Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Leloa jakin nahi? Zatoz ikuskizunera!

By on 2014-11-22 in
Leloa jakin nahi? Zatoz ikuskizunera!

Zein izango ote da logoa? Eta ibilbidea? Laaaaasai, bakoitza bere momentuan! Logoa (eta, beraz, leloa) datorren larunbatean bertan jakingo da, Oiardo Kiroldegian egingo dugun ikuskizunean, 19:00etan.  Sarrerak 2,5 eurotan erosi ahal dira Labe Goxo okindegian, Aizpurua okindegian eta Txirrista tabernan. Sarrera txartel bakoitzagatik TXAPA BAT oparituko dugu eta! Baina ADI!! Esan digutenez, sarrerak AGORTZEAR daude! Bagenekien […]

Jarraitu Irakurtzen »

[BIDEOA] Lekukoa herriari eskaintzea

By on 2014-10-29 in #Kilometroak15

Ezin izan zenuen Udarregi Ikastolak usurbildarrei eskaini zieneko ekitaldira joan? Edo joan arren, gogoratu nahi duzu nolakoa izan zen? Hona gure bideogileek egindako laburpentxoa!  Polita, ezta? Ba halako gauzak egin ahal izateko zure laguntza ere beharrezkoa da! Arropa salmenta eta ekonomia dira laguntza gehien behar duten taldeak, baina beste hainbat dituzu aukeran. Ez galdu aukera, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zu ere beharrezkoa zara

By on 2014-10-27 in #Kilometroak15
Zu ere beharrezkoa zara

“Lagundu nahi dut, baina nola?”. Hainbat lagun hurbildu zaizkigu galdezka, ez dakitelako izena non/nola eman behar duten, edo zein batzordetan lagundu dezaketen. Erraza da. Honako bi galdera egin zeure buruari: batetik, zein neurritan lagundu dezaket Kilometroen antolaketan, egunean bertan, edo urtean zehar ere bai? Eta, bestetik: zein batzordetan egongo naiz erosoen?. Behin horiek erabakita, izena […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Hastapenetako ilusio hura berreskuratu nahi dugu”

By on 2014-10-18 in #Kilometroak15

Orioko Herri Ikastolak Udarregiko lagunei pasatako lekukoa herriari eskaini genion atzo! Jende andana bildu zen Mikel Laboa plazan, haur eta guraso pila bat Zumetaren muralaren magalean. Momentu hunkigarriak bizi genituen, horietako bat, Mariaje Imaz ikastolako zuzendariak eta Xabi Alustiza artezkaritzako lehendakariak bosgarren eta seigarren mailako ikasleek idatzitako bertsoak kantatu zituztenekoa. A ze artista taldea!  Mila […]

Jarraitu Irakurtzen »

Lekukoa herriari eskaintzea

By on 2014-10-16 in

Kaixo denoi! Dakizuenez, urriaren 5ean Kilometroen lekukoa jaso genuen Orion! Eta ezertan murgildu aurretik, lekuko hori herriari eskaini nahi diogu; ikastolarena ezezik, zuona baita lekuko hori. Urte polita dugu aurretik, eta bihar egingo dugun ekitaldi hori izango da guztiaren hasiera. Ekitaldi xumea izango da biharkoa, Zumetaren muralaren aurrean, 19:30ean. Animatu! Amaieran mokadu bat jateko aukera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kilometroak 2015: hasi da atzera kontua!

By on 2014-10-14 in #Kilometroak15

Kaixo lagunok! Urtebete osoa dugu aurretik oraindik, baina Kilometroak 2015 eguna prestatu ahal izateko jo ta su ari gara lanean hainbat batzorde! Baina ahal bezain beste lagunen laguntza behar dugu: lagundu nahi zenuke antolaketa lanetan? Ez da lanik faltako, hori ziur, beraz, gogotsu bazaude, ez izan zalantzarik! Webgune honetan bertan eman dezakezu izena: posible duzunaren arabera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.