Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

noaua

noaua

Zumarte Musika Eskolak astelehenean abiatuko du ikasturtea

By on 2018-09-06 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Zumarte Musika Eskolak astelehenean abiatuko du ikasturtea

Ohi bezala, ikasleak ikasgeletara itzuliko diren egunean abiatuko du 2018-19 ikasturtea ere Zumarte Musika Eskolak. Iaz bezala, behin behinean, herriko egoitza ezberdinetan. Dakizuenez, uda honetan bertan hasi baitira hiru hamarkada luzez musikarien etxea izan den Villa Pilar birgaitu eta handitzeko lanak. Urtebetez luzatuko dira.  Honenbestez, aipatu moduan, iaz bezala, Usurbilgo txoko ezberdinetan bilduko dira musikariak; […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abisu horian segiko dugu gaur egun osoz, “prezipitazio handiagatik”

By on 2018-09-06 in Jendartea with 0 iruzkin

Atzo bezala, abisu horian segiko dugu ostegun honetan (irailak 6) “prezipitazio handiagatik”. Egun osoz, gauerdira arte, “Kantauri isurialdeko zenbait lekutan ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daiteke. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, baliteke kantauri isurialdeko zenbait tokitan handiak izatea, bereziki kostaldean”. EGUNOTARAKO IRAGARPENA Irailak 6, osteguna “Ostegunean giro nahasiarekin jarraituko dugu. Zerua hodeitsu agertuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Oso emankorra izaten ari da GuraSOS taldearentzat, Bruselara eginiko bidaia

Oso emankorra izaten ari da GuraSOS taldearentzat, Bruselara eginiko bidaia

Bruselan da atzotik GuraSOS, Zubietako erraustegiaren inguruko salaketa plazaratzen. Bidaia oso emankorra izaten ari dela berri eman dute sare sozialen bidez. Bi egunotako bidaiaren inguruko laburpen bideo bat igotzekoak dira asteazken arratsalde honetan, 19:30ak aldera GuraSOSek Youtuben duen Zero Zona kanalera.   Iruzur salaketa Zubietako erraustegiaren iruzur finantzieroa, diru publikoaren zarrastalkeria, eta gabezia demokratikoa, gai […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Tximeletak” dokumentalaren ostiraleko proiekzioarekin abiatuko dute “Herria Xutan” zikloa

By on 2018-09-05 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Usurbildik 600 kilometrora, Valentziako Picassent espetxean urrunduak dituzten Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoak eta haien urte eta erdiko Xua haurtxoari elkartasuna adierazi eta bizi duten errealitatea plazaratzeko ekimen zikloa antolatu dute hilabete honetan, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak eta Usurbilgo gazteek. “Hemendik dei egiten dizuegu guztioi, eta bereziki gazteei, parte hartzera. Ekitaldi guztiak herritar orori […]

Jarraitu Irakurtzen »

Masusta Kofradiaren ostiraleko afaritarako izena aurrez eman behar da

By on 2018-09-05 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Masusta Kofradiaren ostiraleko afaritarako izena aurrez eman behar da

Baba beltz txikiari gorazarre egiten dion kofradiaren ospakizun egun honen ostean, masusta eta haren propietateak goraipatzen dituen kofradia ostiralean, irailaren 7an bilduko da 21:00etan Artzabal jatetxean. Produktu honekin sukaldaturiko afaria dastatu, ereserkia abestu edota kofradekide berri bat izendatuko dute. Afaritarako izena aurrez eman beharko da Artzabalen bertan. Hamaikagarrenez Kapa jantzita, Masusta Kofradia sortu zuteneko 10. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ekintzaileei zuzenduriko udal diru-laguntza deialdietara eskabideak aurkezteko azken hilabetea

By on 2018-09-05 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Ekintzaileei zuzenduriko udal diru-laguntza deialdietara eskabideak aurkezteko azken hilabetea

Hutsik dauden lokal komertzialak biziberritzeko edota urtebetez Kabienen egonaldia egiteko, ekintzaileei zuzenduriko bi udal diru-laguntzetara eskabideak aurkezteko azken hilabetea dute interesdunek. Xehetasunak segidan dituzue: Lokal komertzial hutsak biziberritzeko udal diru-laguntza deialdia Jarduera ekonomiko berri bat martxan jarri nahi duen ekintzailearentzat interesgarria izango da ondoko albistea. Usurbilen hutsik dauden merkataritza lokalak biziberritzea sustatu nahi du Udalak. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ikasgeletara itzultzeko ordua

By on 2018-09-05 in Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Ikasgeletara itzultzeko ordua

Akabo oporrak askorentzat, lantokira edo ikasgeletara itzultzeko ordua da. Liburu artera itzuliko direnen artean ditugu Aginaga eta Zubietako Eskola Txikiko kideak. Baita Lanbide Eskola eta Udarregi Ikastolakoak ere. Ostiral honetatik aurrera, ikasgeletako aulkiek hutsik egoetari utziko diote. IKASTURTE HASIERA Irailak 7, ostirala Lanbide Eskola Ikasturtearen aurkezpen ekitaldiak: 10:00 Erdi Maila, 1. ikasturtea, Areto Nagusian. 10:15 Goi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil Cup txapelketako 2. jardunaldia jokoan gaur Haranen

By on 2018-09-05 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbil Cup txapelketako 2. jardunaldia jokoan gaur Haranen

Lagun arteko herri mailako kirol ekimen jendetsuenetarikoa (jendetsuena ez bada) abian da joan den asteburutik. Usurbil Cup txapelketari buruz ari gara. Asteburuan jokatu zen Haranen lehen jardunaldia. Irailaren 22ra arte, asteburuero eta asteazkenero jokatuko dira partidak. Gaur bertan (irailak 5) bigarren jardunaldia ospatuko da. Honatx Usurbil F.T.-k iragarria dituen neurketak: USURBIL CUP 2. jardunaldia Irailak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.