Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

SagardoHop Iruinen, txotx denboraldi berria abiatzeko

By on 2019-01-10 in Aisia, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura


Txotx denboraldia hasteko prest dira Aginaga, Usurbil eta Zubietako sagardotegiak. Jada irekiak daude batzuk, besteek egun eta asteotan zabalduko dituzte ateak. Musika eta erritmo bizien harira abiatuko dute sagardotegi zenbaitek, txotx bolada berria.

Ketama Saizarren
14 urteko etenaldiaren ostean, “No estamos locos Tour 2019” itzuliarekin oholtza gainera itzultzear den Ketama musika taldeak emango dio hasiera ostegun honetan (urtarrilak 10) 20:00etan Saizar Sagardotegian irekiko duten txotx denboraldi berriari. Urtero moduan, “Hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria!” euskaraz adieraziko baitute, lehen sagardo tragoa dastatzearekin batera. 

Talde ezin egokiagotzat jotzen du Saizarrek, txotx denboraldi berria abiatzeko. “Ketama taldearen itzuleraren eta bere disko berriaren jakitun izan ginenean, kultura desberdinak lotzeko ahaleginean gonbidatu egokienak izango liratekeela iruditu zitzaigun”. 

Telebistako aurkezle donostiar Nerea Aguadok bideratuko duen hitzordura Korrontzi musika eta dantza taldea ere gonbidatu dute. “Infernuko hauspoa” eta “Korrontzi dantza” ikuskizunak eskainiko dituzte, eta Andoni Egaña ere bertsotan ariko da. Ketama bera ere kanta ezagunen bat abestekoa da. 

Kultura, politika, gastronomia eta kirol munduko aurpegi ezagun ugari gonbidatu dituzte hitzordura. “Soilik erreserbatutako mahaiek izango dute sarrera”.

SagardoHop jaialdia Iruinen
Txotx denboraldia hip hoparen erritmora abiatuko date Zubietako Iruin Sagardotegian larunbatean (urtarrilak 12). SagardoHop jaialdia antolatu dute. Sr. Rojo, Sholo Truth, Sho-Hai eta ezusteko gehiago iragarri dituzte. “Edizio hau sagardotegi barruan ospatuko da DJ-en saioekin, Astiazaranen sagardo artisau berria Tastatur ahalko dugu eta jai giroa beti bezala berandura arte luzatuko da”.

Erreserbak sagardohop@gmail.com helbidean bideratu daitezke. Afaria eta jaialdirako erreserbak 35 eurotan egin daitezke, jaialdirako soilik 10 eurotan. Trasferentzia egin beharko da lehenbizi (Rural Kutxa: IRUIN 2016 S.L ES73 3008 0148 6532 8706 0622) eta egiaztagiria norbere izen abizenekin emailez bidali beharko da aipatu helbidera.

Afaritara joan asmo duenak 20:30etan jarri dute biltzeko hitzordua, 21:00etan afaltzen hasteko. Jaialdirako sarbidea gauerdian ireki eta 1:30etan itxiko dute. 
Informazio gehiago: 
iruinsagardotegia.com
sagardohop@gmail.com

TXOTX BOLADA BERRIA
Aginaga sagardotegia

Helbidea: Aginaga.
Telefono zenbakia: 943 36 67 10 // 943 37 06 68.
Emaila: info@aginagasagardotegia.com
Web orria: aginagasagardotegia.com

Aialde-Berri sagardotegia 

Helbidea: Aialde Berri 37, Santuenea.
Telefono zenbakia: 943 365 031.

Araeta sagardotegia
Helbidea: Berridi bidea 22, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 362 049 (urtarrilaren 18tik aurrera zabalik).
Web orria: araeta.com

Arratzain sagardotegia
Helbidea: Arratzain baserria, 22.
Telefono zenbakia: 943 366 663.
E-posta: info@agroturismoarratzain.com
Web orria: agroturismoarratzain.com

Iruin sagardotegia

Helbidea: Petritza bidea 12, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 361 229.
E-posta: ion@iruinsagardotegia.com
Web orria: iruinsagardotegia.com


Saizar sagardotegia
Helbidea: Kalezar, 39.
Telefono zenbakia: 943 37 39 95.
Web orria:  www.sidrassaizar.com
E-posta: sidreria@sidrassaizar.com

Urdaira sagardotegia

Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga.
Telefono zenbakia: 943 372 691.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.