Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Joxean Artze ikerketa beka sortuko dute

By on 2019-01-12 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura


Joxan Artzeren heriotzaren lehen urtea bete den egun honen bueltan jakinarazi dutenez, Usurbilgo sortzailearen izena daraman ikerketa beka sortuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak. XX. mendeko euskal poetak eta idazleak hizpide izango dituen euskal poesiari eta literaturari buruzko doktorego tesi bat egiteko kontratua formalizatuko dute. 

Hautatako pertsonari aurre kontratu bat egingo zaio, beste hiru urtez luzagarria izango dena. Urte honetatik hasita, Foru Aldundiak 22.000 euro bideratuko ditu urtero, bai aurten baita beste hiru urtez ikerketa beka honetara, hautatua izan den pertsonak “doktorego tesia EHUko sail edo institutu batean egin dezan”. 

Sustatzaileek aurreratu dutenez, “proposamenak ebaluatzeko orduan, alderdi hauek balioetsiko dira: proiektuaren eta metodologiaren helburua eta interesa, ikasketa-espedientea, azterketak berekin eramatea Foru Aldundiaren ondarea erabil eta aintzat har dadila, eta euskaraz egin dadila”.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.