Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Otsailaren 23ko manifestaziorako adostasunaren aldeko olatua handitzen doa


GuraSOSek orain arte ezkutuan zen Zubietako erraustegiaren kontratua ezagutzera eman zuen igande eguerdian, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean egin zuen ekitaldian. Hitzordua bera, otsailaren 23rako adostasunaren alde Donostian (17:00, Antiguako tuneletik) deitua duten manifestazioarekin bat egiteko ere baliatu zuen GuraSOSek. 

Gogoan izan, abian duela, bi aste barruko mobilizazio handiari babesa emateko atxikimendu bilketa kanpaina. Adostasunaren keinua eginez, lantokietan, lagun artean, familian… argazkiak atera eta GuraSOSi (gurasos.org web orrialdera) helarazteko deia egina dute. Aipatu web orrialdean sartzen bazarete, oso modu erraz eta praktikoan igo ditzakezue argazkiak. Argazkia ze herritatik bidaltzen duzuen eta zer argazki mota den zehaztu eta  argazkia erantsi, hortxe egin beharrekoa. Dagoeneko argazki mordoa ari da biltzen guraso taldea, web orrialdean bertan dituzue ikusgai. Handitzen doan adostasunaren aldeko olatu erraldoi horretako argazki bildumara batuko da orain, igande eguerdiko Lasarteko ekitaldira bertaraturikoek hitzorduaren amaieran talde irudi erraldoia.

“Amesgaiztotik esnatu!”
Talde argazkia ateratzearekin batera, otsailaren 23ko mobilizazioari begira, albiste honi atxikitako bideoa ere aurkeztu zuen GuraSOSek igandean Lasarten. Aire garbia arnastu ezin duten maskaradun haurrak ageri dira eguneroko bizimoduan; maskarekin bazkaltzen, ikastolan, kalean… Ama baten amesgaiztoa da guztia. Amesgaiztotik esnatu eta berehala doa lotan den semearengana. Eta segidan, honako hitzak entzun daitezke. “Akordioa da soilik etorkizun osasuntsu eta demokratikoaren bermea. Denen artean Gipuzkoa osasuntsuago baten alde, esan baietz adostasunari, osasunari”, otsailaren 23ko manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatzearekin batera. 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.