Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

EHBildu Usurbil

EHBildu Usurbil

Xabier Arregi EHBilduko Usurbilgo alkate berria

By on 2015-06-17 in

Ekainarem 13an, eguerdiko 12:00tan hasita Udalbatza berria eratu eta alkate berria hautatzeko batzar berezia egin zen Usurbilgo udaletxeko pleno aretoan. Lehenik, hautetsi zaharrenak eta gazteenak adin mahaia osatu zuten; gazteena EHBilduko Xuban Zubiria izan zen eta zaharrena berriz, PSE-EEko Fermin Oruechevarria. Ondorengo iruditan duzue ekainaren 13ko laburpena:

Jarraitu Irakurtzen »

Hauteskundeen balorazioa

By on 2015-06-05 in
Hauteskundeen balorazioa

Ekainaren 11n (osteguna), hauteskundeen balorazioa egingo dugu. EHBILGUNEA deitu diogu eta guztiz irekia izango da. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, Potxoenean. Gerturatu lasai eta konpartitu ditzagun guztion artean iritziak!

Jarraitu Irakurtzen »

Zorionak Usurbil!

By on 2015-05-25 in
Zorionak Usurbil!

Maiatzaren 24an herriak hitza hartu zuen. Herriak erabaki du eta datozen lau urteetan Usurbilgo Udalean nortzuk egongo diren erabaki da. Usurbilgo EHBilduk 8 zinegotzi izango ditu, EAJ-k 4 eta PSE-EEk 1. Usurbilen orokorrean %65 partehatzea egon zen: Zubieta %66,8ko partehartzea. Aginaga: %66,63ko partehartzea Kalezar: %64,25ko partehartzea Kaxkoa: %65,73ko partehartzea Santuenea: %58,98ko partehartzea Jarraian egunak eman […]

Jarraitu Irakurtzen »

Datozen egunetarako ekimenak

By on 2015-05-19 in
Datozen egunetarako ekimenak

Pasa den larunbatean Usurbilgo EHBilduko hautagaiekin pintxotxox solasaldia burutu genuen baina lasai, ez dugu amaitu, agenda sutan dugu! Gerturatu zaitezte! Merezi du! Gora Usurbil! Maiatzak 20, asteazkena: Herri programaren aurkezpena adinekoei. Artzabalen 18:00tan. Maiatzak 21, osteguna: Herri programaren aurkezpena gazteekin. Potxoenean, 19:00tan. Maiatzak 22, ostirala: Ekitaldi politikoa eta musika frontoian, 19:00tan      

Jarraitu Irakurtzen »

Pintxotxotx solasaldia

By on 2015-05-19 in
Pintxotxotx solasaldia

Maiatzaren 16 eguerdian Usurbilgo EHBilduk Udal eta Foru hauteskundeetako kanpainaren baitan herriko hautagaiekin pintxotxotx solasaldia ekimena burutu zuen Sutegi kapokaldeko patioan. Giro atseginean herri programaren puntu garrantzitsuenak azaldu genituen eta ondoren, pintxoez eta sagardoaz gozatzeko aukera izan genuen! Herritarrok garaile! Usurbildarrok garaile!

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbildarrok garaile!

By on 2015-05-15 in

Pasa den astean ilusioz ekin genion hauteskunde kanpainari herritarren partehartzearekin kalejira ederrean. Oraingoan ere, herritarrak ditugu protagonista. Kalera irten gara Usurbilgo EHBilduren bozka eskatzera eta bideo zoragarri hau osatu dugu zuen laguntzarekin. Eskerrikasko eta zorionak parte hartu duzuen guztioi! Herritarrok garaile!Usurbildarrak garaile!  

Jarraitu Irakurtzen »

Hauteskunde kanpaina hasiera

By on 2015-05-12 in

Pasa den ostiralean, maiatzak 8, Usurbilgo EHBilduk kanpainari hasiera eman genion. Ohiturari jarraituz, herritarrei gonbidapena luzatu ostean, hautagaiekin batera talde polita osatu genuen. Giro ederrean, Udalak herrian jarritako panelak banan bana apaindu genituen. Hemen duzue bildutako irudiekin osatutako bideoa. Herritarrok garaile! Usurbildarrak garaile!  

Jarraitu Irakurtzen »

Datozen egunetarako hitzorduak

By on 2015-05-08 in
Datozen egunetarako hitzorduak

Datorren astean herri programa plazaratzeko beste bueltatxo bat emango dugu herrian: astelehenean Aginagako Ludotekan eta asteazkenean Santueneako auzo elkartean. Eta larunbatean berriz, eguerdiko 12:30ean Sutegi aurrean hitzordua: PINTXOTXOX solasaldia hautagaiekin! Animatu zaitezte! Herritarrok garaile! Usurbildarrok garaile!

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.