Albiste nabarmenduak

Maiatzean, euskal bideo-jokoen lehen jardunaldia
Jokoteknia, hala du izena euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko lehen jardunaldiak. Bilboko Azkuna zentroan ospatuko da hilabete barru: maiatzaren 12an, hain zuzen. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatutako ekitaldiak bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzeaizango du helburutzat. Bilboko Azkuna Zentroan Jokoteknia ekitaldiaren lehenengo edizioa, maiatzaren 12an, […]

Giza-katerako bideoklipa grabatu dute
Usurbilgo plaza grabazio platoan bilakatu du Gure Esku Dagok, igande goiz honetan. Hainbat usurbildar nahiz Gipuzkoako beste hainbat txokoetako herritarrak hurbildu dira, erabakitze eskubidearen aldeko mugimenduak ekainaren 10erako deitu duen giza-katea iragartzeko bideoklip grabaziora. Herritarren bilgune ederra irudikatu dute plazan. Igande eguerdian Donostiako Bidebietan grabatzekoak ziren beste bideoklip zati bat. Eta gauza bera egingo dute […]

Txirrindulari gaztetxoen lasterketa bizia
Xanti Eizagirreren omeneko alebin eta infantil mailako txirrindulari gazteen lasterketa ospatu berri dute larunbat arratsalde honetan Zumartegi industriagunean. Abiada bizian ospatu da hitzorduko sailkapena duzue segidan eta lasterketako irudiak. Tartean, amaieran sarituekin atera duten taldeko argazkia. Etxekoak, Buruntzazpi taldekoak nagusitu dira sailkapeneko lehen postuetan: SARIKETA Alebinak Neskak 1-Intza Navarro Petrirena (Elizatxo, Hernani) 2-Maria Navarro Yamaguchi […]

Apirilaren 7an, “Harria Hitz” bisita gidatua
Usurbilek dituen altxorretan barrena ibilaldi interesgarria antolatu du Usurbilgo Udalak apirilaren 7an; “Harria Hitz” bisita gidatua, goizeko 10:00etan, Usurbilgo frontoitik abiatuta. Gehienez 25 lagunei zuzendua egongo denez, aurrez izena eman beharra dago. “Gipuzkoako artista garaikideek nazioarteko ospe eta izena lortu zuten: Txillida, Oteiza, Mendiburu, Basterretxea… Arte-sorkuntzaren bidez gipuzkoar eta euskotar izateko modu bat asmatu eta […]