Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Zubietako Aliri zubi buelta, denboraleak gogorren kolpatu duen zonaldea

By on 2015-01-31 in Gizartea with 0 iruzkin

Okerrena pasa omen da. Errioa bere bidera itzultzen ari da pixkanaka. Ur emaria jaisten doa. Oriak bart zuen itxurarekin zer ikusirik ez. Azken orduotan botatako euri zaparraden ondorioz, atzo bazkalostetik gorantz egin zuen errioko ur emariak. Eta nola gainera, etengabe egin baitzuen euria atzo. Ibaiak gainezka egin arte. Arratsalde, iluntze partetik aurrera egoera okertzen joan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errio ertzetik gertuen zeuden erriberak, denboraleko beste kaltetuak

By on 2015-01-31 in Gizartea with 0 iruzkin
Errio ertzetik gertuen zeuden erriberak, denboraleko beste kaltetuak

Errioko ur maila jaitsi den arren, goizean kabitu ezinik zebilen. Bidetik aterata, Zubieta, Usurbil eta Aginaga inguruetan. Oria ertzetik gertu zeuden erriberetan bereziki. Santuenetik Txokoalderako erriberen eremu bat, aipatu moduan erriotik gertuen zegoen zonaldea, urpean zen oraindik goizean, Aginaga alderantz, errepidetik ikus zitekeenez. Errepidea aipatuta, N-634 bustita zen larunbat goiz honetan, baina autoa gidatzea ez […]

Jarraitu Irakurtzen »

Alerta laranjatik abisu horira igaro gara

By on 2015-01-31 in Gizartea with 0 iruzkin
Alerta laranjatik abisu horira igaro gara

“Prezipitazio iraunkorragatik” ostegun gauerditik indarrean zegoen alarma laranja bertan behera geratu da jada. Eguerdiaz geroztik, abisu horiaren eraginpen egongo gara; prezipitazio iraunkorragatik, igande arratsaldeko 18:00ak arte. Eta abisu horian baita, haizeteengatik, igande eguerdiko 12:00ak arte. Gogoan izan bestalde, elur mailak behera egingo duela datozen orduotan. Gerta liteke, iragarpenak betetzen badira, igande goiz honetan Andatza gaina […]

Jarraitu Irakurtzen »

1. nazionaleko eskubaloi taldearen neurketa, doan ikusteko aukera gaur

By on 2015-01-31 in Kirola with 0 iruzkin
1. nazionaleko eskubaloi taldearen neurketa, doan ikusteko aukera gaur

Barrurako giroa dugu larunbat honetan. Dakizuenez, azken orduotako denboralearen ondorioz, asteburuko Eskola Kiroleko ekintzak bertan behera geratu dira. Tartean, Eskola Kirolean dabiltzan eskubaloi taldeen hitzorduak. Usurbil Kirol Elkartetik atzo ohartarazi zigutenez, “kadete/jubenilen sektoreak eta seniorren partidak bakarrik jokatuko dira”. Besteak beste, senior mutilen 1. nazional mailako taldearen norgehiagoka. Usurbil Kirol Elkarteak, azken orduan zera erabaki du; nazional […]

Jarraitu Irakurtzen »

19:00etan Mikel Laboa plazatik, urteko lehen kantu-jira

By on 2015-01-31 in Euskara, Kultura with 0 iruzkin
19:00etan Mikel Laboa plazatik, urteko lehen kantu-jira

Badator, kantu zaleak herri erdigunea girotzeko urteko lehen hitzordua; larunbat honetan bertan, urtarrilaren 31n, urteko lehen kantu-jira, iluntzeko 19:00etan hasita eta Mikel Laboa plazatik abiatuta. Aurreko asteko etenaldiaren ostean, astearte honetan berriz ere ohiko jardunari heldu diote Usurbilgo Kantu Taldeko kideek. Entsegu saiorako bildu ziren Udarregi Ikastolako kantu gelan. Hurrengo saioa, otsailaren 3an, leku berean, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietako zubia itxita

By on 2015-01-30 in with 0 iruzkin

Oriak Zubieta paretik zuen itxura arratsaldeko azken orduan. Indartsu eta ur emari handiarekin zetorren errioa Lasarte aldetik. Aliri zubi inguruan bere ohiko bidetik atera da, nahiz oraindik ez duen kalte handirik eragin. Iluntzean jakin dugunez, zubia itxi dute jada. Zubietara heltzeko beraz, Lasartetik edo Santueneko zubia zeharkatuta joan beharko da. Ez du atertzen, datozen orduotan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errioa, Santueneko zubia indar handiz zeharkatzen

By on 2015-01-30 in Gizartea with 0 iruzkin

Ateratzen zuen soinua entzun besterik ez zen, errioa zer nolako indarrarekin zetorren ikusteko. Zubieta edota Txokoaldeko zenbait puntutan bezala, Santuenean ere uholde txikiak eragin ditu ibaiak. Hemen arratsaldeko azken orduan, Oriak Santuenean zuen itxura:

Jarraitu Irakurtzen »

Errioa, “muturra” sartu nahian Txokoaldeko erriberan

By on 2015-01-30 in Gizartea with 0 iruzkin

Ur emari handiarekin, eta hondakin ugari garraiatuz zetorren Oria Txokoalderantz bazkalostean. Aginagara bidean, N-634 errepidean ur putzu handiak topatu ditugu, kontu handiz gidatu beraz, eta menditik behera “ur jauziak”. Arratsaldeko azken orduan, errioak Txokoalde parean zuen itxura:

Jarraitu Irakurtzen »

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.