 465 telefono zenbakira deitu dezake, edo bestela, lhi.usurbil@gmail.com helbidera email bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

D3M eta Askatasunako auziperatuen absoluzioa eskatu du udalbatzak

By on 2012-04-25 in

Bildu eta Aralarren aldeko bozkekin, herrian sortu berri den “Eskubide guztiak proiektu guztientzat” taldeak aurkezturiko mozioa onartu zuen udalbatzak, atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran. D3M eta Askatasuna auzietan auziperaturik dauden hamahiru euskal herritarren absoluzioa galdegiten du testuak, baita honakoa ere: “epaiketa hau bertan behera gelditzea eskatzen du, era berean Alderdien Legearen baitan zabalik dauden […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.