Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Udal diru-laguntza deialdietara eskabideak aurkezteko epea zabalik


Egutegia eskutan, gaurtik zabalik da Usurbilgo Udalak onartuak dituen 2019rako udal diru-laguntzetara eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak martxoaren 12ra arte bideratu ahalko dira, lokal hutsak biziberritzeko diru-laguntza deialdian izan ezik. Kasu honetan, irailaren 30era arteko epea izango baita. Diru-laguntza lerroon oinarrien gaineko informazioa asteartean (otsailak 12) plazaratu zuen Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Bertan jaso ditzakezue xehetasunak edo usurbil.eus atarian. Udalak Udalberri hilabetekariaren bidez iragarri duenez, guztira 212.400 euro banatuko ditu diru-laguntzetan. Laguntza lerro hauek eta lerro bakoitzerako kopuruok iragarri ditu:
-Kultura: 80.000 euro.
-Kirola: 50.000 euro.
-Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko kirol-jarduerak: 5.000 euro.
-Kirol egokitua: 3.000 euro.
-Federatu gabeko kirol elkarteentzat: 1.000 euro.
-Ingurumena 5.000 euro.
-Nekazaritza eta abeltzaintza: 15.000 euro.
-Gizartegintza: 12.000 euro.
-Deserrotze eta bazterketa arriskuan dauden pertsonen senideentzako laguntzak: 4.000 euro.
-Igogailuak instalatzeko laguntzak: 10.000 euro.
-Hutsik dauden lokaletan jarduera berri bat abian jartzeko lokalen alokairurako laguntzak.

INFORMAZIO GEHIAGO, ESTEKA HAUETAN:
Usurbilen hu­tsik dagoen merkatari­tza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen ekin­tza­ilearen­tzat lokalaren alokairurako dirulagun­tza.        

2019. urterako norgehiagoka erregimeneko hainbat diru-laguntza programen deialdi irekia.

Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko diru-laguntzak eskatzeko deialdia.

Igogailuak instalatzeko 2019. urteko diru-laguntzak eskatzeko deialdia

Norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol arloko diru-laguntzak

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.