Aginagako Herri Kooperatibaren lehen batzar orokorra gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 22a, 08:56

Herri kooperatibaren fundazioa izango dute mintzagaietako bat, ostiral honetarako, martxoaren 22rako deitu duten bilkuran.

Estatutuen onarpena, herri kooperatibaren fundazioa edota eman daitezkeen hurrengo pausoak hizpide izango dituzte, ostiral honetarako, martxoaren 22rako arratsaldeko 19:00etan Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean deitu duten herri kooperatibaren lehen batzar orokorrean. “Zuen parte-hartzea garrantzitsua da, beraz, zuen iritziak eta ekarpenak entzuteko itxaroten zaituztegu”.

Aginagako Herri Kooperatibaren lehen batzar orokorra
Ordua:
 19:00.
Tokia: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.
Zehaztasunak: "*Herri Kooperatibaren lehen Batzar Orokorra* izango dugula jakinarazi nahi dizuegu. Bilera honetan, estatutuen onarpena eta jarraitu beharreko hurrengo urratsak eztabaidatuko ditugu. Zuen parte-hartzea garrantzitsua da, beraz, zuen iritziak eta ekarpenak entzuteko itxaroten zaituztegu".
Gai ordena:
1-Estatutuen onarpena.
2-Herri Kooperatibaren Fundazioa.
3-Hurrengo pausoak.
4-Bestelakoak.
Antolatzailea: Aginaga Biziberritzen!.