Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

noaua

noaua

“Dantza” filma ikusteko bigarren aukera, igandean 17:00etan Sutegin

By on 2019-01-23 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Proiekzio bakarra aurreikusia izan arren, asteotan sarrerak “dantza” batean saltzen ari ginela ikusita, bigarren emanaldi bat antolatzea planteatu genuen. Asteazken honetan, dozena erdi bat sarrera baino ez genituela ikusita hartu dugu erabakia; “Dantza” filmaren bigarren proiekzioa antolatzea erabaki du NOAUA! Kultur Elkarteak.  Honenbestez, igande arratsaldeko (urtarrilak 27) 19:00etarako antolatu dugun emanaldirako Sutegiko aretoa erabat betetzear […]

Jarraitu Irakurtzen »

Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltz datoz igandeko “Dantza” filmaren 19:00etako proiekziora

By on 2019-01-23 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

NOAUA! Kultur Elkarteari baieztatu diotenez, ohorezko bi gonbidatu izango ditugu iganderako (urtarrilak 27) 19:00etan Sutegin antolatu dugun “Dantza” filmaren proiekzioan. Batetik, proiektu honen zuzendari Telmo Esnal. Eta berarekin batera, Juan Antonio Urbeltz euskal dantza tradizionalaren ikertzaile eta sustzaile garrantzitsuenetarikoa, “Dantza” filmerako koreografo lanak egin dituena ere gure artean izango da. 19:00etan, Usurbilgo Orbeldi D.T.-koak ageriko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Oria maila horira heldu da, Lasarteko estazioan

By on 2019-01-23 in Jendartea with 0 iruzkin

Azken orduotako euri-jasen eragina geroz eta nabariagoa da errioan. Asteazken eguerdi partean jada maila horira heldu da Lasarten dagoen estazioan.  Euria gogotik ari du azken orduotan, baina orainarte behintzat ez du aparteko arazorik eragin. Zuhaitz adaxkak bideetan, ur putzuekin batera, nabarmentzeko moduko bestelako arazorik ez.  Gogoan izan, alerta laranjan segiko dugu euriteengatik, ostegun eguerdiko 12:00ak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euriteengatik alerta laranja betean gara

By on 2019-01-23 in Jendartea with 0 iruzkin

Gauerdiaz geroztik alerta laranja betean gara euriteengatik. Eta hala segiko dugu ostegun goizaldeko 6:00ak arte. “24 orduan 80 l/m² baino gehiago pila daitezke kantauri isurialdeko zenbait lekutan. Prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria egingo du”, Euskalmet metereologia agentziatik iragarri dutenez.  Horrekin batera, abisu horian gara haizeagatik, asteazken eguerdiko 12:00ak arte. “Mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladek kostaldeko haizeguneetan 100 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Foru Aldundiak Buruntzaldeko autobus enpresei hitzarmenak negoziatzen uztea eskatu dute langileek

By on 2019-01-23 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Eguneroko lan jardunean etenaldia egin dute gaurkoan, Buruntzaldean zerbitzua eskaintzen duten hiru autobus enpresetako hainbat gidarik. Protesta ekintza burutu dute asteazken goiz honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza atarian, Donostiako Gipuzkoa plazan. Hitzorduak Garayar, HASA eta TSST enpresetako langileak batu ditu, baita LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariak ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak, zerbitzu publiko berria erabat esleitua […]

Jarraitu Irakurtzen »

Larunbatean abiatuko dute, Txirikorda proiektua definitzen hasteko parte hartze prozesua

Usurbilgo Udalak urtarrilaren 18an Potxoenean aurkeztu zuen egitasmoa definitzen hasteko ordua da; Txirikorda izeneko belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioari forma ematen hastekoa alegia. Larunbatean (urtarrilak 26) 10:30etan Potxoenean deitu du Udalak, adinduak eta gazteak inplikatu nahi dituen egitasmoa diseinatzeko antolatu duen parte hartze prozesuko lehen saioa. Bi belaunaldien bateratzea Gazteak eta adinekoak bildu eta modu kolektiboan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bi kide berri ditu Kabienek, Hasiz Hazi beka deialdiari esker

By on 2019-01-23 in Ekonomia, Euskara, Jendartea with 0 iruzkin
Bi kide berri ditu Kabienek, Hasiz Hazi beka deialdiari esker

Kabiene elkarlan guneak sare sozialen bidez zabaldu duen ondoko argazkian ageri dira taldera batu diren kide berriak; Maitane Zuriarrain eta Aroa Etxeburua. Zuriarrain barne-diseinatzailea da eta Etxeburua aldiz, psikologoa. “Poz handiz aurkezten dizkizuegu Usurbilgo Udalak emandako Hasiz Hazi bekari esker Kabienen urtebeteko egonaldia egingo duten bi bekadun berriak. Ongi etorri!”, adierazi diete Kabiene kideek. Biak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Argia Sarien banaketa ostiralean Atxegan, aldizkariaren 100. urteurrenean

By on 2019-01-23 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Urteak daramatzate Argia Sariak Usurbilgo Atxega Jauregian banatzen. Aurtengo 30. edizioa ordea berezia izango dela iragarri dute; 100 urte bete baititu Argia Aldizkariak. Urtero legez, urtarrila amaierarekin batera egin ohi dute sari banaketa ekitaldia; oraingoan, ostiral honetan (urtarrilak 25), Atxega Jauregian antolatu duten bazkariaren ostean, 16:00etan. Sari banaketa ekitaldia, streaming bidez jarraitu ahalko da argia.eus […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.