Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Babes zabala jaso dute, Sarek larunbaterako deitutako manifestazioek

By on 2019-01-11 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Sektore ezberdinek, denetariko eragileek bat egin dute jada larunbaterako Sare herritarrak Bilbon eta Baionan “Orain presoak” aldarripean deitu dituen mobilizazioekin. Deitzaileek berri eman dtuenez, estreinakoz, lehen aldiz, “sindikalgintza osoaren ordezkaritza egongo da” Bilboko manifestazioan. Tartean LAB sindikatua. Abenduaren 20an Usurbilgo Sutegin egin zuen nazio biltzarraren amaieran, ondoko atxikimendu argazkia atera zuen sindikatu abertzaleak frontoian.

“Sindikatuekin batera, Donostiako manifestazioan egin moduan, beste eragile zein alderdi politikoei ere parte hartzera gonbitea luzatzen diegu, guztiok baikara beharrezkoak”. Iragarri dutenez, Bilbon izango da Herrialde Katalanetako ordezkaritza politikoa eta “preso diren politikarien senideak” ere.

Herriz herriko atxikimendu ugari batzen ari da Sare. Azken orduotan, Ernai Usurbilen eskutik, ikasleen atxikimendu argazkion berri izan dugu. Bat, Udarregi Ikastolako ikasleena, bestea Usurbil eta Lasarte-Oriako Oriarte Institutukoena.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.