Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Erakunde eta kontzertuen bidez omenduko dute egunotan Joxan Artze

By on 2019-01-12 in Euskara, Jendartea, Kultura


Bere heriotzaren lehen urtemuga egun honen harira, Joxan Artze omentzeko tartea hartuko da egunotan. Batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak urtarrilaren 15ean, Diputazioaren egoitzan bertan sortzaile usurbildarra omendu asmo du.

Ekitaldi gehiago ere izango da. Izar & Star egitasmoak eskaini ziona ostegunean Bilboko Kafe Antzokian, eta urtarrilaren 26an Donostiako Dabadaban. “Euskal Herriak sorturiko maila altuko pop-rock-aren aberastasun eta dibertsitatea ikustarazteko asmoz” sortu zuten 2011. urtean Izar & Star egitasmoa. Ibilbide azpimarragarridun talde sorta bat bildu eta “haien abestiekin batera beste nazio mailako proiekzioa duen talde esanguratsu, disko edo jenero baten bir-interpretazioa egiten du ikuspuntu propio bat erabiliz”.

Oraingoan, Bas(h)oan (Joseba Irazoki, Beñat eta Julen Achiary), Akauzauzte, Amorante eta Ibon RG batu dira.  Joxan Artze omentzeko ekitaldia sortu dute, bere heriotzaren lehen urtemuga honen bueltan. Aste honetan Bilbon eskaini dute emanaldia, urtarrilaren 26an aipatu moduan, Donostiako Dabadaban eskainiko dute saioa. 

DATOZEN HITZORDUAK
Urtarrilak 12-21
Joxan Artzeren lanen bildumaren erakusketa Sutegiko aretoan. Liburutegian, Artze irudiz nahiz hitzez omentzeko erregistro liburua herritar ororen eskura.

Urtarrilak 15, asteartea
Arratsaldez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren omenaldia Joxan Artzeri, Aldundiaren egoitzan.

Urtarrilak 26, larunbata
19:00 “Izar & Star: Joxan Artze. Txoria Txori! “Bas(h)oan+Amorante+Akauzazte+Ibon Rg, Donostiako Dabadaban. Sarrerak: 7 euro aurrez, 10 euro takillan. Informazio gehiago: dabadabass.com

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.