Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Hondakinen kudeaketari lotutako esperientzia aitzindarien inguruko solasaldia gaur, GuraSOSek antolatuta


Otsailaren 23rako Donostian (17:00, Antiguako tunela) adostasunaren alde deitua duen manifestazioa girotzeko lanketa betean da GuraSOS. Igandean Lasarten egin zuen ekitaldiaren ostean, astearterako (otsailak 12) finkatu du bigarren hitzordua. Hondakinen kudeaketari lotutako esperientzia aitzindariak hizpide dituen mahai-ingurua antolatu du 18:30etan, Donostiako Aiete Jauregian. Baleareetako Gobernuko kide, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohi eta Hitzartu prozesuko Berme Batzordeko kide bat, eta Greenpeace-ko ordezkari bat gonbidatu dituzte hitzordura.

Motorrak berotzen
Hondakinen Otsailaren 23rako Donostian adostasunaren alde deitu duen manifestaziorako girotze lan betean da GuraSOS. Gogoan izan, hilaren 23an manifestazio handi bat iragarri du Gipuzkoako hiriburuan. 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuko da, “Esan baietz adostasunari” aldarripean. “Hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago dugu jokoan otsailaren 23an. Gizarte eredua dugu jokoan, demokraziaren kalitatea, duintasuna eta gizarte bezala dugun etorkizuna. Horregatik denok esan baietz XXI. mendeko Gipuzkoako demokraziari”. 

Aipatu moduan, manifestazio handi horri begira, bi ekitaldi iragarri ditu asteotarako. Lehenengoa igandean egin zuten Lasarten. Asteartean bigarrena; hondakinen kudeaketaren inguruko esperientzia aitzindariak hizpide dituen mahai-ingurua Donostian.

OTSAILAREN 23KO MANIFESTAZIOA GIROTZEKO DEIALDIAK
Otsailak 12, asteartea
18:30 
Mahai-ingurua Donostiako Aiete Jauregiko Gandhi Aretoan: “Esperientzia aitzindariak hondakinen kudeaketan”. Partaideak:
-Sebastiá Sanso, Baleareetako Gobernuaren ingurumen eta hondakinen zuzendari orokorra.
-Lorea Flores, Greenpeace-ko kidea.
-Esther Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu ohia eta Hitzartu prozesuko Berme Batzordeko kidea.
Antolatzaileak: GuraSOS, Greenpeace eta Globernance.

Otsailak 23, larunbata
17:00 “Esan baietz adostasunari” aldarripean, manifestazioa Donostian, Antiguako tuneletik abiatuta.
Antolatzaileak: GuraSOS, Hitzartu.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.