Abiatzeko hitzordua: 4:00etan frontoitik.Zehaztasunak: lau hamarkadatik gora egin bezalaxe, Usurbildik Arantzazura oinez joateko ibilaldia antolatu du herritar talde batek. 63 kilometroko bidea, 2.700 metroko desnibela. Arantzazutik itzultzeko autobus zerbitzua.Izen-ematea: aurrez 662 039 829 telefono zenbakian.Oharra: parte hartzaileak federatuak izatea garrantzitsua da, edozer gertatuta ere deitzaileak ez baitira horren erantzule egingo.Antolatzailea: herritar talde bat.
Ordua: 19:00.Tokia: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.Zehaztasunak: "Mundua Dantzan jarriko nuke" emanaldia eskainiko dute Korrontzi banintza, Oinkari (Billabona), Harribil (Orio) eta Orbeldi (Usurbil) dantza taldeek.Sarrerak: 12 eurotan aurrez usurbilkultura.eus plataforman edo Aginagako Arrate Ostatuan.Antolatzailea: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Hitzaldia: "Heriotzaren aurrean hobetu kokatu gaitezke... gutxienekoa jakinez gero".Hizlaria: Nere Erkiaga (Hil Arte Bizi elkartea).Zehaztasunak: "Komunitatetik, heriotzaz" zikloaren baitako hitzaldia da. "Heriotza ardatz izango duen hitzaldi zikloa, saio bakoitzean alderdi desberdin batean arreta jarrita: eskubideak eta erabakitzeko ahalmena, heriotza eta gaztetasuna, heriotzaren aurrean izan direnen lekukotzak, literatura, kultur artekotasuna... Apiriletik azarora, zazpi saio izango dira". Lehen saioaren heriotzari buruzko ikuspegi orokorraz jardungo dute. "Heriotzaren inguruan eraikitako beldurrei buruz eta heriotzaren inguruko alor ezberdinei buruz begirada orokor bat eskainiko dugu, alor bakoitzean herritar bezala ditugun eskubideak eta hartu ditzakegun erabakiak ikusteko. Pertsonok heriotzaren aurrean hobeto kokatzeko berezko baliabideak ditugu". Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da, gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin.Antolatzaileak: Usurbilgo UdalaLaguntzaileak: Bidegin eta Iñurri elkarteak, Hil Arte Bizi egitasmoa eta Matia fundazioa.
Ordua: 17:30.Tokia: Artzabalgo gazte lokala.Zehaztasunak: Arrobitxulo elkargunearen egitasmoaren definizioan jarraitu eta hurrengo arrobiekintzak garatzeko bilkura.Deitzailea: Arrobitxulo elkargunea.
Ordua: 19:00.Tokia: Usurbilgo Emakumeen Etxea.Emanaldia: "Filipa Balbina: Klown emakumeak historian" ikuskizun-dokumentala.Zehaztasunak: "Antzezpena Bea Larrañaga emakume pailazoak egingo du. Zenbait pailazo antzeztuko ditu, hiru clown-arketipo baliatuta: aurpegi zuria, augusta eta kontra-augusta. Arketipo horiek oso arruntak dira zirkuan, eta normalean gizonezkoek antzeztu izan dituzte. Proiekzio Dokumentalean idatzizko materiala, argazkiak eta bideoak erakutsiko dira. Bea Larrañagak egin du bilketa historikoa, Merche Ochoak lagunduta. Ikuskizun Dokumentalean zehar, irudien, zuzeneko ikuskizunaren eta ikusleen arteko elkarrekintza egongo da. Horren emaitza ikuskizun dinamiko, entretenigarri eta informatiboa da. Barre egingo dugu, hunkituko gara, eta aurrez sekula entzun gabeko istorioekin aterako gara".Antolatzailea: Usurbilgo Emakumeon Etxea.
Ordua: 18:30.Tokia: Sutegi udal liburutegia.Zehaztasunak: Liburuaren Egunarekin batera, "Itzalen Tektonika" emanaldia. Hitzak Itxaro Bordaren eskutik, musika Ibon RGren kontura. Iraupena: ordubete inguru.Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
Ordua: 20:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioa.Deitzailea: Sare.
7. Dantzari Txiki:Talde gonbidatuak: Getariako Gure Txeru, Zarauzko Jalgi eta Lezoko Murixka.11:30 Kalejira udaletxetik abiatuta.13:00 Ekitaldi nagusia frontoian.14:30 Herri bazkaria Askatasuna plazan.Oharra: otordurako txartelak Artzabalen eta Lizardin erosi ahalko dira, apirilaren 21era arte.17:00 Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariak Artzabalen.22:00 "Aitaren Gutuna" ikuskizuna frontoian.Ondoren, Iratzar erromeria Mikel Laboa plazan.Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Hitzordua: bertso-ibilaldia Usurbilgo sagar eta sagardoaren kulturan eta paisaian barrena.Ordua: 10:00.Tokia: Aginaga.Hizketako gaien gidaria: Jakoba Errekondo.Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña.Izen-ematea: 650usurbilbizi.eusAntolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo baserritarren kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea eta 650 Usurbil Bizi.
Ordua: 12:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: "hilero bezala, apirilean ere indarrez eta umorez Usurbilgo kaleetan zehar kantuan ibiliko gara, bania oraingoan igandean. Egun horretan jai denez, beharbada aukera gehiago izango duzue bertan parte hartzeko. Beraz, animatu zaitezte gurekin batera herria alaitzera".Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegi udal liburutegia.Zehaztasunak: “Liburua lagun, ipuina kontakizun” saio berezia Ixabel Agirresaroberen eskutik; haurrentzat eta beren guraso edo laguntzaileentzat. Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
Ordutegia: 16:30-20:10.Tokia: Udarregi Ikastola.Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.-18-65 urte artean izatea.-50 kilotik gora pisatzea.-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eusDeitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegi udal liburutegia:Zehaztasunak: irakurketa-solasaldia 9-10 urtetik gorako haur eta gaztexoentzat. "Mintzagai izango dugun liburua, Mariasun Landaren Txan Fantasma, euskal haur literaturan mugarri den idazlearen liburuetako bat (Triste dabil gure Karmentxu, liburuko protagonista, eta lagun bat egingo du... Honatx, informazio gehiago: https://www.ibbygaltzagorri.eus/eu/haur-eta-gazte-literatura/argitalpenak/txan-fantasma-2). Oharra: liburuak jada eskuragarri ditugu Liburutegian".Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
Ordua: 09:30.Tokia: Usurbilgo frontoia.Parte hartzeko lasterketa motak:-09:30: 12 kilometrokoa, banaka.-09:30: 12 kilometrokoa, binaka.-10:00 5,5 kilometroko Uxue Paseoa.-Dortsal solidarioa: presentzialki parte hartu ez, baina diru ekarpenak egin nahi dituztenentzat.Oharra: 500 lagunentzako tokia egongo da.Izen-ematea: ekainaren 11ko 20:00ak arte, kronoak.com atarian.