Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Etxekoek dena eman dute, Irisasi BTT proban

By on 2015-01-25 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Etxekoek dena eman dute, Irisasi BTT proban

Tantaka iritsi dira Irisasi BTT “Hotzak akabatzen” 2015 probako txirrindulariak, antolakuntzak frontoian jarria zuen helmugara. Lokaztuak gehienak, eta probarako jantzi eta kaskoekin, ez zen erraza parte hartzaileen artean herritarrak nortzuk ziren ezagutzea. Ezagutu eta argazki kamerarekin harrapatu ahal izan ditugunak, iruditan segidan:

Jarraitu Irakurtzen »

Parte hartze itzela, 350 lagun Irisasi BTT proban

By on 2015-01-25 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Parte hartze itzela, 350 lagun Irisasi BTT proban

Antolatzaileak gustura egoteko moduan dira, Irisasi BTT “Hotzak Akabatzen” 2015 probak izan duen parte hartzearekin. Kirol ekimenaren izenak zioen moduan, hotzak akabatzeko moduko goiza izan dugu igande honetan. Baina era berean, eguzkitsu esnatu zaigu urtarrilaren 25a. Eguraldiak zerikusia izango zuen agian; 350 lagunek osatu baitute bizikleta gainean, Andatzako buelta.  Nabarmentzekoa azken unean parte hartzera animatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Irisasi BTT “Hotzak akabatzen” probako partaideak, Andatzara bidean

By on 2015-01-25 in Kirola with 0 iruzkin

“Hotzak akabatzen” esnatu zaigu igande goiz hau. Baina eguzkitsu. Eguzki izpien berotasuna eskertuko dute ziurrenik, jada Andatzara bidean diren Irisasi BTT “Hotzak akabatzen” probako parte hartzaileek. Goizeko 9:30ak pasatxoan abiatu dira txirrindulariak, Mikel Laboa plazatik. Andatzatik barrena buelta egin ostean, goiza amaitzerako, frontoian bueltan izango ditugu.  Hamaiketako ederra dastatzeaz gain, parte hartzaile guztientzat opariak izango […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urkullu lehendakaria, Elhuyar Fundazioan bisitari

By on 2015-01-23 in Euskara, Gizartea, Politika with 0 iruzkin

Ezohiko mugimendua ostiral goiz honetan, Osinalde industriagunean. Iñigo Urkullu lehendakariak Elhuyar Fundazioa bisitatu du, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuarekin batera. Ez da ahaztu behar Elhuyar Fundazioaren Patronatuko kide direla, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila. Fundazioaren egoitza ezagutzeko aukera izan dute, bisita gidatua antolatu diete eta Elhuyarrekoek. Fundazioan egin […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Hauxe duzue sagardo berria!”

By on 2015-01-23 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin

Sagardo bete edalontziak eskutan eta bertaratu zirenei begira, Realeko jokalari Markel Bergarak eta Geronimo Rullik “Hauxe duzue Usurbilgo Saizar sagardo berria!” ahoskatzearekin batera abiatu zuten bart Saizar sagardotegian, 2015eko txotx denboraldia. Julian Iantzi telebistako aurkezle ezagunak gidaturiko ekitaldira bertaratu ziren baita, Bergara eta Rulliren taldekide Imanol Agirretxe. Gogoan izan, iaz Saizarreko sagardo denboraldia ireki zuen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Korrika Batzordea osatzeko bilera, 18:00etan euskaltegian

By on 2015-01-23 in Euskara with 0 iruzkin
Korrika Batzordea osatzeko bilera, 18:00etan euskaltegian

19. Korrika badator! Martxoaren 22an igaroko da Zubieta, Usurbil eta Aginagatik. Hitzordua prestatzen hasteko garaia da. Korrika Batzordea osatzeko bilera deitu dute ostiral honetarako, urtarrilaren 23rako, 18:00etan Etumeta AEK euskaltegian. ”Herriko elkarte zein norbanako guztiei bertara etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, guztiak izango zarete ongi etorriak!”, adierazi dute euskaltegitik. Sare sozialetan gune bat martxan jarri dute. […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Jostunak” 19:00etan, Zubietan eta Aginagan

By on 2015-01-23 in Gizartea with 0 iruzkin

Urtarrilaren 16an Gure Esku Dago taldeak Sutegin proiektaturiko “Jostunak” dokumentala ikusterik izan ez bazenuten, adi, ostiral honetan, Zubietan eta Aginagan eskainiko baitute. Bi proiekzioak iluntzeko 19:00etatik aurrera; Zubietako Kaxkapen eta Aginagako ludotekan. “Jostunak: herritarren borondateak jositako istorio bat” dokumentalak Gure Esku Dago ekimenaren sorrera eta garapena ditu ardatz, ekainaren 8ko giza katea barne, eta Euskal Herriko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igandeko mendi bizikleta martxan, aurrez izen emateko azken eguna

By on 2015-01-23 in Kirola with 0 iruzkin
Igandeko mendi bizikleta martxan, aurrez izen emateko azken eguna

160 lagun baino gehiago espero dira, igandean ospatuko den Irisasi BTT “Hotzak akabatzen” 2015 probarako. Gogoan izan, apuntatzeko azken eguna dela ostiral hau, urtarrilaren 23a, kirolprobak.com atarian. Prezioak; 15 euro federatuek, 18 euro federatu gabekoek. Egunean bertan, 22 euro guztiek.  Iaz bezala, bi ibilbide egongo dira aukeran; bat motza, 30 kilometro ingurukoa, bestea luzea 40 bat kilometrotakoa, 900 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.